Tumgik
antroposarrera-blog · 8 years
Text
Ariketa etnografikoa
GENERO ROLEN PRESENTZIA SWING EREMUAN GASTEIZKO LINDY HOP DANTZARIEN ARTEAN
LUCIA MORENO ORTEGA
Tumblr media
GAIAREN AURKEZPENA:
      Lindy Hop-a swing dantzen familiako dantza estiloa da, New Yorken, dantzari afro-amerikar batzuek ospetsu bihurtu zutena. Hain zuzen ere, Manhattango iparraldean dagoen Harlem auzoko “Savoy Ballroom” dantza-aretoan sortu zen. “Belle Époque” (1870-1914) bezala ezagutzen den garaian zehar Savoy-ko dantzariek, Charleston estiloa dantzatzen zuten beste estiloetako (Texas Tommy, Black Bottom, Cakewalk) elementuak erantsiz. Lindy Hop estiloa baina, dantzariok posizio tradizional itxiekin tartekatutako posizio irekiak erantsi zituztenean jaio zen. Posizio irekiera hori, “Whip” edo “Swing Out” moduan ezagutzen dena da.
      Dantzak teknikoki 8 aldiko oinarrizko pauso bat du eta esandako “Whip” edo “Swing Out” oinarrizko eredutik aurrera zehazten da. Eredu hauetan dantzaren egiturak nahiko forma laukizuzen eta luzatua du eta dantzariak batera biratzen dira erdiguneko ardatz baten inguruan.
      Bere konplexutasun teknikoagatik, Lindy Hopa dantzatzeko bi rolen beharra dago: pertsona batek zuzendu behar du (“leader”) eta besteak, jarraitu (“follower”). Arazoa hemen dago: tradizioz, gizona liderra izan da eta emakumea jarraitzailea. Are gehiago, dantza-aretoetako dantza posizio asko gizonaren eskuin besoa libre gera zedin diseinatu ziren; horrela, emakume bikotea hobeto babesteko. Maskulinitatea eta menperatzea, liderraren rolari lotuta dauden ezaugarriak izan dira beti; feminitatea eta men egitea, aldiz, jarraitzailearen rolari. Modu berean gizarte-mailan, maskulinitate eta menderatzea, gizonaren ezaugarriak izan dira, eta feminitatea eta men egitea, emakumearenak. “Liderrak boteretsua izan behar du, ardura hartu eta jarraibide argiak eman.”. Hor dago berriz arazoa, askotan jendeak rolak aldatu arren, rolari esleitutako genero estereotipoekin bat egitea espero delako.
      Bizi dugun sistema heteropatriarkalaren emaitza dugu honakoa, emakume zein gizonen artean desberdindutako sozializazio prozesuaren ondorioz. Honen arabera, sozialki aintzat hartzen da neskak eta mutilak izatez desberdinak direla eta bere helduaroko bizitzan ere rol ezberdinak bete behar dituztela. Horrela, gizartearen ardatz diren instituzioek (familia, hezkuntza-sistema, hedabideak, erlijioa,…) maskulinitatea boterearekin, arrazionaltasunarekin eta bizitza publikoari atxikitutako alderdiekin (politika edo lan ordaindua, kasu) lotzera jotzen dute; eta feminitatea, kontrara, pasibotasuna, menpekotasuna, obedientzia eta bizitza pribatuaren alderdiekin (zaintza edo afektibitatea, kasu) (Alcántara, 2002; Pastor, 1996; Rebollo, 2010). Desberdintze hau eman dadin, erabat estereotipatutako arduren eta gaitasunen araberako hezkuntza bultzatzen da. Hortaz, emakume eta gizonen arteko desberdintasunen jarraipenaren alde dagoen prozesu baten aurrean gaude. Horra hor dantza estilo honek eta beste hainbatek urtetan zehar mantendu duten sexu-rolen arteko harremanaren zergatia. Argi dagoenez, “(…) la dualidad de los sexos no es natural sino social y se basa en dos clases sexuales, una dominante, los hombres, y otra dominada, las mujeres. Sobre esta dualidad se producen dos errores: uno, el de considerar la relación de dominio como natural; el otro, el de considerarla demasiado superficial en la historia humana (García Calvo, 1984). Eta hori guztia txikitatik ikusi, ikasi eta gure eguneroko bizitzan transmititzen dugu.
      Hala ere, geroz eta ohikoagoa da dantza eremuan, emakume zein gizonek euren sexuagatik esleitutako rolaren kontrakoa hartzea, dantzariak ere gizarteko aldaketen isla baitira. Dantzari askok, bi rolak deskribatzeko “emakumea” eta “gizona” baliatzen dituen hizkuntza erabiltzeari uko egin diote, uste baitute horrelako etiketek jarraitzaileak diren gizonak eta liderrak diren emakumeak baztertzen dituztela (edota genero batekin identifikatzea nahiago ez dutenak). Honen alde, swingaren bertsio  queer-a dago. Bertsio honek ez ditu rolak ezabatu nahi beharrezkoak direlako, baina rol eta gorputzen arteko harreman hori zalantzan jartzen du. Edozein identitate zein genero adierazpenek bi roletako bat har dezan ematen da dinamika honen apurketa. Horregatik, swinga ez zen aldaketaren eragilea izan XX. mendean soilik, orain ere bada.
      Rol-sexu harremanaren apurketaren harira, “Jack and Jill” kontzeptuaren aldaerak ere baditugu. Jack and Jill dantza lehiaketa kontzeptu bat da, 1950ean Jack Caryk sortua, AEBan. Honetan, lehiakideak bakarka aurkezten dira eta zoriz aukeratutako bikotekide bat esleitzen zaie. Aurreko probetan lehiakide bakoitza bakarka epaitzen da dantzatzen duen rolaren arabera (leader edo follower) eta azken proban, bikote moduan. Urte batzuk dira, lehiaketa mota horren aldaera batzuk sortu direla: alde batetik, “Pat and Chris” deituriko lehiaketa dago, zeinean ez den zehazten liderraren rola edo jarraitzailearen rola edukitzeko lehiakideek izan behar duten sexua; bestalde, AEBan batez ere, badago beste lehiaketa bat, zeinean liderrak emakumeak diren eta jarraitzaileak gizonak, “Jill and Jack” alegia.
      Azkenik, aipatzekoa da ingelesez “hijack” edo “back-lead” deitzen dena. Hijack-a jarraitzaileak liderrak bidalitako mezuari men egiten ez dionean gertatzen da; horren ordez, “nahi duena egiten du” pausoari gauza berriak gehituz, eta beraz,  liderra jarraitzailera moldatzera behartzen du. Nolabaiteko “bakatua” da horrelakorik egitea dantza elkarte gehienetan. Hijack hitza bera, euskaraz bahitu esan nahi duena, zerbait negatiboa egite da; gauzen fluxu naturala etetea. Inolako zalantzarik gabe beti uste izan da liderrak mugimendu aproposa izan duela buruan, eta jarraitzaileak ez. Hala ere, ideia horrekin apurtzen ari da, batez ere West Coast Swing modalitatean. Gero eta uste zabalagoa da, hijackinga edo back-leadinga gustuarekin eta noizean behin eginda, aukera paregabea dela jarraitzaile batentzat jostalaria eta musikala izateko bere liderrarekin.
 GAIA AUKERATZEKO ARRAZOIAK:
      Lindy Hopa gutxi gora behera duela 10 urte iritsi zen Gasteizera. Dantza estilo nahiko berria eta arrakastatsua da hirian eta gero eta jende gehiagok daki swinga dantzatzen (gaur egun badira 300 pertsona baino gehiago swinga dantzatzen dutenak Gasteizen). Nire inguruko lagun batzuk orain dela hilabete gutxi hasi ziren Lindya dantzatzen eta dantza estilo horrekin dudan gertutasunak eraman nau horren inguruan ikertzera (batez ere, hura dantzatzeko dauden rolak eta horiek genero rolekin komunean dutena, nolabait kolokan jartzen ari dena). Genero rolen presentzia eta horiek haustearren gertatzen ari dena aztertzeko, Gasteizen eskuragai izan ditudan esperientziez baliatu naiz (Gasteizen honen inguruan egon daitezkeen aurreiritzi eta irtenbideak jakin nahian), baina argi dagoenez, ez da Gasteizen soilik gertatzen den zeozer; leader-follower dikotomia hori duten dantza estiloak mundu osoan zehar dantzatzen dira, eta hortaz, eskala globalean horrek duen garrantzia kontuan hartzekoa da. Nire azterketak beraz, iturri anglofonoetatik ere edan du (herrialde anglofonoetan dantzatzen da gehien Lindy Hopa eta horietan ematen ari da rol horien inguruko hausnarketa sakonena).
 METODOLOGIA:
Behaketak
      Hainbat behaketa egin ditut Gasteizen Lindy Hopa dantzatzen den zenbait tokitan: hiru tabernatan, alegia. Hiru tabernetako ekitaldiak behatzea erabaki nuen espazio eta bertako ekitaldiak desberdinak zirelako eta horren arabera, horietara joaten den pertsona kopurua nabarmen alda daitekeelako.
      Lehenengo behaketa 2016ko irailaren 16an izan zen, Savoy Swing Up taberna/dantza-aretoan, gaueko hamarretatik hamabietara gutxi gora behera. Savoy taberna oso berezia da, astegunetan klaseak emateko dantza-areto bezala erabiltzen delako eta ostegun eta ostiraletan, taberna eta dantza-areto bezala, publiko zabalago bati zuzenduta. Ostiralero egon ohi dira bertan klaseetara doazen ikasleak, euren kide eta irakasleekin astean zehar ikasitakoa, beste giro batean praktikatzeko.
      Ostiral batean egin nuen nik lehenengo behaketa hori. Esan dudanaren arabera eta espero nezakeen moduan, bertan zeuden dantzari gehienak hasiberriak ziren. Irakasleak ere han zeuden: sei irakasle/hiru bikote (hiru gizon eta hiru emakume). Orokorrean ez zegoen jende kopuru izugarririk tabernan, baina seguru aski ia denak dantzariak ziren eta haien artean ezagutzen ziren (nolabaiteko gertuko giro batean zeuden).
      Dantza-pistan sartu bezain laster ikusten denez, eskuineko aldean mahai eta eserleku batzuk daude. Haietan dantzariak zeuden hitz egiten, atseden hartzen eta baita dantzatzera ateratzeko bikote baten bila ere. Normalean irakasleak hurbiltzen ziren ikasleengana, eta zenbaitetan, talde txikietan hizketan zeuden ikasle hasiberri guztiei (emakumeak zein gizonak izan) gonbidatzen zieten dantzatzera. Halabaina, gizonezko irakasleak ia gehienetan emakumezko ikasleei zuzentzen zirela ikustea ohikoagoa zen. Modu berean, emakumezko irakasleak, gizonezko ikasleak gonbidatzen zituzten dantzara. Hala ere, hainbatetan ikusi nituen emakumezko ikasleen arteko bikoteak, gizonezko ikasleen bikoteekin konparatuz. Esan beharra dago baina,  kasu horretan, emakume gehiago zeudela tabernan. Gizonezko irakasleak ere ikusi nituen zenbaitetan elkarrekin dantzan, baina ez zen asko errepikatu irudi hori. Gauza bera gertatu zen gizonezko irakasle eta ikasleek eta bi gizonezko ikasleek osatutako bikoteekin; nahiko aldizkakoa zen hori ikustea.
      Bigarren behaketa 2016ko abenduaren 2an egin nuen, Savoy tabernan. Gau hartan, BIG EASY musika taldeak kontzertua eman zuen 22:00etatik aurrera. Horretaz gain, 20. hamarkadako festa bat ospatzen zen, eta dantzariei garai horretako jantziekin joateko animatu zitzaien.
      Taberna erabat beteta zegoen, zailtasunez ibili zitekeen jendartean. Dantza-pistan BIG EASY taldea zegoen, eta honen aurrean jendea etengabe dantzan. Dantzan zeuden bikoteen inguruan, lurrean eserita, gainerako dantzariak zeuden, gutxi gora behera erdia emakumeak ziren eta beste erdia gizonezkoak. Agian bai esan daiteke emakume gehiago zeudela gizonak baino, zaila bada ere horrelakorik baieztatzea jende kopuru handiagatik.
      Tabernara joan zen publikoaren artean denetarik zegoen. Dirudienez, horietako asko kontzertuagatik zihoazen eta beste hainbat dantzarien edota taldekideen lagunak/familiako kideak zirelako (nire kasuan bezala). Giroa izugarria zen, eta abestiz abesti, bikoteak gero eta animatuago dantzatzen zuten. Kasu honetan ere, aurreko behaketan bezala, bikote gehienak emakume batek (jarraitzailea) eta gizon batek (liderra) osatuak zeuden. Horrekin apurtuz, zenbait emakumezkoen bikoteak ikus zitezkeen dantzan.
      Egunaren berezitasunagatik-edo, bikoteek ez zuten kontzertuak iraun zuen denbora osoan zehar modu berean dantzatu; hau da, arruntena dantza-pistan bikote guztiak dantzan ikustea bada (bikote bakoitza bere erara), momentu batean dantzaren kulturan “jamming” bezala ezagutzen dena gertatu zen. “Jam” bat egitea, festa batean nolabaiteko "erakusketa” informal bat egitea da. Horrelakorik egiten denean, dantzariek zirkulu bat osatzen dute eta bikoteka ateratzen dira zirkulu erdira euren trikimailu hoberenak erakustera. Bien bitartean, gainerako kideak txaloka jarraitzen dute abestiaren erritmo berea jarraituz. Erdigunera sartzea eta dantzan dabilen bikotekideetako bat “lapurtzea” nahiko arrunta da. Jam bat antolatu zenean, orduan bai, bi gizonek osatutako bikoteak ikusi nituen. Horrelakoetan dantzarien txantxetan ibiltzeko gogoa aditzen zen. Esate baterako, gizon eta emakume bat dantzan zeudenean, gizon bat ateratzen zen neska lapurtzera, eta segituan, gizon bat gizon hori lapurtzera, edo neska bat, dantzan ari zen neska hori lapurtzera.
      Hirugarren behaketa 2016ko abenduaren 4an izan zen, larunbata. Oraingoan, Virgen Blanca Jatetxean izan zen, bertako jatetxearen jabea Savoy tabernako jabe bera delako. Ondorioz, hilabeteko lehenengo larunbat edo igandean dohaineko dantza klase bat ematen da bertan. Klasea arratsaldeko 17:30tik 19:00etara zen, eta horren ostean, 19:00tik 21:00etara, dohaineko swing festa bat zegoen ikasitakoa praktikatze aldera.
      Klasera hartara 25 bat lagun joan ziren hasiera hasieratik (denborak aurrera egin ahala, jende gehiago etorri zen). Iritsi bezain laster, klasea eman behar zuten bi irakasleek (emakume bat eta gizon bat) bikoteka jartzeko agindu zieten bertara hurbildu ziren pertsonei. Emakume gehiago hurbildu ziren arratsalde hartan (bi heren emakumeak ziren) gizonak baino. Horregatik, bi emakumek osatutako bikote ugari ikus zitezkeen. Irakasleek klaseari hasiera emateko, Lindy Hopa dantzatzeko bikotea osatzen duten bi rolak zeintzuk ziren azaldu zuten. Bikotean, ezkerrean zegoen pertsona liderra izango zen, eta eskuinean zegoena, jarraitzailea. Esan beharra dago, klaseak iraun zuen denbora osoan zehar irakasleek ikasleei zuzentzeko “leader” eta “follower” hitzak erabiltzen zituztela; inoiz ez zuten emakume edo gizon hitza erabili follower eta leader rolak izendatzeko.
      Irakasleek abisua ematen zuten bakoitzean, jarraitzailearen rola zeukaten pertsonek ezkerrera mugitu behar ziren bikote aldaketa egiteko. Leku berean gelditzen ziren pertsonak liderrak ziren. Irakasleek esan zuten moduan, hasieran eurek esango zieten zer egin, baina denborak aurrera egin ahala, liderrak adierazi beharko zituen pausoak. Klase hartan, ez zieten bikoteka edo banaka joan ziren pertsonei bi roletan dantzatzen irakatsi. Hala ere, esan beharra dago klaseak irauten duen denbora tarte motzagatik nahiko nahasia izango litzatekeela dantzari hasiberriei bi roletara dantzatzen erakustea. Dakidanez gainera, Swing Up eskolan (Savoy tabernan kokatuta dagoena), lehenengo ikastarotik bi rolen arabera dantzatzen irakasten zaio pertsona orori.
Klasea amaitu ondoren, lehendik swinga dantzatzen duten hainbat joan ziren jatetxera. Bertan dantzan jardun zutenen artean hiru bikote motak ikusi ziren: emakume-emakume bikoteak, gizon-emakume (lider-jarraitzaile) eta gizon-gizon. Azkeneko hauek baina, proportzio askoz txikiagoan. Bertan ere aurkitu nituen liderraren rola soilik dantzatzen ikasi duten emakumeak. Horiek, Gasteizko beste swing eskola batean ikasitakoak ziren, eta swing dantzen munduan dagoen gizon dantzarien kopuru txikiagoagatik ikasi zuten horrela; hots, liderrak izatera “behartuta” zeudelako.
     Azken behaketa, 2016ko abenduaren 29an egin nuen Gasteizko Alde Zaharreko Gora tabernan. Gasteizko Paso Triple eskolak zuzendutako bilera bat zen; pintxoswing zuen izena. Kontzeptua erraza da azaltzen, pintxopotea eta swinga elkartzea. Tabernan dj bat zegoen swing musika ipintzen zuena eta bitartean jendeak edan ahala, pintxopote irekia zegoen barra gainean. Bilera hartan bai ikusi nituen gizon gehiago emakume baino. Hala ere, gizonek ez zuten elkarrekin dantzatu. Dantzatu zuten bikote guztiak gizon-emakume bikoteak ziren eta emakume-emakume bikoteren bat. Haien artean, gizon-emakume bikote batek, lider-jarraitzaile rolak aldatzen ikusi nituen. Normalean kontrako rolean dantzatzera ohituta zeudenez, batez ere gizonari zailagoa egin zitzaion dantza aurrera eramatea. Okasio horretan ere, hijacking edo back-leadinga ikusi nuen dantzari jarraitzaile batzuen eskutik.
      Bikotekidea aurkitzeko, normalean beti errepikatzen zen prozedura bera: batez ere gizonezkoak ziren emakumezkoengana hurbiltzen zirenak. Noski, emakumeak ere ez ziren atzean geratu, eta askotan gonbidatu zituzten mutilak dantzatzera.
      Nire behaketetan aipa ez dudan gauza bat, dantzarien arropa izan da. Egia da, badaudela gonak edo soinekoak daramatzaten emakumeak, baina baita praka luze eta zabalak edota praka bakeroak daramatzatenak ere. 20. hamarkadako festara joan nintzenean, soineko eta gona ugari ikusi nituen garaian hartan emakumeak horrela janzten zirelako dantzatzeko. Hala ere, normal jantzita, eta urte batzuk aurrerago modan jarri ziren praka luze zabalak zituzten emakume mordoa ikusi nuen.
Elkarrizketak
     Lindy Hopean dagoen genero rolen presentziaren pertzepzioa aztertzeko eta horren aurrean dauden edo ez dauden aurreiritzien analisia egiteko, Lindy Hopa dantzatzen duten bi gazteri egin diet elkarrizketa. Elkarrizketatuak 18 urteko neska bat eta mutil bat dira. Horrela, sexuari dagokionean, ikuspegi osatuago bat lortzea espero nuen, eta erabakitako adinari dagokionean, gazteen artean rolen eragina norainokoa den ikustea.
      Elkarrizketatuak, bikote moduan apuntatu ziren Lindy Hopa dantzatzera. Hasiera batetik, mutilak liderraren rola hartu zuen, eta neskak jarraitzailearena. Orain baina, bere klasean emakume gehiago daudenez gizonak baino (7 emakume eta 3 gizon), neska honek, rol aldaketa egitea erabaki du. Horretaz gain, biek normalean klasean emandakoa praktikan jarri ohi dutenez eta bakoitzak bere hasierako rola nahiko ondo maneiatzen duenez, beste rolean sakontzea nahiago du, gehiago dantzatu ahal izateko, modu ezberdinean eta jende gehiagorekin (esan bezala, emakume gehiago, hau da, jarraitzaile gehiago daudelako, liderrak baino).
      Bitxia da ikustea, nola swing munduan sartu aurretik, bietako inork ez zuela pentsatu bere generoari esleitutako rolaren pausoak ez zirenak ikastea. Mutilaren kasuan, honek nahiko argi zeukan hasieratik liderra izan nahi zuela, eta neska berarekin apuntatu zenez jarraitzaile papera hartu zuen besterik gabe. Klaseekin hasi bezain pronto baina, bi rolen pausu oinarrizkoak ikasi zituzten, haien dantza-eskolan (Savoy Swing Up), lehenengo bi mailetan, ikasle bakoitzak bi rolak ikas ditzan saiatzen direlako. Haiek azaldu zidaten bezala, klasean pausu berri bat ematen duten bakoitzean, pausu bera bi rolek nola egiten duten erakusten diete. Klase guztietan bezala, ordea, ez da erraza denek erritmo berean ikastea, eta askotan irakasleek denbora arazoak izaten dituzte pausu bat rol zehatz batekin nola egiten den irakatsi, eta horren ondoren, kontrako rolak nola egiten duen erakusteko. Azken finean klaseko gehiengoek bi roletako batean bakarrik sakontzen amaitzen dute, gusturago sentitzen baitira horrela, horietako bat gehiago landu dutelako. Erdi-mailatik aurrera, aurreko mailetan ikusitakoarekin, bakoitzak zer rol izan nahi duen erabaki eta hura lantzen du. Gazte hauen kasuan, elkarrizketetan zehar bi rolak gehiago lantzeko eta hobetzeko nahia erakutsi zuten behin baino gehiagotan, oso aberasgarria iruditzen zaielako dantzatzerako orduan.
      Klasean irakasleek erabiltzen duten hizkuntzari dagokionean, biek aitortzen dute aldizka irakasleek “neskak” eta “mutilak” erabiltzen dituztela follower eta leader rolak izendatzeko (bere burua azkar zuzentzen badute ere). Hala ere, horrelakorik ez da maiz errepikatzen. Irakasleak beti saiatzen dira sexuak dantza-roletatik aparte uzten, nahiz eta seguru asko haiek beste modu batera ikasi zuten. Horretaz gain, arestian aipatu dudan emakumeen kopuru handiagatik, ez luke zentzu handirik izango jarraitzaileei neska hitzarekin zuzentzea, neska askok lider rola daukateelako.
      Dantzara gonbidatzerakoan ematen diren egoerei buruz galdetu nienean, behaketetan neuk ikusitakoarekin bat egin zuten gehienbat. Esan zutenaren arabera, gizonezko irakasleek, noizean behin, beste gizonezko irakasleekin dantzatzen dute (ostiraletan batez ere), eta inoiz gizonezko ikasleekin ere dantzatu dute. Maizago ikusten dira baina, gizonezko irakasleak emakumezko irakasle zein ikasleekin dantzan. Kasu horietan ez da oso arrunta dantzatzeko gonbidapena ikasleek irakasleei egitea, eszepziorik dagoen arren. Bestalde emakumezko irakasleei dagokienean, badaude kasu gehiago zeinetan emakumezko irakasleak beste emakumezko irakasleak edo ikasleak gonbidatzen dituzten dantzatzera. Nahiko ohiz kanpokoa da kontrara, emakumezko ikasleek emakumezko irakasleak gonbidatzea. Esan beharra dago, kasu orokorrez ari garela. Izan ere, zenbait galderetan haiek ziren gertaera horien eszepzioak.
      Hurrengo galdera honi, bi gazteek desberdin erantzun zuten: ezango zenuke dantzatzera zoazenean sexu bateko pertsonak nabarmentzen direla dantzatzera gonbidatzeko orduan ala pertsonaren araberako kontua izaten da? Mutilak esan zuen haren ustez pertsonaren araberako kontuak zirela, zenbaitetan bera joaten zela beste dantzariengana eta gutxi gora behera proportzio berean hurbiltzen zirela beregana. Neskak hasiera batean berarekin bat egin zuen, baina geroago esan zuenez, mutilak izan ohi dira dantzatzeko gonbidapena gehien luzatzen dutenak.
      Erantzunak ere desberdinak izan ziren rolak aldatzeko haiek ikusten duten interesa baloratzerako orduan. Neskak uste zuen interesa pertsonaren araberakoa zela, ez zela nolabait neskei gehien edo mutilei gehien interesatzen zitzaien zeozer. Mutilak azaldu zuenagatik kontrara, neskek interes gehiago erakusten dute egiten duten rolaren pausoak ez direnak ikasteko. Badaude horretan interesatuta dauden mutilak (bera barne), baina orokorrean kopuru aldetik ez daude dantzariak diren hainbeste mutil eta beraz, hainbeste lider (dantzatzeko aukera gutxiago dute emakumeek horrenbestez).
      Biek onartzen dute euren hasierako roletan oso gustura sentu¡itzen direla (mutila lider eta neska jarraitzaile), nahiz eta bi rolak menperatzea gustatuko litzaiekeen hobeto dantzatu ahal izateko; hots, euren bikotekidearen mezuak hobeto ulertzeko. Inoiz ez dira presio pean sentitu bakoitzak bere roletik espero dena bete behar zutelako.  
     Arestian aipatutako hijacking edo back-leadingari buruz hizketan, elkarrizketatuetako batek emandako azalpenak atentzioa deitu zidan. Bere esperientzian, hasiera batean nahiko arraroa eta ez oso erosoa iruditu zitzaion back-leadinga egin zioten lehenengo aldia, nolabait kontrola galtzen zuela ikusi zuelako, ohituta baitzegoen teorikoki erakutsi ziotena egitera, eta jarraitzaileari pausoak markatzera. Amaieran baina, ohitzea erraza da eta haren ustez, nahiko dibertigarri begiten du dantza.
      Orokorrean biek esan zuten haiek ikusitakoagatik, swing munduan mugitzen den jendea nahiko kontzientziatuta dagoela lindy hopean egon den eta oraindik ere dagoen sexismoaz. Batek esan zuen horregatik egiten dela rolen aldaketa, gizonak ez izateko liderrak bakarrik, ezta emakumeak jarraitzaileak soilik. Bestearentzat gaur egun lindy hoparen helburua gozatzea da, dantza egiten duzun bikotekidearen sexua eta normalean biek betetzen duten rola alde batera utzita. Gainera, nahiko positibo agertzen dira etorkizunari begira. Haien ustez, genero rolen presentzia pixkanaka-pixkanaka joangoa da follower eta leader ideietatik askatzen. Badakite hala ere, nahiz eta asmoa hor egon, hori praktikara eramatea zailagoa dela. Baina orokorrean ez dute uste, haiek egoera bizi duten moduan, hainbeste betetzen direnik genero rolei esleitutako estereotipoak. Batez ere, dantza sozialagoa delako, pertsona askorekin dantzatu behar duzulako eta ez delako Europako dantzak bezain tentea. Esan bezala, xede bakarra ondo pasatzea da, gozatzea, dantzatzea eta barre egitea.
 ONDORIOAK:
      Arestian aipatu dudan bezala, Lindy Hopa swingaren dantzen artean bertsio konplexuenetakoa da bere teknikari dagokionean, eta horregatik beharrezkoa du norbait mugimenduen gidari aritzea eta beste pertsona batek aurrekoak zuzendutako jarraitzea. Buru edo liderra izateak baina, ez du esan nahi zu bakarrik agintean zaudenik, ezta jarraitzailea izateak kontrola izateari uko egiten diozula. Liderrak musika sentitzearen eta jarraitzailea gidatzearen egitekoa du, horrela jarraitzaileak inprobisazioa eta sormena erabil ditzake dantza biribiltzeko. Baina dantzatzeko erabiltzen diren rolek ez dute berezko ezer, eta are gutxiago, ez dute behar guk geuk haiei ezaugarri maskulino edo femeninoak esleitzea bikoteen arteko dantzak funtziona dezan.
      “Los bailes en pareja siempre se han asociado a roles muy marcados. El hombre dirige y la mujer sigue y obedece. A través del baile intentamos romper con estos estereotipos”. Ikerketan zehar ikusi denez, swing eremuan egon diren eta dauden aurrerapausoak geroz eta nabarmenagoak dira azkeneko urteetan. “Aunque a veces se sigue escuchando “los” líderes y “las” followers, se acepta que haya parejas del mismo sexo bailando. No es falta de aceptación, es falta de integrarlo en nuestro día a día y normalizarlo más”.
      Historiaren perspektibatik, lindy hopak beti desafiatu ditu garaian garaiko ohiturak. Savoy Ballroom dantza-pista, AEBan gizarteratu zen lehenetakoa izan zen, non txuri eta beltzak libreki dantzatu eta sozializatzeko ahalmena zuten. 1939an bestalde, lindya nazien kontrako erreminta bezala erabili zen. Adolf Hitler bere herrialdea gerrara eramateko prest zegoenean, swing musikaren askatasun mezuaren eta pasio politikoaren eraginpean, gazte alemanen talde batzuk ordena horren kontra altxatu ziren. Eta gazte iraultza xalo moduan hasi zena, marea naziaren kontrako iraultza politiko arriskutsu bihurtu zen. Norbaitek noizbait esan zuen moduan: “Swing has always been about freedom and joyful abandon.”  
 BIBLIOGRAFIA:
- Alcántara, M.D. (2002). “De abnegada a maltratada: la socialización en la violencia de género.” Violencia y género I (pp. 515-520).
- Álvarez, A. (2016ko uztailaren 25a). Swing: pasos para recuperar la ciudad. Diagonal. https://www.diagonalperiodico.net/culturas/31026-swing-pasos-para-recuperar-la-ciudad.html
- Álvarez, D. (2015). El “Lindy Hop”: un baile joven, urbano y callejero. Portal Europeo de la Juventud
- El Lindy Hop, un baile de líderes y seguidores. (2013ko urtarrilaren 16a). LBAL: Escuela de baile y danza. http://lebal.es/el-lindy-hop-un-baile-de-lideres-y-seguidores/
- García Calvo, A. (1984). El Amor y los 2 sexos, Lucina.
- [Hirinet]. (2015, uztailak 27). Swing Sukarra. [Bideo artxiboa] https://www.youtube.com/watch?v=pVGDvpejMRU
- Jóvenes del swing, (s. f.) Wikipedian. 2017ko urtarrilaren 9an berreskuratuta. https://es.wikipedia.org/wiki/J%C3%B3venes_del_swing
- La UAB, a ritmo de swing. (2016ko apirilaren 16a). UAB: Universidad Autónoma de Barceloa. http://www.uab.cat/web/sala-de-prensa/detalle-noticia-1345667994339.html?noticiaid=1345700847054
- Panganiban, R. (2009ko abenduaren 20a). Building an inclusive swing dance community [Blog post]. Rikomatik. http://www.rikomatic.com/blog/2009/12/building-an-inclusive-swing-dance-community.html
- Pastor, R. (1996). “Significar la imagen: publicidad y género.”, Mujeres e institución universitaria en occidente (pp. 213-224).
- Rebollo, M.A. (2010). “Perspectivas de género e interculturalidad en la educación para el desarrollo.”, Género en la educación para el desarrollo. Abriendo la mirada a la interculturalidad, pueblos indígenas, soberanía alimentaria, educación para la paz (pp. 11-32).
- Rollón, A. (2016ko azaroaren 22a). Elección y cambios de rol [Blog post]. El Rincón de Daddy Swing. Swing, Jazz y Lindy Hop. http://daddyswing.es/eleccion-y-cambios-de-rol/
- Rollón, A. (2015eko irailaren 24a). Jack and Jill [Blog post]. El Rincón de Daddy Swing. Swing, Jazz y Lindy Hop. http://daddyswing.es/jack-and-jill/
- Stefani. (2016ko uztailern 26a). Subconscious Sexism: 9 Ways Our Dance Communities are Sexist and We Don’t Even Know It [Blog post]. The Perfect Follow. http://theperfectfollow.com/subconscious-sexism/
- Swing queer: “La idea es dejar de pensar en roles de varones y de mujeres”. (2016ko abuztuaren 25a). Notas: periodismo popular. http://notas.org.ar/2016/08/25/swing-queer-dejar-pensar-roles-varones-mujeres/
- Yamanashi, A. eta R. C. Bulman, (2007), The Choreography of Gender: Ballroom Dancing and the Complexity of Gender Identity
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
LAN ETNOGRAFIKOA
   Gazteen drogen kontsumoa Viña Rock jaialdian musikaren arabera
Tumblr media
    1-Gaiaren aurkezpena:
 Viña Rock deituriko jaialdia maila nazionalean buruturiko festibal nagusienetako eta aldi berean ezagunetako bat dugu non, gehienbat, 17-27 urte bitarteko gazteak biltzen diren musikaz gozatu ahal izateko.
 Zehazki 1996. urtean kokatuko genituzke jaialdiaren hastapenak eta, honen izenak adierazten duenez, rock izendaturiko musika generoan nagusi ziren zenbait taldek hartu zuten parte: hala nola “Platero y tú” edota “Extremoduro” musika talde ospetsuen partehartzea azpimarratuko genuke. Dakigunez, musika mota zehatz bat eskeintzeak doitasuna dakar ikusleei dagokionez eta, hori dela eta, antolatzaileek esparru mugatu batetik zabalago batera igarotzea erabaki zuten lehengo edizioa egituratu ostean. Era honetan, 1997tik aurrera beste zenbait genero musikal gehitu ziren egitarauan eta, noski, honek dibertsitatea areagotu zuen jaialdi  honetara zihoazenen artean. Horrela, rock musika mota eskeintzeaz gain, reagge, hip-hop eta doinu latinoamerikarrak biltzen zituen festibal izugarria bilakatu zen Viña Rock deritzoguna. Horretaz gain, honako honetan ohikoa den bestelako gune bat aipatzea ere ezinbestekoa dugu, aniztasun fenonemo honetan aparteko eragilea baitugu: Antiviña izenekoa hain zuzen ere. Hau, ikaragarrizko rave bat dugu, hots; zenbait bozgorailu biltzean datza, musika elektronikoa izugarrizko dezibelioetara jartzean eta dohainik den jaialdiaren “antitesia” eraikitzean. Horrela, gazte talde heterogeneo baten bilgune bilakatu izan da urtero Viña Rock, musikak pizten duen interesak eta aparteko egun batzuk igarotzeko grinak bultzaturik.
 Honen inguruan, drogen kontsumoa eta, noski, kontsumorako beharrezkoa baita, salmenta azpimarratuko nuke nik. Jakina da gazteek substantzia hauek haien esperientzia hobetzeko erabili ohi dituztela, baina, musikak zerikusia al du honi dagokionez? Efektu ezberdinen sortzaile diren drogak existitzen diren lez, gugan barne ondorio erabat anitzak eragin ditzake musikak, generoaren arabera. Beraz, efektu hauen bat etortzea topatzea izango litzateke ohikoena jaialdi honek eskeintzen dituen aukera desberdinen aurrean. Horretaz gain, musikak ere eragina izan dezake gazteengan drogen inguruan bidali dezaken mezuari dagokionez, hau da, baliteke musika berak gazteak kontsumora bultzatzea, edota taldekideek drogak erabiltzeak ere eragina izatea. Era honetan, jaialdian hain nabarmena den aniztasuna aproposa izan liteke ikuspuntu ezberdinak jasotzerakoan. Izan ere, auzi honek izan ditzakeen iritzi ezberdinek eztenkaturik eta gazteen kontsumoa geroz eta handiagoa dela kontuan harturik, drogen eta musikaren arteko erlazioa zehaztea interesgarria gerta daiteke. Hau izango litzateke ikerketa honen muina zehazki; gazteen drogen kontsumoa musikaren arabera ikertzea Viña Rock deneko jaialdiaren barnean.
 Egia esanda, duda ugari izan dut ikerketaren eremua zehazterakoan, behaketa berri bat burutzea ezinezkoa egiten baitzait jaialdia ospatzen deneko egunak direla eta. Baina, esperientziak eskeini zidana oraindik argi edukirik eta momentuan bertan geundenon artean eguneroko bat idazteak datu ugari eskini didanez, gai aproposa dela erabaki dut azkenean.
  2-Gaia aukeratzeko arrazoiak:
 Ikereremu hau hautatzeko arrazoiak aunitzak izan dira;
 Hasteko, drogen kontsumoa betidanik kezkagarria izan den auzia dela ukaezina dugu erabat. Batez ere gazteei dagokionez, azken bolada honetan dimentsio erabat ezberdina lortu du arlo honek, egunerokotasunean hauen normalizazioa izugarria izan baita azken urteotan eta, noski, gazteek aurre egin behar diote hauen existentziari, bai hauek kontsumituz, bai hauekiko absentziaren alde eginez. Honen inguruan, sozializazio prozesu ohikoan eragina duen faktorea dugu honako hau: gizarteak gugan eragina duen heinean eta sozietatean pixkanaka barneratuz goazen bitartean, drogek ihes egitea ahalbidetzen diote nerabezaroan dagoenari, prozesu honek bil ditzakeen zenbait arlo alboratuz, edo hori diote adituek behintzat. Beraz, hauek ikertzea ezinbestekoa dugu gaur egungo nerabeen egoera ulertzeko eta, honek gizartean izan ditzakeen efektuak zer nolakoak diren zehazteko.
 Horretaz gain, musikaren eta drogen arteko harremana oso estua dela hautematea auzi erabat garrantzitsua eta interesgarria dela deritzot eta, hala izanik, honen sakoneko azterketa batek izan ditzakeen ondorio edota azalpenak aberasgarriak izan daitezkeela gazteen kontsumoari dagokionez. Izan ere, honen inguruko hainbat artikulo idatzi izan dira gai honek barnean hartzen dituen alderdi ezberdinak kontuan hartuta; adituek diotenez, ez dago soilik honengan eragile den faktore bakarra, pertsonaren araberakoa, subjektuak dituen harremanen araberakoa…etab izan daiteke drogen kontsumoa. Hala ere, aisialdian eta jai giroan hauen erabilera areagotu egiten da eta, noski, musikak nahitaezko papera betetzen du giro hauei dagokionez. Honen inguruan, musika mota ezberdinen eragina ikertzea erakargarria izan daiteke, gazteen pentsamoldearekiko hurbilketa bat burutzeko eta talde sozial ezberdinen kontsumoa zer nolakoa den zehazteko.
 Amaitzeko, eta aukeraturiko eremuari dagokionez, hots, Viña Rock izeneko jaialdiari dagokionez, dibertsitatea izan dut aintzat honako hau hautatzerako orduan. Izan ere, eta lehen adierazi dudan lez, musika genero ezberdinak eskeintzen dituen jaialdia dugu honako hau, beraz, hauen eta drogen arteko erlazio ezberdinak zehazteko aparteko parada dugula deritzot; musika elektronikoa eta rock generoa esate baterako erabat ezberdinak izanik, hauen entzuleek drogekiko duten ikuspuntua eta hauen bidez bilaturiko efektua ezberdina izatea gerta daiteke eta, arlo desberdin hauek esparru bakar batean topatzeak onurak ekar ditzake ikerketari dagokionez. Horretaz gain, 200.000 gazte biltzea lortzen duen jaialdi batek ikusle klase ezberdinak elkar ditzake eta, beraz, iritzi ezberdinen bateraketa lortzea ahalbidetzen du, ikerketa beraren emaitzak aberastuz.
Tumblr media
 3-Metodologia:
 Metodologiari dagokionez, honako gai hauek, hots, musika eta drogak erlazionatzen dituzten gaiak hain zuzen ere, ikuspuntu objektibo batetik jorratu izan dira, datu kuantitatiboen bilketa bat eskuratzeko asmoz eta drogen kontsumoa zer nolakoa den adierazteko helburu zehatzez. Honen adibide dugu 2003. urtean José Guillermo Fouce Fernándezek buruturiko ikerketa akademikoa non, estatistika eta metodologia enpirista baten ikuspuntutik jorratzen den gaia, arazo gisa planteatuz.
 Kasu honetan, datu kualitatiboen bilketa batek gazteen “zergatiak” era egokiago batean azal ditzakeela da nire ustea, beraz, metodologia honen erabileraren bidez zenbait kontu argitzea da nire helburua;  gazteek kontsumoaren eta musikaren erlazioaren arteko auziaren inguruan duten subjektibotasuna azaleratuz eta hauen pentsamendura hurbilketa bat eginez, fenomeno honen nondik norainokoa zehaztuz, haien iritzia aintzat harturik noski. Horrela, metodo honen barnean ohikoak diren bi prozesu erabiliko ditut: behaketa eta elkarrizketa pertsonalak, informazio orokorra eta, aldi berean, iritzi ezberdinak eskuratzeko.
 -Behaketa:
 Metodologia kualitatiboaren barnean nagusi direnen artean, behaketaren garrantzia azpimarratuko nuke, honek eskeini didan datu aniztasuna dela eta. Horrela, Viña Rocken egon nintzeneko oharrak adieraziko ditut, betiere ikerketa honen muina kontuan harturik. Lau egun igaro nituen bertan eta, noski, denbora tarte honetan informazio ugari biltzeko aukera izan nuen. Ohar hauek eguneroko batean idatzi nituen, erabat ikereremu interesgarria iruditu baitzitzaigun.
 Hasteko, eremuan horren nabaria zen drogekiko kontrol saiakera aipatuko nuke, bertan kontsumoa ohikoa dela adierazten digun fenomenoa hain zuzen ere. Horretaz gain, drogen salmenta metodoek ere erabat harritu ninduten, hauekiko kontrolari muzin eginez, normaltasun osoz saltzen baitziren edozein motako drogak: naturalak, sintetikoak…droga ilegalez ari naiz noski, alkoholaren salmenta ez baitago debekaturik eta gazteek hau eskuratzeko supermerkatu batera joatea besterik ez zuten. Beraz, hasiera hasieratik nabari zitekeen drogen presentzia ukaezina zela.
 Debeku eta salmenta alde batera utzirik, auzi garrantzitsuena kontsumoa izango litzateke, hau baita ikerketa honen interes nagusiena, baita honek musikarekin izan dezakeen erlazioa. Honi dagokionez, eta amaitzeko, gune ezberdinetan hautemaan zitezkeen jarrerak askotarikoak ziren drogen efektuei dagokionez. Hainbat kontzertu ikusteko eta gazteek hauen barnean egonik bizi zuten egoera ikertzeko aukera aparta izan nuen, musika generoaren araberako kontsumoa badagoela argi eta garbi ikusiz. Kontzertuez gain lehen aipatu dudan jaialdiaren “antitesian” egoteko aukera ere izan nuen eta, jende dibertsitateaz gain, bestelako ondorio batzuk zituzten drogen kontsumoa aztertzeko parada. Hau da, reagge musika generoa jotzen duten taldeen kontzertuetan, esaterako, lasaitasuna pizten zuten drogen kontsumoa zen nagusi, rave delakoan, ordea, aztoratzaileagoak gerta zitezkeen substantziena.
 -Elkarrizketak:
Elkarrizketa ezberdinen bidez, hiru elkarrizketa ezberdinen bidez zehazki, subjetibotasun handiagoa izan dezaketen datu bilketa burutu nahi izan dut. Horretarako, nire iritziz nolakotasun eta, beraz, musikarekiko zaletasun ezberdinak dituzten hiru pertsona hautatu ditut, aniztasunak musika ezberdinei dagozkion informazioa jasotzea baitakar. Elkarrizketaren sujetu izan direnen arteko ezberdintasunen artean ez dut soilik musika tipoan nabari zitezkeen lehentasunak kontuan hartu, bestelako zenbait faktore ere aintzat hartu izan ditut, hala nola adina.
 Burutu ditudan galderen  harira, bakoitzaren interes ezberdinak azaleratu nahi izan ditut lehenik; zer dela eta Viñara joateko erabakia, zer nolako musika entzun ohi duten…etab. Bestalde, drogekiko duten erlazioa ere zehaztu nahi izan dut, hau da, egunerokotasunean duten kontsumoa eta jaialdi baten giroak eta musikak kasu hauetan duen presentziak izan ditzakeen eragina honi dagokionez. Amaitzeko, eta gehien jorratu nahi izan dudan alderdiari dagokionez, musika mota edota generoaren eta droga ezberdinen arteko erlazioa zehaztu nahi izan dut, betiere jaialdi honek eskeintzen dituen aukeren artean; zer nolako drogak kontsumitzen ziren kontzertu edota gune ezeberdinei dagokionez, bai elkarrizketatuen bai haien ingurukoen artean, zein musikari dagokionez zen kontsumoa nabariago, musikak adierazten duena drogen inguruan generoaren arabera…etab.
 Jaso ditudan datu kualitatiboei dagokionez, bakoitzaren izaeraren inguruko galderetan desadostasunak nabariak izan dira erabat; batak lagunekin esperientzia ezberdin bat bizitzeko aukeratzat zuen honako festibal hau, beste batek musika eta bertan eskeintzen ziren kontzertuek bultzaturik hartu zuen erabakia, besteak rave delakoan soilik egotea zuen helburu…hauteman daitekeenez, dibertsitatea nabaria da jaialdiaren partehartzaileen artean. Horretaz gain, musika generoekiko lehenespen ezberdinak jaso izan ditut; musika elektronikoa, rock deritzoguna, rap delakoa, reagge…etab, honek musika aniztasuna fenomeno nagusia dela adierazten digu. Horretaz gain, drogekiko harreman ezberdina duten pertsonak izan dira elkarrizketan parte hartu izan dutenak; bakoitzaren kontsumo maila ezberdina izan da, bai kantitatea deituko genukeenari bai droga motari dagokionez. Esate baterako, reagge deritzoguna entzuten zuenak “cannabisa” kontsumitu ohi duela onartu izan du, ez bestelako substantziarik, eguneroko bizitzan behintzat.
 Azkenik, eta ikerketaren interes nagusiari erreferentzia eginez, musikaren araberako kontsumoa nabaria izan da hiru sujetuengan, hau da, giro ezberdinen arabera kontsumitzen dutela izan da erantzuna kasu guztietan; rave delakoan “droga gogorren” erabilera nabariagoa zen elkarrizketatuen arabera, musikaren erritmoak honetara bultzatzen baitu hartzailea. Hala ere, beste zenbait generok ere droga mota hauen kontsumoa sustatzen dutela aipatu didate, bidaltzen diren mezuak direla eta. Horrez gain, nahiz eta askotan musika drogen kontsumorako aitzakia besterik ez izan, hirurek esperientzia hobetzeko eta ikuspuntu ezberdin bat izateko erabili izan dutela defendatu dute.
Tumblr media
  4-Informazioaren analisia:
 Buruturiko behaketen eta elkarrizketen ondorioz, zenbait informazio erabilgarri eskuratu dut. Droga tipoaren kontsumoa musika generoaren araberakoa den era berean, zenbait musika motek kontsumoa areagotu egiten dute, honen hartzaileek dituzten nolakotasunengatik edo eta musika berak bidaltzen duen mezua dela eta. Hau, elkarrizketaren subjektuak izan direnen arabera, erabat nabaria da Viña Rock jaialdiak dituen eremu ezberdinetan, bai musika bai drogei dagokionez. Beste alde batetik, nabarien den eremuaren inguruko galderan, denak etorri dira bat. Nik neuk ere hautemateko aukera izan nuen bertan egon nintzenean eta, noski, oharrei erreparatuz, elkarrizketatu berri ditudanen iritziaren aldekoa naiz. Harremanari dagokionez, aitzaki hutsa dela onartu beharrean, beste zenbait lotura aurkitu dituzte subjektuek, gazteen ikuspuntua zer nolakoa den adieraziz eta gaur egun pentsa daitekeenari aurre eginez. Amaitzeko, bigarren elkarrizketatuak aipaturiko zerbait azpimarratu nahiko nuke: drogak betidanik erabiliak izan direla giro musikaletan eta, noski, honek zer pentsatu ematen digu, dirudienez, drogen kontsumoaren kontua erabat berria baita eta, aitzitik, gaur egungo gazteak ez dira honako honen sortzaile.
Tumblr media
 5-Ondorioak:
Bildu dudan informazioaren ondorioz, zenbait kontu argitzea eskuratu dut ikerketa honen inguruan.
 Musikak ez duela drogen beharrik aldarrikatzen dute gazteek, honek eskeintzen duen esperientzia aparta baita bestelako erantsirik gabe. Hala ere, hau eta drogen efektua era egokian konbinatuz, esperientzian zenbait aldaketa hauteman daitezke, bestelako ikuspuntu bat eskuratuz eta musikak eskeiniko giroa moldatuz. Hau Viña Rock deituriko jaialdian nabaria da erabat, dibertsitatea dela eta.
 Zehazki, eta musika generoei dagokionez, zenbait datu doitasunez eskuratu ditut: hala nola, reggae deituriko genero musikalak marihuana delakoaren kontsumora bultzatzen duela jendea, musikak berak eta drogak dituzten nolakotasunei dagokionez, lasaitasuna eskeintzen baitigute biek eta, beraz, batak bestea ekartzea da ohikoena. Jaialdian honako musika mota hau eskeintzen duten taldeen adibide ugari aipatu izan dira, non jendeak THC-dun drogak kontsumitzea nahiago duen. Bestalde, abestiek diotenaren harira, esan beharra dago honako droga hau etengabe aipatzen dela, dituen onurak eta efektuak goretsiz batez ere eta, dirudienez, honek eragina du entzuleak diren gazteengan. Rock edota Ska musika giroei dagokionez, erabat doinu ezberdinak ditugu aurrekoarekin alderatuz eta, beraz, nerabeek hauetaz gozatzeko nahiago dituzten efektuengan ere nabaria da hau aldaketa. Honi dagokionez, lasaitasuna bilatu beharrean, estasi egoera nahiago izaten da gazteen arabera mota honetako kontzertuetan egoteko eta, noski, honetarako ondorio aztoratzaileagoak dituzten drogen erabilera ohikoagoa da. Horretaz gain, musika mota hau eskeintzen duten taldekideen artean, gehienetan behintzat, ez beti, kontsumoa hauteman daiteke eta honen eragina ukaezina da gazteei dagokionez. Amaitzeko, eta honako festibal honek eskeintzen dituen aukera ezberdinen artean, gaur egun horren entzuna den eta geroz eta indar handiago duen musika elektronikoa dugu. Honi dagokionez, erritmo biziak dira nagusi, bizkortasuna, aztoratu egiten duen musika baitugu honako hau. Hartzaileen inguruan, haluzinogenoak edota efektu asaldatzailea duten drogak dira nagusi eta honako hau izango genuke kontsumo gune nagusiena.
 Horrela, musikaren araberako kontsumoa badagoela ondorioztatuko genuke eta aipaturiko jaialdia honen adibide argi dugula non, gazteek, esperientzia aberasteko eta musikaz era ezberdinean gozatzeko, efektu ezberdinen konbinaketa erabiltzen duten entzuten dutenaren arabera. Hala ere, musika askotan aitzaki hutsa bilakatzen dela aipatu beharra dago eta abestietan esandakoek irudi okerra sor dezaketela gazteengan, musikaren eragina norainokoa den demostratuz.
 Ane Bedialauneta Urizar  
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
lan etnografikoa: Hala Bedi eta musika
Tumblr media
Buru hauste handia izan da niretzat lan etnografiko honetan zer aztertuko nuen eta zertan sakondu nahi nuen finkatzea.Gaia hain zabala izanik, galduta ikusi dut nire burua nire lanaren nondik norakoa aurkitu nahian.Gazteak eta musika.Esan gabe doa oso interesgarritzat hartzen dudala horren inguruko edozein hausnarketa edo eztabaida, gure egunerokotasunean musikaren eragina itzela delako eta gazteon aisialdiaren denbora tarte oso handia(handiegia bihurtu daitekeena) musikarekin zerikusia du.
Izan ere, musikaren eragina edozein egoeratan agertu daiteke: Telebistan telesail baten eszenari indar gehiago emateko,pelikuletan sountrack hoiekin gertatzen den bezala, produktu  baten iragarkian, zure senideekin bazkaria izan ondoren aitona kantari hasten denean, lagunekin taberna barruan kafetxo bat hartzen duzunean, eta zer esanik ez gauean farra botatzen duzunean.Musika gure bizitzaren parte da,guregan izugarrizko eragina izan dezake, sentimenduak eta kontzientziak ukitzeko eta hauek eraldatzeko baliabiderik egokiena dela esatera iritsi dira askok.
Musikaren eragina hain handia dela jakinik, eta gazteongan bereziki musika oso garrantzitsua dela aitortuz, nire lan etnografikoaren azterketa zein izango den aukeratzeko orduan ideia andana sortarazi zitzaizkidan:
Lehendabizi nire kuadrillari buruzko lan etnografikoa egitea burutu zitzaidan, jakinik hainbat musika talde daudela eta horretaz aparte berezitasun nabarmenak daudela nire kuadrillan entzuten den musikan gure adineko kuadrilla gehienekin alderatuta.
Baina Danelek ere gure kuadrilla abiapuntutzat hartuko zuela jakin bezain pronto beste bide bat aurkitzeari ekin nion.Gauzak horrela, kutxi tabernan azkenengo urtetan nerabeen jai eredua aztertzea nuen helburu, azkenengo bi urteetan bi taberna izan duten eraldaketa kontuan hartuz. Taberna hauek, alkohola oso merke eta adingabeei saltzeaz aparte, musika ere zeharo aldatu dute, erregetoia eta erritmo latinoak sartuz. Jartzen dituzten kanten letrari dagokionez, gehienak kutsu matxista badutela esan beharra dago.Kanten izaera soziala eta hauek gaur egungo egoera salatzen duten kantak ordea taberna hauen bozgoraiuetatik desagertu dira.
Baina azken ideia hau ere alde batean utzi nuen, ez zuela horren inguruan lan bat egitea merezi, ez behintzat horren kontrako ereduak dauden bitartean. Egia delako azkenengo urteetan gazteek musikarekin zeukaten harremana nahikotxo aldatu dela, eta taberna hauek kutxiko jai ereduan eragina izan dutela, baina beste alternatiba bat dagoen bitartean horretan zentratu nahi nuen lana, guztia ez dagoelako musika komertzialaren esku, eta nahiago dudalako beste musika eredu bat proposatzen dutenen berri ematea.
Gauzak horrela, Hala bedi irratian zentratuko dut nire lan etnografikoa, 32 urtez Gasteizko alde zaharreko muinotik Arabako edozein puntutara ahotsik ez dutenei ahotsa ematen aritu den irrati librea.Berez, irratiaren helburu garrantzitsuena informatzearena da,proiektu komunikatibo bezala sortu zen 1982 an. Garaiak erabat aldatu dira sortu zenetik aurrera,atzean geratu dira Gasteizko alde zaharra hiriko subkulturen artean banatzen zuten garaiak, jendartea aldatu egin da, egoera sozio-politikoa ere bai, baina hala bedi irratia muinoaren iparraldean jarraitzen du, eraldaketa horiek guztiak kontatzeko prest.Argi dago hainbeste denbora pasa eta gero proiektutik jende aunitz pasa dela eta gaurko Hala bedi ez dela lehen bezalakoa, baina oraindik badira hainbat adierazle beste irratietatik bereizten dutena,Hala bediren esentzian edo adn-an oso sustraiturik dauden oinarrizko ezaugarriak:
Autogestioak, asanblada bidezko funtzionamenduak, kultura-artekotasuna eta aniztasuna baloretzat hartzeak, komunikazio hurbil eta parte hartzaileak, inongo interes ekonomiko zein politikoren menpe ez egoteak eta urte hauetan guztietan herri mugimenduaren tresna izateak libre bihurtzen du irratia.
Horri guztiari esker diogu Hala bedi irrati librea dela.Herri mugimendutik sortua izan delako, zegoenarekin deskonforme eta zerbait aldatu nahi zutenen horiek guztien grinatik eraiki zelako.Nire aitak esan bezala, garai astoratuak ziren haiek, behin eta berriz poliziak hala bediren kontra jotzen zuen, haien antena bota nahian.Hertzainak, Potato, La Polla Records, geroago Cicatriz, Gasteizen berebiziko garrantzia zeukaten musika taldeak ziren, eta lehen esan bezala, Hala bedik herri mugimendu autonomotik sortu eta honetik elikatu zen, gauzak beste modu batera egiteko aukera dagoela behin eta berriz erakutsiz.
Bidea erraza izan ez arren, oztopoak gaindituz joan da irratia,askotan saiatu baitira mikrofono horiek isilarazten, eta hogeita hamar urteren ondoren proiektu komunikatibo sendoa bihurtu da, non kolektibo desberdinek bere ahotsa entzunda izateko ahalmena duten.Azkenengo urteetako erronkarik aipagarriena Hala bediren bigarren kanala da, euskara hutsez egiten duena, gaur egungo Gasteizko errealitateri egokitutako proiektua osatuz.Orain  irrati lizentzia kentzeko arriskuan dago Hala bedi, baino herri mugimenduaren indarra auspotuz, neurri honen kontrako erantzuna emateko gai izango da, berriro ere instituzioen trabei aurre egiteko.
Hala bediren nondik norakoa aipatu eta gero, aztertzeko dudan gaian sakonduko dut: Hala bedi eta musika gazte perspektibatik aztertuta.
Proiektu informatiboa izateaz aparte, irratiaren programazioan izugarrizko garrantzia dauka musika emanaldiei utzitako denbora.Saio dexente daude musikari eskainiak, saio bakoitzak bere ezaugarri eta musika estilo propioak izanik.Aurtengo programazioan saio hauek aurkitu ditzazkezu:
“Zuria Betzez”:Kolore anitzetako soinu ilunak berreskuratzeko irratsaioa. Gorputzak astintzeko eta arimak askatzeko doinu dantzagarriak, erritmo pizgarriak eta melodia iraultzaileak. Blues, R&B, boogie, swing, folk, R&R, jazz, funk, garage, beat, glam, soul, psikodelia, latin, boogaloo, brazil, ska, rocksteady, dancehall, reggae,…eta beste planeta batzuetako kanta bereziak. Guzti hori, filmeetako hitz esanguratsuekin aberastuta. Beti ere, musikaren bidetik arimak askatzeko xedearekin
“Desde el abismo”: Kazetarien esanetan estremismo soinudunaren inguruan eta haien idiozian zentratutako musika saioa.Noise, Metal gogorra, eta Crust dira haiek landutako musika generoak.
“El Sonotone”:Programa honen nondik norakoa rock&rollaren historian datza, 50. hamarkadatik aurrera genero honek izan duen garapenean oinarrituz.
“Ero ta berri”: Hemen mundu osoko erritmoak entzun daitezke, diska berriak plazaratzen dituzte eta saioa bukatzeko normalean Euskal Herrian emango den kontzerturen baten aurkezpena egiten dute.
“3kortxea”: Nobedadeak, elkarrizketak, kontzertuen agenda…
“Intangible itaka”:Kraut Rock, Pop, Math Rock, Indie, Rock Sureño, Rap, Rock klasikoa, Country, Hard Rock, Punk, Punk Rock, Funk, Elektronika,etab...
“La calle del ritmo”:Hip-Hop ardatz, mundu horrekin zerikusia duten hainbat estilo (rap ,scraching…)eta ohiturataz (grafitiak ,esate baterako) hitzegiten dute.
“la Maketa”: Saio honetan bertako talde berriei lekua egin zaie.Lekurik aproposena da talde berri horiek ezagutarazteko eta haien garapena azaltzeko.
“La malet(a) fonica”: aktualitate musikalari buruzko irrati saioa.
“ la tangueria”: errati saio honetan dantza eta literatura ere garrantzia badute. Erritmo argentinarrak poesiarekin uztartzen baitituzte.
“Xperimental Sound System”: Bere izenak dioen bezala, soinu experimentalak ditu abiapuntutzat ( oraindik ez dut ulertu zer esan nahi duten experimentalarekin)
Lan honen nondik norakoan, metodologikoki erabili ditudan erremintak honako hauek izan dira:
Lehendabizi behaketa lanakeraman ditut aurrera.Hala bedi irratiaz aparte badauka taberna bat Kutxiko 113an.Taberna, finantzaketa ekonomikorako aproposa izateaz aparte, pintura erakusketak, hitzaldiak,tailerrak ,antzerkiak eta noizbeinka kontzerturen bat egiteko lekua ahalbidetzen du.Astean zehar oso leku lasaia da eta ikasle asko horra doaz haien lanak egiteko eta  bilerak egiteko .Arratsaldean badago guraso elkarte bat umeen zaintza kolektiboki landu nahi duena, eta hortaz bertara doaz hotza egiten duenean.Gauean aldiz, ordu txikitara arte dirau tabernak zabalik,eta bertara gerturatzen garenok farra botatzeko asmoarekin goaz horra.
Horregatik, lehenengo behaketa tabernan bertan egin nuen.Bai goizez bai arratsaldez egon nintzen bertan musikarekin bertako gazteek zeukaten harremana aztertu nahian.Eta aipatu behar da goizeko eta arratsaldeko giroa ez zeukatela zer ikusirik.
Goiz horretan bi musika estilo desberdin jarri zituzten, baina biak ala biak oso lasaiak ziren, lan egiteko aproposak.Tonuari erreparatuz, baxu, elkarrizketak ondo entzuten ziren musika azpitik izanda.Iritsi bezain pronto Laboaren diska zegoen jarrita , eta bezeroen artean bazegoen norbait kanta hasi zela.Bertan geunden guztiok ginen gazteak kamareruak barne.Laboaren musika egoteak ez da kasualitatea. Oraindik ere bere hitzak oihartzuna daukate guregan, eta gazte gehienok Laboaren kantekin berebiziko lotura daukagu, nahiz eta gazteon musika estiloen erreferenteak gaur egun bestelakoak izan.
Geroago kanta bitxiak entzutera pasa ginen.Lasaiak izan arren, danborren erritmoa tabernaren giroa alaitzera pasa zen.Dantza afrikarrak ziruditen, baino albokoak esan zidanaren arabera, karibeko irleetako dantza estiloen nahasketa bat zen diska.Letraren hizkuntza aldatuz zihoan, gazteleratik hasi eta portugesarekin bukatu, frantsezatik eta ingelesatik pasatuta.Bertara hurbidutako auzokide batzuk dantzan hasi ziren, bere sorterriaren soinuak entzun bezain pronto.Izan ere, Hala bedin atzerritarrak duten garrantzia nabarmena da. Beste kontinente batzuetatik eratorritako jendea hala bediren proiektuarekiko izugarrizko konpromesua izan dute betidanik.Bezero, halabelarri eta horietako batzuk irrati saioren batean daude, Hala bedin atzerritarren perspektiba landuz eta azken finean, Hala bedi sortuz eta elikatuz
.
Arratsaldeko behaketa lanean berriz, egun apropos bat bilatu nuen, eta horregatik ostegun batean egitea erabaki nuen.Ostegunetan kutxiko tabernetan zehar “katuz katu”egiten da, hau da, arratsaldeko zazpietatik bederatzi terdiak arte taberna batean pote bat hartzerakoan, beste pote baterako balio duen ticket bat ematen dizute, ticketaren atzean jartzen duen tabernan. Horrek eragiten du nahikotxo jende ibiltzea kutxitik ostegunetan, eta taberna ugaritik pasatzea jende hori.Hala bedin, egun horretarako kontzerturen bat prestatu zuten.Lehenengoa kantautorea da, gitarraz baliatuta soinu lasaiak jotzeko prest Arrate trikoma izan zen.Kontzertuen helburua Sahara herriari buruzko hainbat ekintzei bukaera ematea izan zen, herri horrek pairatzen duen egoera salatzeko asmoz burutu zirenak.Baina kontzertu horretan kuriosoena Arrateren  gitarra jarraituz bere laguna Larak margolan bat zuzenean margotu zuela, musika eta pintura uztartuz oso kontzertu hunkigarria izan zen hura.Kontzertua bukatu ostean beste talde bat igo zen palestrara.Hauek andaluziarrak ziren, eta bere lurraldeko soinuak aurkeztera etorri ziren guregana.Bi gitarraz eta musika kaxa batekin baliatuta Hala bedi hankaz gora jartzera etorri zirela aitortu zuen abeslariak hasi baino lehen. Eta lortu ere bai. Hasiera batean jendea oso zurrun egon arren, laster hasi zen jendea bere gorputza askatzen ,erritmoan murgilduz, dantza egiteko prest. Flamenkoa eta horrelako musika generoak entzutera ez gaude oso ohituta, bezero moduan geudenoi pixkat arrotza egiten zaigu musika estilo horiek, baino hasierako txantxak albo batera utzita, jendearen harrera musika talde horri oso pozgarria izan zen, haiek bukatzerakoan aipatu zuten bezala.
Kontzertuak bukatzerakoan sekulako aldaketa musikala eman zen eta bozgorailuetatik   rap  generoa entzuten hasi zen, nahiko tonu altuan gainera.Ordu horretarako jendea jai giroan murgildua zegoen eta tabernariak ezinean zeuden hainbeste jende alkohola eskatu nahian zebilelako.Alkohola, musika eta jaia gurean oso hurbil dauden kontzeptuak dira, gaur egungo jai ereduan behintzat banandu ezin direnak.
Behaketan tabernaz aparte irratian jarri nahi nuen jo puntua.Horretarako hala bedi entzuten ibili naiz, hainbat egunetan zehar, goizez, eta bai arratsaldez ere.Egun desberdinetan egin dudanez, programazioa aldatzen joaten zen egunez egun, eta entzundako hainbat irrati saio ez ziren musikazko programak bakarrik, baino musika ere oso presente zegoen haien programazioan.
Goizeko 4 ordu pasata “Suelta la olla ” irrati saioak ditu hartuta.Orain dela 20 urte hasitako magazine da hau, beste irrati batzuetan, hala nola, Eguzki irratian, entzun daitekena.Bertan, eguneroko prentsa, albisteak eta gaurkotasunean indarra daukaten gaiak aztertzen dituzte, gure egoeratik hasita globalagoa den perspektiba batera.Horretarako, hedabide gehienetan ahotsik ez duten jendea eramaten dute, haien ahotsa hala bedi baita.Gai bat aurkezterakoan kanta batekin hasteko ohitura daukate, eta kanta aukeratzen duenak askotan gai horren inguruan hitz egitera joan dena da.Gazteok “suelta la olla” magazine honetan daukagun presentzia nabarmena dela esan daiteke, kazetariak gazteak izanik askotan albisteak gazte perspektibatik lantzen direlako, gurean garrantzia daukaten gaiak( hezkuntza, etxebizitza, lana, kultura, feminismoa…)ukitzen direlako.
Beste goiz batean ordea, “A todo gas” irrati saio soziala entzuten ibili nintzen.Igandeetan ematen duten saio honetan energiari buruzko gaiak aztertzen dira,gure inguruan egon daitezkeen eztabaidak plazaratuz edota beste edonon aurrera eramandako borrokak aztertuz.Goiz horretan gipuzkoan eraiki nahi duten errausketari buruzko azterketa egin zuten, horren kontra dagoen herri mugimenduari ahotsa emanez.Hori bukatzerakoan,elikadura burujabetzari buruzko alternatibeetan zentratu ziren. Musikari ere, tartetxo bat uzten diote bukatzeko, erresistentzia mugimendu horiek musikan izan duten oihartzuna azaleratuz.
Arratsaldeko saioetan, hiru saio ezberdin aztertu ditut, “bertxoko”, “kantoia” eta “3kortxea”. Kantoia izenezko magazinean, kulturarekin zerikusirik duen edozer aztertzen dute, aste horretako nobedadeetan sakonduz. Askotan elkarrizketekin betetzen dute nobedadeei buruzko informazioa.Musika kultura izanik oso presente dago magazine honetan, baina ez pentsa kultura bakarrik musika edo literatura direnik, beste hamaika gauza sartzen dira kulturan, saio honetan argi geratzen den bezala.Hortaz, kirolari buruzko hausnarketa eman zuten, gaur egun indibidualizazioan eta lehiakortasunean oinarritutako kirol eredua kritikatuz.Gero, Alba Velazquez jarri zen mikrofonoan, bera  mayen kaqchikela hizkuntzan trebatzen da, baina bere ama hizkuntza orain arte hezkuntzan ez du tokirik izan, eta Euskal Herrian euskararen inguruan emandako aurrerapausuak kontuan izanik, bere herriaren hizkuntza ez galtzeko aurrera eramango dituzten jarduerak azaltzera etorri zen Hala bediren uhinetara.Hortaz, saioa  bukatzeko bere kulturaren parte diren kanta tradizionalen zerrenda entzun zen irratitik.
Hurrengo saioa “bertxoko” du izena.Hala bedik izango duen saiorik mitikoenetarikoa da hau, bertsoak eta umorea uztartzen dituena. Lehen bertsoak bakarrik entzuten ziren saio honetan, baina azken urteetan bertsoak noizbeinka beste musika genero batzuekin nahastuz doaz, negu gorrien bertso-hop famatu hortik tiratuz, eta horregatik orain bertso-reggae edo free style deritzona.Nahasketa hauen ondorioz lehen zaharrentzat gehienbat zen programa honen entzuleen adina gaztetu egin da
.
Azkenik behaketekin amaitzeko “3kortxea” musika saioari buruz arituko naiz, hauek nobedadeen inguruan trebatzen dira,nobedadeen  protagonisteei egindako elkarrizketekin betetzen dute denbora, azkenik agendara pasatzeko, non hurrengo egunetan emango diren kontzertuen berri ematen dute.Azkenengo saioan adibide bat jartzearren, Bonbereneari buruz berba egin zuten, Tolosaldean sortutako proiektu musikala, musika ekoiztu nahi duena, baina diskoetxe nagusietatik urrun, musika arloan ere alternatiba badagoela erakutsiz.
Behin behaketekin amaituta, elkarrizketen turnoa iritsi zitzaidan eta horretarako Hala bedin lan egiten duten bi pertsona aukeratu nituen, biak gazte izanik gazte perspektibatik lantzen zutenak musika. Lehengoa tabernaria da, haren lana musikaz inguratuta dago egun osoan zehar, eta proiektu honetan 7 urtez daramatza, beraz Hala bedi musikarekin daukan harremana aztertzeko bera baino hoberik ez dago.
Lehenengo momentutik argi geratzen da musikan izugarrizko aniztasuna dagoela.Tabernan musika estilo ugari entzun ditzazkezu , hezkuntza  desberdinentan.
Aniztasuna nire bigarren elkarrizketan ere atera zen, “errailetatik” irrati saioa eramaten duen kazetarietako bati egindako elkarrizketan.Proiektu hau herri mugimendutik sortua izan da, bertatik elikatzen da, eta horrenbestez saio ugari daude, bakoitzak bere esparruan baino oso eskaintza zabala sortuz.Hemengoari behar duen garrantzia emanez, bertako taldeak suspertuz ,baina kanpoko doinuei uko egin gabe.
Musika eraldatzeko tresna izanik, izaera soziala duten kantak bere esparrua badute, komertzialtasunetik at dauden taldeei lekua eginez,hauek aurrera egin dezaten.
Aipatuetako beste gako bat feminismoa nola txertatxen duten haien egunerokotasunean izan zen. Musika betidanik gizonezkoen eremuan kokatu dugu, talde gehienak mutilek osatzen dituzte eta kontzertuen lehenengo ilarak mutilei egokitzen zaizkiola dirudi.Horregatik Hala beditik hau eraldatzeko hautua eta kompromesua badute , eta horretarako hainbat neurri hartu dituzte, hala nola, emakumezkoek gogoko duten taldeak ekarri kontzertuetara, edo irratian emakumezkoen taldeen presentzia bermatzea.
Haiek esandakoaren arabera, Hala bedi sortu zenetik Gasteiz osora bideratutako proiektu komunikatiboa zen, eta hortaz haur, heldu eta zaharrentzat egokitutako saioak badira.Baina betidanik proiektua auspotu duen giza taldea gazteona izan da, gurea baita eraldatzeko grina, gurea bihurrikeria, gauzak beste era batean egiteko nahiak…
Horregatik gazteak ezinbestekoak dira Hala bedirentzat eta ikuspegi musikalean hau argi geratzen da, gazteok guretzat eta gure baliabideekin ekoiztutako musika jartzen dutelako, beste edozien irratian gertatzen ez den bezala.
Ondorioz, laburbildu nahiko nuke herritik eta herriarentzat sortutako proiektua dela Hala bedi, autogestioan oinarrituta dagoena,inongo interes ekonomiko edo politikoren menpe dagoena,komunikazio hurbilaren alde apustu egin duena, informazioa era etiko batean lantzen duena( informazio morbosoa uko egiten duena, esate baterako) eta hiriko kolektiko desberdinen parte-hartzea uztartzen duena, ahotsik gabeko eragileen hotsa da Hala bedi, kultura-aniztasuna balore positibotzat hartuz 32 urtez eraldatuz joan dena, bere esentzia galdu barik, udaletxearen buru haustea izan dena,eta oraindik uhinen bitartez alternatiba badagoela erakusten duena.
Musika arloan ere, aipatzekoa da irrati honen jarduera, hasieratik arabako taldeek izan duten garrantziagatik ,hauek guztiak ezagutarazteko Hala bedi betidanik izan da erremintarik garrantzitsuena , oraindik ere kontzertuak antolatzen dituztelako , muinoko hotsak deituriko programan, Gasteizko gaztetxearekin batera antolatzen dutena...Beraz, irrati libre hau gazteoi egiten digun ekarpena ezinbestekotzat hartu dezakegu eta orain, irratia arriskuan dagoen momentuan, gazteoi dagokigu Hala bedi zaintzea eta babestea, guk egiten ez badugu inor ez duelako egingo gure partez.
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Photo
Tumblr media
318 notes · View notes
antroposarrera-blog · 8 years
Quote
Anthropology demands the open-mindedness with which one must look and listen, record in astonishment and wonder that which one would not have been able to guess.
Margaret Mead  (via frutodevisionromantica)
237 notes · View notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
GASTEIZKO HARDCORE ESZENAN GENEROAREN AZTERKETA ETNOGRAFIKOA: ROLAK ETA SEXISMOA
LARRAITZ FAGUNDEZ OSA
 SARRERA: LAN ETNOGRAFIKOAREN IKERGAI NAGUSIA
 Hardcore (hxc) musikaren eszena punk mugimendutik sortu zen 80. hamarkadan AEBn, eta asko eboluzionatu du ordutik. Euskal Herrian eta Gasteizen ere izan dira eta badira gaur egun indartzen ari den hxc eszena finkatzen lagundu duten taldeak. Lan hau egitera bultzatu nauena generoak Gasteizko hxc eszenan duen papera eta emakumeek eszenan duten presentzia eta eraginaren (edo horien faltaren) gaineko hausnarketa da, nik neuk, emakume horietako bat naizen heinean, orain arte era ez sistematikoan egin dudana.
Lan etnografiko hau esparru geografiko zehatz batean (Gasteizen) zentratuta dagoen arren, hxc eszena globalaren baitan ulertu beharra dago, musikak eta ideologiak muga geografikoak transzenditzen baititu (Griffin, 2012). Hxc eszena karga ideologiko handikoa izan da historikoki: ezkerrekoa (punk mugimendu anarkistatik eratorria) eta sexismoaren, arrazismoaren eta homofobiaren aurkakoa. Gainera, Gasteiz bezalako hiri batek duen historiagatik eszena musikalari bai politikoari dagokionez, pentsa daiteke indartuta ikus daitekeela hxc eszenaren karga eta ideologia Gasteizen, besteak beste, baita genero berdintasuna eta feminismoari dagokionean ere. Hala ere, ebidentziak dio emakumeen presentzia eta eragina Gasteizko hxc eszenan minimoa dela. Esan beharra dago tentsio hau (alde batetik mugimenduak “anti-sexista”-tzat izatea bere burua, eta bestetik maskulinitate hegemoniko edo tradizionalaren dominazioa) mundu osoko hxc eszenan (baina eszena punk, D.I.Y., eta Straight Edge-an ere) dela nabarmena, eta beraz ezin daitekeela Gasteizko eszena autonomo edo independiente bezala ulertu aspektu horretan.
Tumblr media
 BIBLIOGRAFIATIK ATERATAKO ONDORIOAK
 “Entonces ¿Por qué escribir una historia sobre las mujeres en el hardcore? Pues porque, por primera vez, el impulso femenino por entrar en la escena se ha convertido en algo permanente, después de un proceso largo y lento que vio a las mujeres quedar relegadas a un segundo plano cuando el punk derivó al hardcore. Y ahora que las mujeres están generando logros por sí mismas, una historia como ésta puede ayudar a poner fin a la visión de las mujeres como una novedad. (…) Pero las mujeres empezaron a entrar en el hardcore, y no solo porque la escena estaba cambiando, sino porque todo estaba cambiando. Aunque los modelos femeninos emergentes en el hardcore eran menos obvios.” (Worth, 2006)
Alde batetik, Gasteizen hardcore eszenan gaur egun generoak jokatzen duen papera eta bereziki emakumeen egoera ulertzeko, ezinbestekoa deritzot hxc musikaren eta mugimenduaren historian honek izan duen ibilbidea kontuan hartzeari. Izan ere, Naomi Griffinek “Gendered Performance Performing Gender in the DIY Punk and Hardcore Music Scene” lanean azaltzen duen bezala, hxc eszena (beste batzuekin batera) “komunitate imaginatua” da Anderson-en terminologian.
Kontuan izanda, baita ere, hxc-a ez dela guztiz independientea gainontzeko musika estiloekiko eta orokorrean musikaren bilakaera historikoaren testuinguruaren barruan ulertu behar dela, eta hxc mugimendua bera ere mundu osoko errealitate soziala egituratzen duen genero sistemaren baitan gauzatzen dela. Hxc-a bere testuinguruan ulertzeko “Unity Admirable But Not Necessarily Heeded” (Jamie L. Mullaney) Straight Edge (sXe) mugimenduari buruzko artikuluak perspektiba interesgarria ematen du, bi mugimenduen historia eta horien arteko paralelismoak direla eta. Gainera, emakumeek sXe mugimenduan historikoki izan duten presentzia aztertuz, ondorioztatzen du nolabaiteko aurrerapausuak eman arren dominazio maskulinoko espazioa dela.
Bestalde, Liz Worth-ek aipatzen duen bezala, badira emakumeak hxc-an; baina, emakumeen presentzia ez da errepresentatiboa. Gaur egun ere, nabarmena da modelo edo erreferente femeninoen edo ez-maskulinoen falta hxc eszenaren edozein aspektutan (bereziki alderdi aktiboan: musika taldeetan, etab.). Presentzia femeninoa urria  izateak gizonak egiten ditu (presentzia maskulinoak dominatzen baitu eszena) “norma” edo erreferentzia, eta beraz, emakumeak normaltasun horretatik kanpo geratzen dira eszenan. Honek ez du oso ebidentea izan beharrik, era sotil batean ere hauteman daiteke. Gainera, presentzia urria bada erreferentziazko posizioetan dauden figura femeninoak edo ez-maskulinoak are gutxiago dira.
Honen harira, oso interesgarria da Naomi Griffinek egiten duen konparazioa gizarte konbentzionalaren eta punk/hxc mugimendu kontrakulturalaren artean, espazio publiko eta pribatuak kontuan hartuz. Griffinen arabera, konparazioa posible da espazio publiko bezala ulertzen baditugu musika taldeak eta aktuazioa (kontzertuak, etab.) eta espazio pribatu bezala audientzia. Gainera, kontuan izan behar da eszenaren “azpiegituran” (musikaren produkzioa, kontzertuen antolakuntza…) emakumeen presentzia minimoa dela. Horrela, eszenaren “aurpegia” maskulinoa izateko arrisku handia dago, eta Mullaney-k dioen bezala, emakumeak audientziara eta sostengura mugatzeko eta emakumeen rola marginalizatzeko.
Egoera hau bereziki deigarria da hxc eszenan, bai niretzat baita fenomeno hau ikertu duten gehienentzat ere. Izan ere, hxc mugimendua sortzez da mugimendu kontrakulturala, ideologia dominantearen aurkakoa (ezkerrekoa, sorreran anarkismoaren eragin handia izan zuena punk mugimendutik), gizarte hegemonikoaren errepresioaren aurkakoa, anti-arrazista, anti-homofobia, eta (nola ez) anti-sexista. Beraz, Naomi Griffinek dioen bezala, posibilitate handiak dituen espazioa da. Gainera, kontuan izan beharra dago Gasteizen badela mugimendu feministaren presentzia eta eragina, eta horrek hxc eszenan ere nolabaiteko oihartzuna izan behar duela, bi mugimenduak elkarreraginean egon daudelako hiri berean dauden heinean.
“I am interested in the positive potential of punk (hxc) as a powerful global, political movement, routed in music, which raises questions about hierarchy, privilege and oppression. In terms of gender, for me these questions offer opportunities to re-negotiate gender relations and even to re-imagine gender in non-binary terms. However, through the process of the research I considered the very real and embodied gendered experiences of those involved in the scene, including my own.” (Griffin, 2012)
Hala ere, ideologia dominantearen aurka dagoen eszena honetan ukaezina da birsortu egiten direla genero rolak. Ebidentzia argia da, bai neure esperientzia pertsonaletik eta behaketatik ondorioztatua, bai bildutako bibliografiaren lekukotasunetik jasoa.
Michael Laman-ek “No Sexism, No Racism, No Homophobia: Rhetoric and Reaity of Gender Inequality in the Hardcore Music Scene” ikerlanean ateratako ondorioetako batean dioen bezala, emakumeak hxc eszenan oraindik ere kultura edo ideologia dominantearen genero rolek definitzen dituzte eta rol horien arabera jokatuko dutela espero da. Bere ikerketaren emaitzen arabera, emakumeak erakargarriak eta pasiboak izango direla espero da, eta baztertuak dira tradizionalki maskulinoak diren jardueretatik (“mosh pit”-etan parte hartzea edo musika taldeetako kide izatea, adibidez). Lamanen ondorio nagusia hauxe da: kultura dominantearen arau errepresiboen aukako erreakzioa den subkultura honek oraindik ere kultura horren genero rolak birsortzen dituela.
(“Women in the hxc music escene are still defined by mainstream femenine gender roles and are still expected to perform in ways that reflect those mainstream roles. According to the results, women are expected to be attractive and passive, much like in the mainstream culture. They are excluded from the more traditionaly masculine activities like being in a mosh pit or even being in bands. (…) A subculture that’s a reaction to oppresive norms of dominant culture, still tends to carry those roles over.” (Laman, 2014))
Tentsio hori, oso interesgarria da eta oso begi bistakoa, nire behaketen arabera, Gasteizko eszenan.
Genero rolen birsortzearekin jarraituz, funtsezkoa deritzot hxc eszenan jokabideak eta gorputzaren erabilera aztertzeari. Izan ere, Griffinek dioen bezala Butler-en performatibitatearen teoriaren arabera, generoa “ekintza” da (ekintza batzuen errepikapenaren bidez manifestatzen da) eta gorputza da ekintzak gauzatzeko dugun baliabidea. Hxc musikan, bai letrak, bai aktuazioak eta kontzertuak, bai publikoaren jokabidea (lehen aipaturiko mosh pit-ak esaterako), dantza, etab. (hau da, espresio bideak) tradizionalki maskulinoak diren rolei lotu dakizkioke: jotzen ari balira bezala dantzatzea, oihukatzea, haserrea adieraztea, azken batean agresibitatea eta biolentziarekin lotu daitezkeen jokabideak.
Lehen aipatu bezala, emakumeei eta gizonei rol tradizionalak ezartzen zaizkiela esan daiteke hxc eszenan, eta beraz emakumeek joera dute beraien gorputza ahulago bezala hautemateko, minari beldurra izateko, espazio publikoan protagonismoa ekiditeko, pasiboago izateko, etab. Aldi berean, gizonak identifikatzen dira hxc-aren ezaugarriekin, maskulinate hegemonikoarekin bat baitatoz. Horrela, emakumeak baztertu egiten dira maskulino bezala hautematen diren espazio eta ekintzetatik eta partehartze aktibotik. Gero aipatuko dudan bezala, behaketetan nabarmena izan da kontzertuetan emakumeen presentzia handiagoa dela espektadore pasibo bezala, atzean edo eskinetan.
Esan beharrik ez dago, Griffinek azpimarratzen duen bezala, horrelako espresio bide korporalak ez dira gizonen gorputzentzako esklusiboak, behaketetan emakume gutxik praktikatzen dutela (publikoki behintzat) ikusi arren.
Bestalde, Griffinek aipatzen duen bezala, punk mugimenduak amateurismoari zion estimuak espazioa aproposa egin zuen hasiera batean emakumezkoek parte hartzeko. Hala ere, nire ustez, hxc-ak bere bidea egin duen heinean ez du hori guztiz mantendu, eta baliteke horrek aukerak murriztu izana.
Tumblr media
BEHAKETEN DESKRIBAPENA ETA ONDORIOAK
 Behaketak irailaren 30etik abenduaren 3ra bitarteko epean eginak dira, Gasteizko Jimmy Jazz lokalean eta Gaztetxean emandako hardcore musika estiloko kontzertuetan. Kontzertuak aukeratu ditut behaketak egiteko, hxc eszenan ekintza errepresentatiboenak iruditzen zaizkidalako. Gainera, bi espazio eta formatu ezberdinetan (lokal pribatu batean eta Gaztetxean) egin ditut, espazioak duen eragina ere landu ahal izateko.
Hasteko, Jimmy Jazz lokalean egindako behaketak deskribatuko ditut. Lehena irailaren 30ean izan zen, “Taste of Anarchy Tour” izenpean Nasty, Aversions Crown, Malevolence, Varials eta Vitja taldeek jo zuten. Bigarrena, abenduaren 3an, Born From Pain, Risk it!, Fourscore eta Worth it! taldeen emanaldiekin.
Hasteko, esan beharra dago lokal hori dela Gasteizen hxc talde gehienak ekartzen dituena. Gasteizen hxc musikaren entzulegoa ez denez bereziki handia, bi behaketa horietatik eta hori baino lehen kontzertuetan egon naizen aldietatik, esan dezaket gutxi gora-behera jende bera batzen dela kontzertu hauetan normalean. Hau da, publikoa antzekoa izan ohi da (pertsona berdinak joan ohi dira), eta espezifikoki musika estiloagatik doaz kontzertura. Beraz, badute inplikazioa (handiagoa edo txikiagoa pertsonaren arabera, noski) Gasteizko hxc eszenan.
Lehenik eta behin, kontzertu hauetan emakumeen presentzia (edo agian ausentziaz hitz egin behar genuke) deskribatuko dut. Horretarako, kontuan izango dut lehenago aipatutako esparru publiko eta pribatuaren arteko bereizketa, baita batak zein besteak duten bisibilitatea ere.
Esparru publikoa deitu dugunaren barruan bisibilitate handiena kontzertuetan musika taldeek dute, hau da, taldekideek. Bi kontzertuak kontuan hartuta, 9 taldek jo zuten. Horrek esan nahi du guztira 40 lagun inguru igo zirela oholtzara (pentsatuz hxc taldeek 4 edo 5 kide izan ohi dituztela). 40 lagun horien artean ez zegoen emakume bat bera ere, guztiak ziren gizonezkoak. Hau oso adierazgarria da, izan ere argi geratzen da erreferente papera betetzen dutenak gizonezkoak direla, hau da, gizonak dira erreferentzia. Gizonezkoentzako esklusibo bezala jasotzen dira, beraz, lehen aipatu diren hxc-a karakterizatzen duten jokabideak (maskulinitate hegemonikoaren barruan koka daitezkeenak edo tradizionalki maskulinoak direnak). Badirudi ez dagoela rol horiek bereganatuko dituen edo jokabide horiek hartuko dituen emakume erreferenterik.
Espektadoreen esparruari dagokionean (esparru pribatua deituko duguna, pasiboagoa eta ez hain bisiblea), presentzia maskulinoak dominaturiko espazioa da hau ere. Hala ere, askoz gutxiago diren arren, badira emakumeak. Bi kontzertuetan antzeko proportzioak bete ziren gizon/emakume artean, gutxi gora-behera 15 lagunetik 1 ziren emakumeak.
Horretaz gain, aipatu beharra dago hxc-an bereziki handia dela entzulegoaren aktibitatea eta partehartzea kontzertuan. Entzulegoa ez da beste musika estilo batzuetan bezain pasiboa: kontzertua ematen ari direnekin interakzioa dago, dantza egiten da (lehen deskribatu den bezala) kolpeak simulatuz, asko eta azkar mugituz, bultzatuz, kontaktu fisikoarekin, indarra erabiliz, min hartzeko arriskuaz, mosh pit-ak… Esanguratsua da, nire ustez, publikoan emakumeak dauden arren, nire behaketen arabera ez dutela parte hartzen era aktibo horretan. Emakumeak atzean edo eskinetan egon ohi dira. Gutxiengoak egiten du dantza, eta egiten duenak besteengandik aldenduta. Gizonek, ordea, guztiek batera eta interaktuatuz egiten dute. Beraz, esan daiteke, hxc kontzertu batek entzule bezala aktibo izateko eta harremantzeko ematen duen aukera ia esklusiboki gizonei erreserbatzen zaiela.
Merchandising-aren adibideak ere garbi uzten du gizonezkoak eta maskulinitate hegemonikoa direla erreferentzia eszenan. Kontzertuak irauten duen bitartean eta ondoren lokal honetan taldeek musika taldearen izena edo logoa daramaten arropak saltzen dituzte. Nire esperientziak garbi erakutsi dit arropa horiek gizonen neurrira eginak daudela: handiak dira eta gizonen gorputzari egokitzeko eginak (berriz ere maskulinitate tradizionala eredu). 9 talde horien artean bakarrak zeuzkan kamiseta txikiagoak edota “emakumeentzako” bezala klasifikatuko genituzkeenak (koloreak, logoak… berdinak ziren, forma soilik aldatzen zen).
Taldeen diskurtsoari dagokionez, gehienek ezkerreko ideologia aldarrikatzen zuten. Normalean, taldearen diskutsoa ageria da letretan, baina kontzertuetan hitzez ere adierazten dute abestien artean batzuetan. Kritika soziala guztietan presente zen arren, talde bakarrak egin zuen emakumeei buruzko aipamenik. Talde honen abeslariak emakumeak animatu zituen eszenatokira hurbiltzera, aurrera etortzera parte hartzera, atzean ez gelditzera. Mezu hori aldarrikatu zuen. Esan beharra dago talde horixe zela “emakumeentzako arropa” saltzen zuena.
Horretaz gain, talde gasteiztarrak (azken behaketan aipatuko dudana) kontzertuetan hitz egitean hizkera inklusiboagoa erabiltzen du: “Todos y todas”, “Compañeros y compañeras” bezala egiten dio erreferentzia publikoari, eta horrek kontzientzia puntu bat adierazten du.
Hirugarren behaketa urriaren 1ean Fourscore hardcore talde gasteiztarrak Gasteizko Gaztetxean emandako kontzertuan egina da. Kontzertu hau berezia da: batetik, taldea gasteiztarra delako eta ez kanpotarra (Gasteizen hxc kontzertu gehienak talde kanpotarrek ematen dituzte), beraz, errepresentatiboa da; bestetik, espazioa Gasteizko Gaztetxea delako.
Taldea gasteiztarra izateak eta kontzertua Gaztetxean izateak erraztu egiten dute publikoa anitzagoa izatea, eta ez normalean hxc kontzertuetara doazenak soilik. Dela taldekideak ezagunak direlako hirian hxc eszenatik kanpo, dela Gaztetxea delako, publikoan askoz jende gehiago eta anitzagoa dago: beste  mugimendu batzuetako jendea (Gaztetxearekin loturiko mugimenduak), taldekideen ezagunak… azken finean, musika estiloa ez den arrazoiengatik joan den jendea. Beraz, hxc eszenan hainbesteko inplikaziorik ez duen (edo batere ez duen) jendea, hain errepresentatiboa ez dena.
Kasu honetan, deigarria da askoz emakume gehiago daudela publikoan (nahiz eta ez diren gehiengoa). Genero rol tradizional edo hegemonikoei lotzen ez zaien pertsonen presentzia ere handiagoa da. Gainera, publiko aktiboaren artean ere badira emakumeak.
Tumblr media
 ENTREBISTAK
 Gaia sakonago lantzeko, Gasteizko hxc eszenaren parte diren eta kontzertuetako ohiko publiko diren bi gazteren ikuspuntua jaso dut. Testigantza osatuagoa eta ikuspuntu ezberdinak jaso ahal izateko, gizon bat eta emakume bat izan dira entrebistatuak (kontuan izanda, orain arte ondorioztatu den bezala, emakumeek eta gizonek ez dutela berdin bizi hxc eszena, aberasgarria deritzot bi perspektibak izateari). Horretarako, hainbat galdera egin dizkiet haien diskursoa eta iritzia jasotzeko, bai hxc eszenan orokorrean eta bai Gasteizen generoak duen papera nola hautematen duten jakin ahal izateko. Bi gazteek askatasuna izan dute haien iritzia emateko galderetatik at geratzen ziren gaiekin ere, zerbait gehitu nahi izan badute, ahalik eta irudi osatuena lortze aldera.
Esan beharra dago, orokorrean, entrebistetan jasotako iritziak ez direla ustekabekoak orain arte  behaketekin eta bibliografiarekin jasotako informazioa kontuan izanda. Aitzitik, esango nuke testigantzak bat datozela orain arteko ondorioengatik espero dezakegunarekin.
Emakumeen presentziari dagokionez, bi gazteak ados daude: bai eszena globalean, bai Gasteizen, nabarmena da presentzia maskulinoa dela nagusia; ez soilik sorkuntzan eta produkzioan, baita entzulegoaren artean ere (“En el último concierto en el que estube (Gasteizen) estaríamos unas 300 personas,  y solo había 3 chicas que yo conocia y otras 3 o 4 (…) En el Resurrection Fest había unas 2 o 3  mujeres en bandas, en un festival donde hay unas 100 bandas, ¡había 2 o 3 mujeres! (…) hay muchos más hombres artistas que mujeres”). Gainera, hxc-an emakumeen presentzia beste genero musikaletan (musika komertzialagoan) baino urriagoa dela ere aipatzen da. Entrebistatuetako batek gizarteak ezartzen dituen genero rolei egozten die hori: “…una mujer durante el día a día recibe estímulos de que es débil y de que es sensible en el sentido de que siempre tiene que tener un hombre al lado para protegerla, y que no puede gritar, tiene que ser fina, y en ese sentido (…) puede verse como algo “raro” o “anormal” que una mujer grite, pero un hombre puede hacerlo normalmente, por eso yo creo que se encasillan”.
Horretaz gain, beste gazteak apunte interesgarria egin du eszenan izen handia lortzen duten talde eta musikari ezagunenak gizonezkoak direla esatean: “Si preguntas a cualquier persona que no escuche específicamente metal, o rock, o punk, o hxc, por grupos o personas que destaquen en estos géneros, los nombres que van a decir son masculinos. Evidentemente, esto no significa que no haya mujeres que se dediquen a la música y lo hagan bien en estos géneros musicales…” Oso esanguratsua deritzot horri, izan ere, ez da soilik askoz emakume gutxiago daudela hxc musikarien artean (bai Gasteizen, bai eszena globalean), gainera, askoz ere gutxiago dira arrakasta dutenak. Horrek, bestalde, eparru horretan emakume erreferenteak egotea eta ezagutzea zailtzen du, eta hori gabezia handia da emakumeen presentzia handitu nahi bada. Honela dio gazte berberak: “…yo creo que la falta de referentes mujeres tiene algo que ver. Si los hubiera, tal vez más mujeres se animaran.”
Generoak hxc eszenaren baitan balditzatzen zaituen galdetuz gero ere ados daude bi gazteak: erantzuna baiezkoa da. Horrela azaldu du gazteetako batek kondizio hori: “Yo creo que sí, que, por desgracia, el género te condiciona. El simple hecho de que seas mujer, si quieres participar formando parte de un grupo, ya cambia la manera con la que te van a juzgar o la opinión que va a tener la gente sobre ti porque lo primero en lo que se van a fijar es en que eres una mujer que está tocando cierto instrumento o cantando de cierta manera. No van a reaccionar ante ti del mismo modo en que lo harían si fueras un hombre.” Beste gazteak adibibe batekin eman du testigantza bera: bere bizipen baten arabera, abeslaria emakumea duen Walls of Jericho hxc talde estatubatuarraren kontzertuetako ikusle asko ez omen ziren joaten taldeagatik, baizik eta taldean emakume bat zegoelako eta horrek sortzen zuen aurrejuzguengatik: “No, no se trata de la misma manera. Como ver a una mujer que canta (hardcore)¸ por ejemplo la (cantante) de Walls of Jericho, no es normal, pues mucha gente fue a ver el concierto porque era una mujer la que cantaba; no por el grupo, porque sonara bien o mal, porque les gustase o no, sino porque al ser una mujer mucha gente fue a verlo por eso, diciendo cosas como “a ver qué tal lo hace, a ver si es capaz”. (Kontuan izan behar da kasu honetan Gasteizen ez dagoela emakume partaideak dituen musika talderik, baina kanpoko adibide honek ere zeresana du.)
Hurrengo galderan, Mullaney eta Lamanen tesiez baliatuz, bi gazteei hxc-aren ideologia tradizionalki antisexistaren eta eszenan ematen diren praktiken arteko kontraesana azaldu nien; eta, gainera, genero rolen inguruan ere iritzia emateko eskatu. Gazte biek uste dute hxc eszenan rolak birsortzen direla. Bietako batek honela dio: “Es cierto que tales roles existen, a pesar del mensaje original y de la ideología de estos movimientos sociales y culturales, y es algo que hay que cambiar, visibilizando y normalizando la presencia de las mujeres en este ámbito.”. Beste gazteak ere kontraesana onartzen du: “Se creó como algo antisexista, pero se vió por encima el papel del hombre sobre la mujer (…) Todos los valores que tenía el hardcore antiguamente… algunos han cambiado (…) los movimientos cambian.”.
Genero rol horien adibide bezala mosh pitak jar daitezke. Horiek, tradizionalki maskulinoak diren rolekin lotzen dira eta presentzia ia totala maskulinoa da. “Es cierto que en los mosh pit o en los circle pit no participan mujeres, o lo hacen muy pocas (por lo menos en los que yo he presenciado). Personalmente, nunca he participado en ninguno, pero no porque no se me haya permitido, sino por decisión propia, porque he considerado que no iba a salir muy bien parada, ya que los movimientos son muy bruscos y yo soy una mujer de una estatura y complexión mucho menor a la de los hombres que suelen participar en ellos. Este caso en concreto no considero que sea cuestión de discriminación: si quieres participar, adelante, no creo que te lo impidan. Es decisión de cada una.” dio gazteetako batek, gogoraraziz ez dagoela arau espliziturik emakumeak praktika horietatik kanpo geratzeko.
Azken aurreko galderak beraiek gizon eta emakume bezala eta Gasteizko hxc eszenako partaide bezala izan duten esperientziari lotzen zitzaion. Kasu  honetan, biek emandako erantzunak  osorik transkribatu ditut, nire iruzkinik gabe, beraien testigantza hutsa jasotze aldera.
Hauxe da emakumearen erantzuna: “En mi caso particular, y como mujer y como parte de la escena hxc de Gasteiz, nunca he tenido ningún problema ni he sido discriminada. De hecho, estoy rodeada de hombres en todos los conciertos y festivales, y siempre les ha parecido bien que cada vez más mujeres participen en este movimiento de manera activa.
Si no he sentido nunca esa falta de representación, tal vez sea porque nunca lo haya pensado, ya que casi todos los grupos que escucho están formados por hombres y es algo que lamentablemente he visto siempre normal, pero sí que me gustaría que hubiera más referentes femeninos.”
Eta honakoa gizonarena: “Pues como persona que escucha hardcore y acude a conciertos de hardcore, puedo decir que la diferencia entre hombres y mujeres es abismal. Es una pasada la falta de mujeres que hay en el hardcore. Y, como he dicho antes, también se nota en el merchandising, en la ropa de los grupos, que está toda dirigida al género masculino. No hay ropa de mujer. Nunca he visto excepto en la ropa de Berriz Hardcore Crew y la ropa de Worth it! (grupo de Berriz). Esas son las únicas camisetas de chica que he visto en estos años en los que he estado acudiendo a concertos.”
Amaitzeko, etorkizunari buruz eta lanketa posibleei buruz galdetu nien. Erantzunek nahiko hari desberdinetatik jo  dute, eta biak oso positibotzat jo ditut. Gazteetako batek jadanik ematen ari  diren pausuei egin die aipamena: “Aunque no estoy muy informada, tengo entendido que hay grupos de música y festivales feministas, reivindicativos y autogestionados que tienen el objetivo de visibilizar y normalizar la presencia de la mujer en estos ámbitos. Me parecen iniciativas muy positivas y necesarias.” Bigarren gaztearen erantzunak gabeziei egiten die erreferentzia, gogora ekarriz genero rolen eta sexismoaren arazoa ez dela hxc-ari soilik lotzen zaion zerbait, eta eszena honetan aldatuko bada gizartea osoan egin behar dela lana: “No creo que haya que trabajarlo solo en el hardcore, porque no creo que tenga que ver solo con el hardcore, sino con más géneros musicales y con la sociedad en general. Que la ausencia de mujeres sea notoria en el hardcore es por los roles que se imponen y por los estímulos que reciben las mujeres día a día. Por lo tanto, no creo que haya que trabajarlo solo en el ámbito del hardcore, si no en todos los ámbitos de la vida; ya que todavía queda mucho por hacer.”
Esan beharra dago, nire ustez ondorio azpimarragarriena guztiz positiboa dela. Nabarmena da gazteek badutela  gaiarekiko kontzientzia eta interesa, eta egoera hau aldatzeko nahia argi dutela. Bestalde, baderitzot gazte hauen testigantzak ikerketa honetarako ezinbesteko ikuspuntua eskaintzeaz gain, berretsi egiten duela orain arte lanean zehar mantendu den ikuspegia.
Tumblr media
ONDORIO OROKORRAK
Gasteizko hxc eszena ez mundua egituratzen duen genero sistema honekiko eta industria musikal orokorrean sexistarekiko independientea, eta birsortu egiten ditu kultura dominante horretan ematen diren genero rolak, ideologikoki antisexista izan arren. Horrela, tradizionalki maskulinoak diren edo maskulinitate hegemonikoarekin lotzen diren praktika, ekintza eta jokabide asko barnebiltzen dituen mugimendua denez (musika, letrak, abesteko era, dantza…), emakumeen presentzia oso  urria da eszenan, ezartzen zaizkien rolak direla eta. Presentzia maskulinoak dominaturiko eszena da testigantza guztien arabera, besteak beste erreferente femeninoen gabezia oso nabarmena delako.
Hala ere, historiari eta gaur egungo egoerari erreparatuz gero, esan daiteke badela rol horiek nolabait malgutzen eta lausotzen doazen zantzurik, eta emakumeen presentzia ere orokorrean handitzen ari da eszenan. Bide honi jarraituz, badago espazio geroz eta inklusiboagoa dela pentsatzea, entrebistatutako gazteetako batek azpimarratzen duena gogoan izanda: “me gustaría decir que nunca he vivido ninguna experiencia desagradable ni recibido ningún trato negativo por ser mujer en la escena hxc, ni en Vitoria ni en ninguna otra ciudad en las que he asistido a conciertos. Basándome en mi experiencia personal, considero que es una escena respetuosa y que se caracteriza por el buen rollo y la aceptación”.
BIBLIOGRAFIA
1.       Hardcore Women Crash the Boys Club. Artikulua. Liz Worth, 2006. Exclaim.ca. http://fusaactiva.blogspot.com.es/2013/06/hardcore-women-crash-boys-club-articulo.html
2.       Unity Admirable but Not Necessarily Heeded: Going Rates and Gender Boundaries in the Straight Edge Hardcore Music Scene. Jamie L. Mullaney, 2007. Sage Publications, Inc.
3.       Gendered Performance Performing Gender in the DIY Punk and Hardcore Music Scene. Naomi Griffin, 2012 (Journal of International Women Studies, Bridgewater University)
4.       Tomar El Escenario. Un documental sobre presencias y ausencias de las mujeres en la música alternativa. Bartzelona, 2013.
5.       Gender and Hardcore. W. Thomson. 2013. https://wthomson.wordpress.com/2013/08/19/gender-and-hardcore/
6.       No Sexism, No Racism, No Homophobia: Rhetoric and Reaity of Gender Inequality in the Hardcore Music Scene. Michael Laman. 2014.
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
Gazteak eta musika TALDE BERRIEK HAIEN MUSIKA GRABATZERAKO ETA PLAZARATZERAKO ORDUAN DITUZTEN ARAZO EKONOMIKOAK. Danel Pradells Retegi   1.maila
1. Aukeratutako gaiaren aurkezpena.
      Aukeratutako ikerketa honen nondik norakoa, gaur egun Euskal Herrian dauden musika talde gazteek, haien musika grabatu, eta disko edo maketa egiteko dituzten arazoak aztertzea dat, gehienbat ekonomikoki hitz egiten. Gai hau aukeratu dut oso gertu geratzen zaidalako, baxua jotzen dut talde batean eta orain dela bi urte grabatu genuen gure lehenengo diskoa. Argi dago musika estilo anitz daudela gaur egun, eta ia kaleko edozein tokitan entzun daitezkela (komertzialak gehienbat) baina guztiak ez dira berdin saltzen, hemen aurki dezakegu lehenengo arazoa, dirua. Bizi ditugun urte hauetan, musikaren mundua negozio ikaragarri bat bihurtu da, eta ez dira musikariak diru gehien ateratzen dutenak, disko-etxeak eta produktoreak baizik, musika talde oso famatuak kontuan hartu gabe, hau izan daiteke beste arazo nahiko handi bat. Badago jende asko eta asko musikaren munduan sartzen dena soilik fama eta diru bila, baina musika hori baino askoz gehiago da, musika mundu ikaragarri handi bat da bakoitzak badauzka bere musikak, munduko edozein herrialdetan eta edozein hizkuntzatan entzun daiteke kanta bat.
       Ikerketaren sujetuak gazteak izango dira, nire ustez haiek direlako musikaren mundu honetan arazo gehien pairatzen dituztenak, gehienbat haien egoera prekarioarengatik. Nire esperientzia pertsonaletik esan dezaket musikak inbertsio ekonomiko bat behar duela, dena ordaindu behar da, instrumentuak, lokalak, klaseak (klaseetara joatekotan), garraioa… Azkenaldian musika asko aldatu da, badaude gazte asko gustokoago dituztenak pasaden hamarkadetako musika taldeak: Kortatu, Cicatriz, Hertzainak… hau ez da arazo bat, baina ondo legoke oraingo talde berriei aukerak ematea, beste garai batzuk ziren eta nahiz eta egoera soziala nahiko antzekoa izan faktore asko aldatu dira haien ondorioekin. Lehen  esan bezala musika etengabe dago aldatzen, bizi dugun aro teknologiko honetan soinu eta erritmo elektroniko (eta ez elektroniko) berriak sortzen dira egunero. Musika ere kapitalismoak eta globalizazioak jan egin dute erabat,soilik musika pixka bat jakitearekin ia edonork egin dezake kanta bat ordenagailuarekin (deskargatzen errazak diren programa askorekin) eta munduaren beste puntan dagoen produktore bati bidali, honek erremasterizatzeko eta azken ukituak emateko, eta noski, publikoari begiratuz plazaratzeko eta iragartzeko. Argi dago hau nahiz eta erlatiboki azkar egiten den nahiko garestia dela baita ere gazte prekario batentzako.
     Badirudi 16-20 urte arteko partaideak dituzten taldeak txarrak izan behar direnaren aurreiritzia dagoela zabalduta, eta nahiz eta horrela izan, aukerak eman behar zaizkie talde hauei. Gainera jende asko nolabait aprobetxatzen da gazte hauetaz ezer ere ez ordainduz, adibidez, badago jende asko ez duena hautematen edo ikusten musikariek kontzertu bat emateko egin duten esfortzua eta aurretik entsaiatzen emandako denbora. Nahiz eta badauden kausa betengatik dohainik jo “behar” diren kontzertuak, badaude beste asko kobratu behar direnak, herri txiki askotako jaietakoak adibidez (hauetan jo ohi dute sujetu diren talde gazte hauek)
Laburbilduz, oro har, esan genezake talde hauen meritua jendeak ez du ez antzematen ez onartzen.
2.Ikereremua aukeratzeko arrazoiak
     Gorago gutxi gora behera esan dudan bezala gai hau aukeratu dut, ni eta nire lagun askorekiko daukan gertutasunarengatik, gehienbat baita ere goian azaldutako arazo horiek  lehen pertsonan bizi izan ditugulako. Benetan guk grabatzeko ez genuen ezer ordaindu, baina udalaren proiektu txapelketa bat irabazi genuelako, baina txapelketa hori bi urtez egin zen, eta ez zihoan bakarrik musika taldeei bideratuta, edonor joan zitekeen bere proiektua aurkeztera. Horrelako aukerak aprobetxatu behar dira, bestela oso garesti atera izango litzaiguke maketaren grabazio hori. Argi dago baita ere, azken hamar urteetan musika kontsumoa (CD-en salerosketa) asko jaitsi dela, musika gehiena orain interneten bertan dago, eta bertatik jaitsi daiteke dohainik. Ikusi daitekenez internetarekin baita ere musika oso azkar zabal daiteke, nik kanta bat igo dezaket eta interneta daukan edonork entzun dezake. Gero interneteko hodeian badaude nolabaiteko plataforma edo programa batzuk musika saltzen dutenak “iTunes” eta “Spotify” besteak beste. Taldeek haien musika han egoteagatik prezio bat ordaintzen diete urtean zehar, eta gero jendeak talde horien kantak entzuten dituen bakoitzean diru kopuru txiki bat lortzen dute talde hauek.
                   Nahiz eta gaur egun “beharrezkoa” ez den, talde handiek esaten dute (ofizialtasun gaietaz hitz egitean) edozein talde SGAE-ren (Sociedad general de autores españoles) parte izan behar dela dena “legalki” egiteko, hau da, taldearen izena adibidez beste talde batek ez erabiltzeko, kanten letrak eta doinua nolabait pribatu bihurtzeko, eta norbaitek plagiatzekotan salatzeko.... Musikaren mundua benetan jendeak pentsatzen duenaren baina nahiko ilunagoa da ematen ez badu ere. Ia edozer gauza egiteko behar da dirua musikaren munduan, inork materiala ez erraztekotan.
3.Erabilitako metodologia eta lortutako informazioaren analisia
Elkarrizketak
       Lan etnografiko hau egiteko bi elkarrizketa egin ditut, bata, nire taldeko partaide bati, eta bestea, beste talde bateko partaide bati. Elkarrizketen galderak gehienbat, elkarrizketatuen ibilbide musikalean oinarrituak izan dira, zein instrumentu jotzen duten, non ikasi duten, zeinekin, zenbat kostatzen zaien/zitzaien… Denbora luzea eman genuen gai honi buruz solasten, badiruedielako musikari (gazte) gehienak ados daudela gai honekin, eta ados daude baita alternatibak sortu behar direlaren ideiarekin.
Elkarrizketa hauekin konturatu naiz, musika egiten duen jende gehienak gitarra jotzen duela, elkarrizketatuei hau esan nien eta bat etorri ziren nirekin (biek jotzen dute gitarra). Galdetu nien ea zergatik zen, eta erantzuna berdintsua izan zen, soinu ezberdin asko atera daitezkelako eta instrumentu polita delako.  Elkarrizketaren hasieran musikaren munduan nola sartu ziren galdetu nien, hau da, non, zeinekin, zer helbururekin, zenbat dirugatik...eta gero galdera zehatzetaragoetara biderago nituen elkarrizketak. Noski bi elkarrizketatuek diskaren bat grabatu dute, bestela ezin izango nuke nire lana aurrera eraman. Oro har esan ea zer estilo jotzen duten galdetu nienean, biek esan didate denetarik gustatzen zaienez ez direla musika estilo bakar batera mugatzen, eta denetarik jotzen saiatzen direla jende ezberdinarekin ahal dutenean. Elkarrizketatutako batek, nire taldekoak hain zuzen ere, nolabaiteko txoilo hori izan genuen, eta proiektu horri esker diru laguntza bat lortu genuen geure diska grabatzeko. Baina beste elkarrizketatuak bere taldeko beste partaideekin batera ordaindu behar izan zuen grabaketa osoa, eta esan zidan benetan sakrifizio bat izan zela hainbeste ordaintzea, nahiz eta oso atsegina eta errekonfortagarria izan norberak egindako musika entzun ahal izatea, eta are gehiago, jendeak entzun ahal izatea.
Hau esan ondoren, ea alternatibaren bat zeukaten galdetzean, biek hitz egin zidaten musika-etxe herrikoi moduko bat egiteaz, musikaren munduan arazo handi bat den diruari modu batez aurre egiteko musikari askok elkarrekin, musika-etxe normaletan, hau da, musika saltzeaz bizi diren horietan, baino askoz prezio merkeagoan egin ahalko lituzkete. Proposatu zidaten beste modu bat, orain dela hogeitamar urte zeuden hainbat taldek bezala diskoak hainbat talderen artean grabatzea. Musikaren negozioaz solasten hasi ginenean, orokorrean esan zidaten musika soilik batzuentzat zela negozio bat, harekin poltsikoak neurri handitan betetzen dituztenak, haien ustetan musika-etxe edo diskografia handiek, produktora kapitalistek eta (batzuetan) musikariek ere. Badago Euskal Herriko “Buitraker” taldearen kanta bat “musika bizitzen baino ez musikatik” esaten duena argi asko, hau da elkarrizketatuek beste  musikariei eskatzen dieten mentalitatea. Bi elkarrizketatuek ere esan zuten egungo musikaren sustraiek ez daukatela zer ikusirik orain daukagunarekin. Gehien saltzen duen musika estiloaz  hitz egitean, kostatu zitzaien bat aukeratzea, gaur egun ia edozein musika estilo saldu daitekelako, baina pare bat esatearren reggetoia edo musika elektronikoa esango lituzkete.Elkarrizketan zehar sujetuek izaera oso kritikoa izan dute haien ingurune musikalaren inguruan, zerbait ondo ez doanaren seinale?
Behaketak
         Behaketa saioei dagokienez kasu honetan nire aitak ezagutzen duen produktore batenera joan naiz, ikusteko zein preziotan egiten dituen garbaketak, honetaz gain, nolabait musika eguneroko gauza bat denez, behaketa egunero egin daiteke, ia ia salgai dagoen CD baten prezioa eta portada ikustearekin jakingo da zein motatako grabazioa egin den: garestia, normala, prekarietate kutsuekin… Gero ere kontuan hartu behar da diskoak non saltzen diren, eta erosterakoan dirua norengana doan, ez da berdina talde batekoei  diskoa erostea eta zuzenean ematea dirua edo “makrodenda” batean erostea, musika ere kapitalismoak jan du nolabait esanda.
Esan dezaket urte askotan zehar egon naizela honi buruz behatzen, txiki txikitatik maite izan dudalako musika, eta nire ingurua musikaz blai dagoelako. Esan daiteke behaketa ere nire musika taldearen egunerokotasunean egiten dudala, entsaiatzen dugun egun guztietan gastatzen dugu dirua, autobusez bagoaz, kotxez bagoaz, zer esanik ez entsaiatzeko lokaletaz. Gasteizen lokal guztiak pribatuak dira, badakit badagoela herriren bat Euskal Herrian lokalak, udaletxeak jarri dituenak eta dohainik edo ia ezer ordaindu gabe eskura daitezkenak, hemen ordea behintzat hiru talderen artean hartu behar da lokala, hau dirudi dela hileko paga osoa lokalean gastatzearen alternatiba. Hemen Araban, Gasteizen gehienbat, lokal guztiak ibiltzen dira berrehun euroren inguruan edo gainetik, eta esan dezakegu inoiz ez direla “bost izarreko” lokalak izaten, oso ondo egongo litzateke honentzako alternatibak bilatzea, elkarrizketatuek adibidez, dudarik gabe proposatu zuten udaletxeak lokal batzuk egitea edo bestela lokal autogestionatu eta autosufiziente batzuk eratzea talde batzuen artean.Haiek honi gai honi buruzko nahiko kriterio daukate eta haien eguneroko behaketak nirekin konpartitu zituzten. Behaketa gehienei interpretazio bera eman genien, ahal duenak , hau da dirua daukanak, ahalik eta hoberen garabatzen du bere musika, eta hainbeste diru ez daukanak nahiz eta oso onda izan talde bezala, kalitate txarragoko (musikalki hitz eginez) diska bat egin beharko du.
4. ONDORIOAK (Proposatutako gaiaren eta egindako prozesuaren inguruan)
     Egindako lanari begirada bat botata, orain eginiko behaketa, elkarrizketa eta hausnarketa pertsonaletatik atera ditudan zenbait ondorio idatziko ditut.
Hasteko esan beharra dago musikaren munduan begi bistako arazoa dela dirua, edo dirua baino gehiago (horrela jartzekotan dirua bera arazoa izango litzateke beti edozein esparrutan) diruaren erabilpen txarra edo aprobetxatua. Diruaren erabilpen desegoki horrek musika instituzio kapitalista moduko batean bilakatzen du, eta orduan da negozio iluna bilakatzen den momentua.
    Guzti honen beste ondorio bat, gazte talde berri hauen frustrazioa areagotzea izango litzateke, lanaren hasieran esan bezala, esperientzia pertsonaletik esan dezaket talde bat hasten denean nolabait meritua ez zaiola ematen hau da ez zaie ordaintzen (normalean) barra librea eskaini eta batzuetan ez zaie ezta afaririk ematen, eta kontzertuen ordena erabakitzerakoan birritan pentsatu gabe lehenak izaten dira.
     Elkarrizketak egitean konturatu naiz musika gure kulturaren parte dela, eta oso garrantzi handia daukala gainera, argi dago gaur egun ere musikak bere izaera kritikoa galtzen ari duela, gaur egungo kanten mezua eta laurogeiko hamarkadako taldeen mezua konparatzea besterik ez da egin behar honetaz hautemateko. Musika arte bat izateaz gain, tresna sozial bat ere bada, musika instrumentalak izan ezik kanta gehienek daukate pertsona bat musikarien soinuei letrak jartzen, eta ez badirudi ere letra da kanta bat entzutean jendeak hautematen duen lehen gauzetako bat. Beraz ondo legoke musika talde gazte hauek izaera kritiko hori berriz ere garatzea eta musikaren bidez mezu hori ahalik eta jende kopuru gehienari helaraztea.
Gure ingurunean dauden hainbat eta hainbat arlori aurkitu diezaiokegu musikari bezalako izaera kapitalista hori, batez ere masak mugitzen dituzten arloetaz ari naiz, futbola bezalako kiroletaz edo arteaz adibidez. Baina jendea ba al da konsziente bera dela kontsumismoak bultzatuta negozio hori elikatzen duena? Ba seguraski ez dela guztiz kontziente. Benetan latza izango litzateke sistema hau laguntzarik gabe aldatzea…
     Amaitzeko lanari buruzko hitz pare bat bota nahiko nituzke, nahiko zaila egin zait benetan gai honi buruz ikertzea, batez ere musikaren mundua ezagutu eta gero oso zaila egin zaidalako batzuetan honi buruz era erlatiboan idazte, baina benetan saiatu naiz. Modu serioan lehen aldiz egin ditut elkarrizketak nahiz eta elkarrizketatuak ezagunak ditudan
Bibliografia
-Lopez- Aguirre- Elena (1996)    “Del txistu a la telecaster”
-Pascual- Jakue (2016) “Breve historia del punk”
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
Etnia
Tumblr media
    “Etnia” delakoa kontzeptu konplexua dugu, nahiz eta etimologikoki erraz definitu daitekeen, epistemologiari edo jakintza arloari dagokionez, honen esanahia oker erabiltzen baita askotan. Etnologoek, batik bat, etikotasunaren baitan sartzen dute honako hau eta, noski, honek zailtasunak dakartza definitzerakoan.
Zer da etnia? Etnia, arraza eta nazioa
    Etnia hitza, ethnos terminotik datorkigu: Antzinako Grezian, zehazki, antolakuntzarik gabeko herriei egiten zien erreferentzia honako honek. Beranduago, G. Vacher de Lapougne pentsalari frantsesak haren arraza ikuspuntuarekin erlazionatu zuen etnia delakoa, honako sailkapena burutuz:
 1- Arraza: ezaugarri fisiologikoak partekatzen dituen taldea.
 2- Nazioa: entitate politiko eta soziohistorikoa.
 3- Etnia: kultura eta hizkuntza amakomuna duen giza taldea.
    Definizio hauen eskutik datorkigu etniak nazioarekiko duen lotura: izan ere, etniak gizarte exotikoei egiten zien erreferentzia batez ere. XIX. mendetik aurrera, ostera, nazio hitza mendebaldeko kultura handiei atxikitu zitzaien eta etnia, berriz, “gutxiago” zirenentzat. Erraz hauteman daiteke ikuspegi honen hierarkizazio maila. 
    Baina, zer da etnia antropologiari dagokionez? Lurralde eta historiari dagokionez, talde homogeneo bat izango litzateke hau zientzia honen arabera. Honen inguruko ikuspegi kritikoak ugariak dira, J.L. Amsellek idatziriko Au coeur de l’ethnie (1999) honen adibide argi dugularik. 
Ikuspuntu subjektbista eta interakzionsta
    Autore ugarik etnia ikuspuntu subjektibo batetik jorratu izan dute etniaren auzi konplexua; etnia, azken batean, jatorri jakin batek sorturiko kontzientziaren emaitza dugu eta jatorri honek eskeintzen dituen nolakotasun ezberdinak sinbolo bilakatu izan dira. Pentsamolde honen adigarri dugu M. Weber soziologoa, etnia zenbait sinesmen subjektiborekin lotzen dituen autorea zehazki. Honek, talde-ekintzak burutzera bultzatzen du etnia eta, aldi berean, sinesmen hauek berak indartu egin daitezke. Bestalako pentsalari batzuek ere honako ikuspuntu hau partekatu izan dute, hala nola S. Nadel, Nigeriako nuba herriari buruzko ikerketa burutu zuena zehazki. Bestalde, Weber eta F. Barthen lanak aintzat harturik batik bat, etniaren kontua aztertu behar izan zuen beste behin antropologiak, batez ere F. Barthek esandakoaren ostean; etniak ez duela berezko edukirik zehazki. Izan ere, honen arabera, etnikoa dei dezakegun sentimenak harremanetan du abiapuntua, bai talde honen barnean, bai besteekiko banaketari dagokionez.
Etnia kontzeptuaren kritika; fabrikazio eta manipulazio etnikoak
    P. Poutignat eta J. Streiff Fernart pentsalariek etniaren erabileraren inguruko kritikak aztertu zituzten, etniak ezin direla era objektiboan sailkatu esanez eta gai honen konplexutasuna nabarmenduz, izan ere kultura dei genezakeen gizarte ugarik jatorri etniko ezberdinak dituzte haien barnean. 
    Bestalde, P. Mercier azpimarratu beharko genuke, afrikanista delakoen inguruan buruturiko azterketa dela eta. Honen inguruan, etniarekiko burutzen diren sailkapenak kolonien antolaketa administrazioaren ondorio direla aldarrikatzen zuen Mercierrek.
    Horretaz gain, afrikanista askok ukatu izan dute ohikoa den eta haiekiko egiten den irakurketa etniko edota tribala. Tribalismoa, hain zuzen ere, tradizioarekin lotu beharrean, modernizazio politiko eta ekonomikoaren ondorio zuzen baita. C. Meillassouxek, esate baterako, klase menperakuntza aztertu zuen Hegoafrikari dagokionez, non apartheid erregimena zen nagusi. Erregimen honen kontrakoek eredu unibertsalago baten alde egin zuten, banakoen eta ez etnien eskubideak defendatuz. 
    Amaitzeko, XIX. eta XX. mendeetan nazionalak izendatu izan diren gatazka ugari izan dira eta, noski, antropologiak honako hau sakonki aztertu izan du. Izan ere, etnia delakoa eta honen identitatea faktore soziokultural eta historikoei dagozkiola diote antropologo adituek baina, aldi berean, askotan identitate hau onartzera behartuak izan direnak egon direla. 
Bibliografia:
- Barth, F. (1995), Les groupes ethniques et leurs frontières, in P. Poulinant eta J. Streiff-Fenart, Théories de l’ ethnicité, Paris, PUF, 211-212 or.
- Weber, M. (1995), Économie et société, Paris, Plon, 130 or.
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
Generoa
UNED HISTORIA CRITICA DEL FEMINISMO ESPAÑOL (V): LA ANTROPOLOGIA FEMINISTA: 
Tumblr media
    Zalantzarik gabe esan dezakegu gizarte eta kultura ezberdinen baitan pertsonen arteko ezberdintasunak ematen direla, gizarte hori bera egituratzen dutenak. Oinarrizko ezberdintasun estruktural horietako bat generoa da. Horregatik izan da kontzeptu hori funtsezkoa tresna kontzeptual bezala antropologian, eta bada gaur egun ere.
    Generoari buruz luze eta sakon jardun daiteke, jakina. Izan ere, kontzeptu klabea da edozein gizarteren funtzionamendua aztertu eta ulertzerako orduan. Gizarte antropologian zentratuz gero ere, zer esan handia dago disziplina horren  baitan generoaren inguruko kezkak izan duen garapenari dagokionez. Hori garatzeko, besteak beste, klasean landutako “Una historia crítica del feminismo español” bideoa izan dugu ardatz.
    Esan daiteke generoaren inguruko kezkari antropologian hasiera eman ziotenak Margaret Mead bezalako antropologoak izan zirela, ikertzen zituzten gizarteetan emakumeen inbisibilizazioaz ohartu eta lantzeari ekin ziotenean. Antropologian korronte nagusiak aldatzen ari ziren garaia zen (enozentrismoaen hasiera, objetibazio printzipioa gainditu, etab.).
    Ordurarte, Durkheimen teoria organizistak emakumea aipatzen zuen, baina gizartearen funtzionamenduaren baitan beste atal bat bezala (ama eta emazte bezala), izaerarik aitortu gabe. Azken batean, antropologoen ikuspegia orokorrean (gizon mendebaldar zuriak) guztiz androzentrikoa zen. Hau da, gizonen ikuspuntutik egindako antropologia zen (gizonen ikuspuntutik baloratzen zen gizartea), horrela, jerarkiak eta rolen konstituzioak ezartzen ziren (gizonezkoenak gainetik jarriz). Ez ziren gizarte horietako emakumeen diskurtsoak aintzakotzat hartu.
    Ez zen ikuspuntu hori kuestionatu emakume antropologoak hasi ziren arte. Hastapenetan, Margaret Mead-ek, adibidez, azaldu zuen ez dela gauza bera gizon edo emakume izatea munduko leku ezberdinetan. Ikusi zuen rolak asko aldatzen direla gizartearen arabera. Eta zalantzan jarri zuen ordurarteko androzentrismoa. Hemendik aurrera, elkarreraginean jardungo dute antropologia feministak eta teoria feministak generoa lantzeko garaian (botere harremanak ikertuz, etab.).
    Ikerketa antropologikoan sexualitatea kontuan hartzen hasteak, besteak beste, androzentrismoa kolokan jarriko du. Izan ere, ordurarteko androzentrismo horrek erreprodukzioa  jartzen zuen emakumeen subordinazioaren baitan, emakumeen gorputzaren kontrola erabiliz. Horregatik, amatasunaren kontzeptu okzidentala zalantzan jartzeak eztabaida berri asko ireki eta ordurarteko ideia asko zalantzan jarri zituen.
    Mundua ulertzeko ikuspegi dualista okzidentala kuestionatzeko momentua ere iritsi zen. Ikuspegi dualista horrek errealitatea bitan bereizteaz gain, bi zatiak elkarrekiko guztiz kontrako bezala hartzen ditu: gogoa eta gorputza, kultura eta natura… emakume eta gizon. Dualismo horrek ordena jerarkiko bat ere ezartzen du bi zatien artean: gogoa gorputzaren gainetik dago, kultura naturaren gainetik… eta gizona, gogoa eta kultura bezalako aspektuei lotzen zaiena, emakumearen gainetik. Azkenean, gailentze horretatik, azpian dagoena negatibo bezala hautematen da, hau da, kontrakoaren falta bezala: natura kultura falta da, emozioa arrazoi falta, eta beraz, emakumea gizonaren ezaugarrien ausentzia.
    Denborarekin, eta ikerketa antropologiko ez androzentristatik, generoari lotutako mito asko erori ziren.
    70. hamarkadatik aurrera, antropologia feministarekin batera, bi korronte sortu ziren: unibertsalista eta desberdintasunaren feminismoa. Korronte unibertsalistak (berdintasunaren feminismoarekin lotuta) marxismoarekin eta materialismoarekin lotura handia du (dominazio harremanak aztertzen ditu, besteak beste, gizartean ematen diren bestelako botere harremanekin lotuta).
    Gaur egun, adar honetatik jarraiki, ekofeminismoa garatu da, ekodependentzia eta pertsonen arteko interdependentziaren aldarrikapena oinarri. Teoria honetan ere badira bi korronte: bata, esentzialista (emakumeek naturarekin duten harremana aldarrikatzen dutenak); bestea, ez esentzialista, gaur egungo queer teoriari ere lotua. Honek generoa eta sexua gizartearen imaginarioari lotzen dio, eta generoaren performatibitatea kontuan  hartzen du.
    Esan beharra dago, ondorio bezala, antropologia feministak eta teoria feministak garapen handia izan dutela elkarreraginean azken hamarkadetan, eta lanketa eta konsiderazio handia merezi duten teoriak garatu direla.
http://www.rtve.es/alacarta/videos/uned/uned-1-feminista/3087917/
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
3.9. ESTRUKTURALISMOA
Claude Lévi-Strauss
Tumblr media
Antropologian, estrukturalismoa ez da pentsaera korronte bat zehazki, CLAUDE LÉVI-STRAUSSen lanketarekin berdintzen baita praktikan.
HIZKUNTZAREN EREDUA: HIZKUNTZALARITZATIK HARTU DU METODO ESTRUKTURALA
Aztertutako egitateak zeinu-sistema gisa interpreta daitezkeen kasuetan, hizkuntzalaritzaren metodoak etnologiara eraman zituen, bere hitzetan fonologia baitzen zientziatzat har zitekeen gizarte-zientzia bakarra.
Lévi-Straussek izan zuen gizarte-errealitatearen ikusmolde bereziak komunikazio-egitateak lehenestera eraman zuen, eta gizartea sinbolo eta zeinuen bidez komunikatzen diren norbanako eta taldez osatzen dela ondorioztatzera. Hiru mailatan bereizi zuen gizakien arteko komunikazioa: ahaidetasun-sistemaren maila, ekonomia-sistemarena eta hizkuntza-sistemarena.
AHAIDETASUNA
Tesi nagusitzat, honakoa du ahaidetasuari dagokionean: intzestuaren debekuak edo exogamiak emakumeen zirkulazioa ezartzen duela leinuen artean. Beraz, ikuspuntu horretatik, exogamiaren oinarrizko funtzioa bestearekiko komunikazioa eta taldearen integrazioa da: hizkuntzaren funtzio bera.
Horrela bada, ahaidetasun sistemak ez datza odol ildo objektiboetan; aitzitik, irudikapen sistema arbitrarioa da, gizakien kontzientzian baino existitzen ez dena.
Ondorioz, bai ahaidetasun-sistemak bai hizkuntza-sistemak gizakiaren sinbolizatzeko gaitasunari dagozkion sinbolo-sistemak dira.
MITOLOGIA
Lévi-Straussen ustez, antropologiaren azken helburua lortzeko (pentsaera objektiboa eta haren mekanismoak hobeto ezagutzea) bitarteko ezinbestekoak dira mitoak. Betiere, mitoen eraldaketa aztertzen bada (eraldaketok buru-eragiketa inkontziente eta subjektu orotatik independenteak direnean), eta ez mitoen eduki narratiboak (izan ere, mitoak esanahien matrize bezala egituratuta daude geruzatan, eta ez dago azken esanahi bat aurkitzerik).
Ondorio hori 900en bat amerindiar mitoren azterketatik atera zuen.
ESTRUKTURALISMOAREN BALANTZEA
Hurbilpen murriztatzailea gerta ez dadin eta beste jakintza-arlo batzuekin harremanak ez mugatzeko, antropologia estrukturala antropologia era bat bezala ulertu beharra dago, ez antropologia bere osotasunean bailitzan. Horrela, estrukturalismoari etonologiaren historian izan duen garrantzia aitortu behar zaio. Haren ekarpena, ahaidetasun eta mitologiaz haraindi, erabakiorra izan da hainbat esparrutan: erritualen teorian, artearen etnologian, sailkapen totemikoen arazoan…
ETNOZENTRISMOA ETA KULTURA ERLATIBISMOA
Lévi-Straussen Unescok 1952an argitaratutako Race et histoire testua kultura-erlatibismoaren defentsatzat hartu ohi da.
Lévi-Straussen arabera antropologiaren eginkizuna egitura ezkutuak aurkitzea da, bertan dauden elementuen konbinaketak deskribatuz.
Kultura bakarra dela onartzen du, ez ordea mailaketaren ideia: aitzitik, gizarte bakoitzak bere ekarpena egiten dio kulturari. Beraz, mendebaldeko zibilizazioak ezin du izan bestelako gizarteak ebaluatzeko erreferentzia, bestelako interes eta gaitasunak garatu dituztelako horiek. Ez dira gizarte egonkorrak, beste interes batzuei bideratua da horien eraldaketa, ez mendebaldekoei. Gainera, gizarte asko garatu ezinaren arrazoia mendebaldearen zapalkuntza dela ere aipatu beharra dago.
BIBLIOGRAFIA:
- Géraud, Marie-Odile et. alt. (2011), Etnologiaren nozio giltzarriak. UPV/EHU. Bilbao
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
3.8. KULTURALISMOA: MARGARET MEAD
Tumblr media
   Antropologia modernoaren aitzindarietako bat Margaret Mead dela inor ezin du ukatu. Bera zendu zenetik ia lau hamarkada pasa diren arren, (1901ean jaio eta 1978an hil) oraindik ere berak utzitako arrastoa oso presente izan beharreko dugu antropologo berriak. Estatubatuarra izanik, bere garaian oso ezaguna izatera iritsi zen AEBan, askotan ezarritako ordenaren kontra egiteagatik jazarritako kritikengandik. Gaztaroan, aldarrikapen ugari burutu zituen, hala nola, gazte mugimenduetan, sexu harreman askeagoen alde, hainbat drogen legalizazioaren alde, etab. Irakasle bezala, unibertsitatean aritu zen, ikasleen oso gogokoa omen zen eta Nixonen kontrako eta Vietnamgo gerraren aurkako borroketan militante sutsua. Ikasketa alorrean ere oso emankorra izan zen bere ekarpena, bere ikerlanen bitartez garaiko hainbat sinesmen eta ikuspuntu filosofiko, antropologiko zein psikologikoekin apurtzea lortu zuen.
    Bere ikasketetan ikuspuntu kulturalista nagusitzen da, hortaz, kulturari ematen zion garrantzia, eta ez giza naturari. Antzekotasun biologiko zein fisiologikoei begiratu beharrean, kulturan jarri zuen arreta, hori baitzen berarentzat gizarte batean eragina zeukana. Sexualitatea bera ere, zerbait kulturala dela zioen, gizontasuna eta emetasuna ulertzeko joerak kulturaren arabera aldatzen zirela frogatuz. Horregatik ere ,eskerrak eman behar diogu, perspektiba feministatik ere, bere ekarpenak oso baliagarriak izan direlako
    Bere haurtzaroan jasotako heziketa berezia izan zen. Gurasoak unibertsitateko irakasleak izanik, ez zen inoiz eskolara joan. Etxean gurasoengandik jaso zuen jakintza, halaber, bere amarengandik, mugimendu feministetan aritutakoa, badirudi borrokarako grina eta politikagintza gogoko izatea jaso zuela.
    Margolaria izan zen, nobelaren bat ere idatzi zuen gaztaroan, geroago argitaratuko zituen lanetan ere, kutsu artistiko eta literarioa nabaria zen. Hasieran psikologiarekin hasi bazuen ere, antropologian doktoratu zen, eta horretan aritu zen hil arte.
    Lehen esan dugun bezala, berak aurrera eramandako obrak benetan esanguratsuak dira. Hasieran, Samoako gazteen izaera ikertu zuen, gero bere sorterrian gazteek zituzten jokabideekin alderatzeko, eta horrela oso desberdin jokatzen zutela ondorioztatu zuen. Horren kausa? Inguruko kultura motak gizabanakoengan daukan eragina itzela dela.
    Geroago, Ginea Berriara abiatu zen, eta bertan, Manus deituriko gizarte baten hezkuntza eta kultura aztertu zituen, bere garaian indarrean zegoen beste topiko batekin apurtuz, alegia, herri primitiboak animistak zirela.
Genero kontzeptua ere berari zor diogu, aipaturiko bi lan horien ondorioetatik ateratakoa, geroago oso aldarrikatua izan dena beste idazle esanguratsu askorengandik.
    Azkenik, ezin dugu “Sexu eta tenperamentua herri primitiboetan” aipatu barik utzi, behar bada bere idazlanik esanguratsuena eta topiko ugari hautsi zituena, gizonezkoen agresibitatea eta emakumezkoen pasibotasuna berezkoak zirela, esate baterako. Izan ere, berak aztertutako herri primitiboetan ez ziren estereotipo horiek azaltzen. Are gehiago, herri primitiboetako batean, emakumeak ziren agresibitatea azaltzen zutenak sexu harremanetan, eta beste batean, biak ala biak ziren pareko. Hortaz, Mead berretsi zen kulturaren eta heziketaren garrantziaren ondorioan, hauek izanik banakoen jokabideetan eragina izango dutenak.
    Margaret Mead antropologoari buruz oraindik ere badira hamaika gauza aipatzeke, baina espero dugu gure ekarpen apalak berari buruzko ezagutza handitzeko balio izatea, eta hasieran esan dugun bezala, benetan kontuan izan beharrekoa da bere aportazioa edozein gizarteen analisian.
    Meade-k berak idatzitako autobiografia guztiz gomendatzen dizuegu:  Experiencias personales y científicas de una antropóloga. Buenos Aires: Paidos, 1976.
Tumblr media
BIBLIOGRAFIA:
- Géraud, Marie-Odile et. alt. (2011), Etnologiaren nozio giltzarriak. UPV/EHU. Bilbao   
1 note · View note
antroposarrera-blog · 8 years
Text
3.7. FUNTZIONALISMOA
    XIX. mendean kokatzen dugu funtzionalismoaren sorrera, H. Spencer eta A. Compte-ren eskutik.  Bi autoreok, gizarte-sistemen eta izakien sistema-organikoen arteko antzekotasuna azpimarratu zuten. Hala ere, planteamendu bera baino gehiago, ideiok interpretatzeko moduak egin zituen aitzindari.
Tumblr media
    Spencer eta Comte-k, hipotesi bikoitza proposatu zuten: alde batetik, gizartea osotasun bezala ulertzea, non elementu guztiak elkarren mende dauden; eta bestetik, barne-helburu baten existentziaz hitz egitea, zeinak sistema horren erreprodukzioa ziurtatzen duena.
    Hortaz, funtzionalismoak bi oinarri ditu: holismo metodologikoa eta gizarte-kausalitatearen ikuspegi finalista. Ideia horiek baina, ez datoz bat biologiaren ikuskerarekin. Izan ere, biologiaren arabera, organismo oro iraupena eta ugalketa ziurtatzen dizkioten organoz osatuta dago, eta beraz, Darwinek proposatutako hautespen naturalak, interpretazio funtzionalista baztertzen du. Beste modu batera esanda, organismoak ugaltzeko gai diren sistema funtzionalak dira eta osagai disfuntzionalak izan ditzaketen arren, bizirik irauteko gaitasuna dute eraldatu egiten baitira etengabe (mutazioa). Mutazio mesedegarriak soilik hautatzen ditu eboluzioak, nahiz eta eboluzioak berez, helbururik ez izan. Xedea, giza-adimenak sortutako gauzek soilik dute, erloju bat kasu. Modu horretan, erlojuak xede bat du funtzionatzeko asmatu den sistema bat delako. Objektuen kontrara, gizarteak eta organismoak ez daude funtzionatzeko eginda.
    Durkheimen aburuz, egitateen erabilerak eta sorrerak ez dute gauza bera erakusten. Hau da, egitatearen ezaugarriek baldintzatzen dute haren erabilera, baina ez dute hura sortzen. Morinek bestalde, honakoa azaldu zuen: bizidunen-sistemek funtzionatu behar dutenez, gizarte-logikak sistemikoak dira, baina gizarteak eta organismoak sistema konplexuak dira. Informazioaren teoriak dio, gizarteek funtzionamendu okerrak eta kontraesanak onartzen dituztenez, etengabeko eraldaketan daudela.
HISTORIZISMOAREN KRITIKA
Tumblr media
    Funtzionalismoak jarraitzaile urri izan ditu; historizismoaren kontra egin zuten autoreak hartzen dira funtzionalistatzat, nahiz eta horiek ez zuten korrontea erabat jarraitzen. Historizismoak, historiaren lege orokorretan sinesten du, hots, gizarte-egitateen izaera argitu lezaketen legeetan. Passeronek idatzitako “Le Raissonement sociologique” (1991) liburuan, gizarte-egitateak ulertzeko, hauek konfigurazio bakarreko testuinguru historikoan kokatzearen garrantzia azpimarratzen du. Historizismoarentzat azaltzea orokortzea da. Eboluzionismoak, ordea, gizarte- eta historia- egitateak bakarrak direla ukatzen du, egitateak eskema orokorrean bilduta baitaude, baina hainbeste orokortzen da, ezen gizarte bakoitza gizarteen eboluzioaren etapa baten adibide bihurtzen den.
MALINOWSKIREN FUNTZIONALISMOA
    Malinowskiren ustez, lan etnografikoen helburua gizarte bakar bati buruz egindako azterketa sakona lortzea da. Horretarako, azterketa gizarte txikietan eman behar da. Etnologoak, beraz, bere gizartetik aldendu eta aztergai duen horretan murgildu behar du. Etnologoaren helburua, tribuaren kultura bere osotasunean deskribatzea da, hots, gizarte eta kultura bakoitza osotasun funtzionaltzat hartu.
    Malinowskirentzat, etnologiaren helburua indigenen ikuspegia atzematea da (holismo metodologikoa). Harentzat, kulturaren ezaugarriak aztergaitzak dira eurak bakarri, hauek kultura baten parte baitira eta beste osagai batzuekin baitaude elkarreraginean.
    Kultura utilitaristak, lehendabizi gizakiaren oinarrizko beharrei eta ondoren, behar eratorriei erantzun behar die, eta beharrok instituzio jakin batzuek betetzen dituzte. Adibidez, ezkontzak: segurtasun afektiboaren nahi eta ondorengoak izatekoa (oinarrizko beharrak) asetzen ditu alde batetik; eta gizarte-bizitza antolatzeko premia (behar eratorriak), bestetik.
    Modu berean, teknika guztiek oinarrizko beharrak asetzea dute helburu, eta tekniken perfekzio ezak larritasuna sortzen du; magiak egiten dio aurre orduan larritasunari. Magiak, eginkizun garrantzitsu guztietan hartzen du parte.
    Malinowskik, hasiera batean, gizarte bakoitza bere bakartasunean aztertu nahi zuen, baina azalpen-bide utilitaristak orokortze eta sinplifikazio arbitrarioetara darama.
    Gerora, Lévi Straussek azaldu zuen etnografiari berdin zitzaiola funtzioen unibertsaltasuna, benetan garrantzizkoa zena, ohiturak aldakorrak izatea zela. Desberdintasunak aztertzea baldin bada helburu bakarra, orokor dena eta baliogabe denetik bereiztea askoz zailagoa izango da.
FUNTZIONALISMO ESTRUKTURALA
    Radcliffe-Brown, Durkheimen eraginpean, funtzionalismo estrukturalaren aitzindaria dugu. Honek, erabat kritikatzen ditu utilitarismoa eta psikologismoa. Radcliffe-Brownek erakusten du, interpretazio hori gurpil zoroan oinarritzen dela: gizarte-instituzioak behar psikologiei emandako erantzunak dira, eta aldi berean, behar horiek hezkuntzak eta gizarte-bizitzak sortzen ditu. Haren ikuspegia erabat holista den arren, Malinowski baino gertuago dago historiaren alde.  Bere ustez, gizarte-jarduerak egituraren iraupenari eusten lagundu behar dio.
AZTERKETA FUNTZIONALA
    Merton soziologo amerikarrak gizarte zientzien azterketa funtzionala bultzatu zuen. Honek, bai Malinowski bai Radcliffe-Brown gogor kritikatu zituen hiru arrazoirengatik:
 - Gizartea ez da osotasun homogeneo eta koherente bat.
 - Gizarte–egitate guztiak ez dira funtzionalak. Batzuk, iraganean iraun-zantzu batzuk dira; beste batzuk, izaera disfuntzionala izatera iristen dira
 - Gizarte-sistemaren kontraesanek, ez dute hura desagertarazten.
FUNTZIONALISMOAREN BALANTZEA
    Funtzionalismoa beharrezko etapa bat izan da antropologia zientifikoaren sorkuntzan. Epistemologikoki ordea, ez du garrantzirik izan bi arrazoirengatik:
  - Gizarte-sistemen existentziarako beharrezkoak diren prozesu autoantolatzaile batzuk daudela dio.
  - Historikotasunaren kontra doa. Ez du kontuan hartzen gatazkek, kontraesanek eta efektu disfuntzionalek gizarte-aldaketetan duten eragina.
BIBLIOGRAFIA:
- Géraud, Marie-Odile et. alt. (2011), Etnologiaren nozio giltzarriak. UPV/EHU. Bilbao
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Photo
Tumblr media
“Ser humano significa, para cada uno de nosotros, pertenecer a una clase, a una sociedad, a un país, a un continente y una civilización; y para nosotros los moradores europeos, la aventura desarrollada en el corazón del Nuevo Mundo significa en primer lugar que no era nuestro mundo y que tenemos responsabilidades en el crimen de su destrucción.” -  Claude Lévi Strauss
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
3. ZATIA. ANTROPOLOGIAREN KORRONTE NAGUSIAK
EBOLUZIONISMOA VS. DIFUSIONISMOA
EBOLUZIONISMOA
“Nabarmendu daiteke, azkenik, gizadiaren esperientzia bide berdintsuetatik eskuratu dela; gizakien premiak, baldintza berdin-berdinetan, berberak izan direla funtsean; eta adimenaren eragiketak ere berberak direla, giza arraza guztien garuna espezie bat eta berarena delako.” - L.H. Morgan  
Tumblr media
    Gizartearen eboluzioaren ideia biologiako eboluzionismoa baino askoz lehenagokoa da. XVIII.mendean argien filosofoek garbi eman zuten aditzera giza generoa aurrerapen geroz eta azkarrago batena zegoela eta arrazoi gidatu batena zuten fedea
Jatorria
    XVIII.mendean hainbat fosilen aurkikuntzak hipotesi bat iradoki zion Buffoni, eboluzioaren nozioaren intuizioa izan zuen. Antropologia XIX.mendean sortu zenean ikuspegi guztiz eboluzionista bat hartu zuen hainbat faktoreren ondorioz
Jakintza arlo berria mendebaldarrek asmatua izan zen, industria gizartea zen, eta aurrerapen tekniko eta zientifiko azkarrak zituena.
Eskura zeuden datu etnografiko ugari,argien filosofiatik zetorren idea bat onartu zen, giza generoa bakarra dela eta honekin ondorioztatzen da giza historia bat ere badagoela.
Antropologia mendebaldeak konkistatutako kolonien testuinguruan eratu zen, eta herri kolonizatuak historia baino lehenagokoak zirela ezin zen pentsatu, beraz, historikoki atzeratuak baleude bezala deskribatu zituzten, ez ziren basatiak , baina bazeukaten primitibotasun puntu bat
Eboluzionismoaren urre aroa
    Bi sortzaile nagusi edo aitzindariren lanetan egon dira adierazpenik osatuenak
L. H. Morgan azter lanean jardun zen lehenetako bat izan zen, etnografia modernoaren aitzindari. Ahaidetasunaren arloan ekarpen nabarmena egin zuen. Morgan uste sendo batek egin zuen eboluzionista, gizartearen bilakaeraren ikuspegi globalak soilik eman dezakeela gaur egungo gizarteetan ageri diren ekintzen esanahia.Morganek baita hiru estadioen eskema ospetsua garatu zuen, esan zuen gizarte guztiak pasatu behar direla hiruretatik, “basatitasuna”, “barbareria”, “zibilizazioa.Egitan gizarte “primitiboa” ahaidetasunean oinarritzen da , zibilizatua, berriz, instituzio politikoetan.
E.B Taylor izan zen lehena antropologia terminoa izendatzen, frantsesez etnologia zeritzan hori izendatzeko. Ez zen izan azter-eremuko antropologo bat izan, batez ere kutura egitateez (erlijioaz) eta gizarte antolamenduaren egitateez interesatu zen. Guztiz baliozkotzat dauka paradigma eboluzionista, baina azalpen printzipio bakartzat jo gabe noski.
Neoeboluzionalismoa  
    Bigarren mundu gerraren ondoren neoeboluzionalismo deituriko pentsamendu korronteak gaur arte iraun du amerikar antropologiaren barruan. J.H Stewart eta L. White dira ordezkari nagusiak.
    Stewardek dio kultura orok daukala “kultura muin” bat, zeinaren osagaiak harreman etengabean ari diren ingurunearekin, eta badia bigarren mailako ezaugarriak baita ere baldintza ekologikoetatik independiente xamarrak. bere ustez eboluzioaren logika egokitze  modu geroz eta konplexuago bihurtzean oinarritzen da.
    Paradigma eboluzionistarekin bat egiten duen arren, L. Whitepentsamendua nahiko ezberdina da beste ikerle amerikarrenarekiko. Eboluzionalismoaren fundatzaileekin eta gizartearen filosofoekin (Marx, Engels…) bilatu zuen inspirazioa
Eboluzionalismoaren balantzea
    Erarik muturrekoenenean postulatu bikoitz batean oinarritzen da. Batetik, giza zibilizazioen aurrerapena, bestetik, aurrerapen hori historikoki nahitaezkoa izango litzateke.
    Lehen postulatuaren kontra: eboluzionismoak oker hedatzen du aurrerapen nozioa gizarte bizitzako zenbait eremutara, han ez baitu zentzurik. Aurrerapen tekniko kontzeptuak badauka zentzua objetiboki, egiazta baitaiteke gizakiek egindako langabes eta makinen eraginkortasun geroz eta handiagoa. Beraz aurrerapenean sinisteak badalartza aurreiritzi subjetibo eta etnozentrista batzuk.
    Bigarren postulatua behaketa enpirikoetan oinarritzen da gehienbat, bestea baino zalantzagarriagoa da. Lehen hominidoak agertu zirenetik giza teknikek aurrera egin dite, eta esan genezake erabil daitezken tekniken araberakoak direla kultura egitateak, gizarte antolaerak eta produkzio moduak. Aurrerapen teknikoa erritmo ezberdinez gertatzen da gizarte batzuetan eta besteetan. Eboluzioaren nozioa  ez da zientifikoa funtsean. Sinplifikatzailea izaki,eta errealitatearen konplexutasuna azaltzeko gai ez. Paradigma eboluzionistak oso balio praktiko ahula du, baina esan beharra dago balio heuristiko oso handia daukala.
DIFUSIONISMOA
Hala, pentsatu behar dugu Ipar Amerikako indiarrek Mexikotik eta, era batera edo bestera, Asiatik jaso zutela (backgammom izeneko jokua) ziurrenik. Beraz, esaterik badago kultura-elementu bat, joko bat bezain hutsala eta arina, Asiatik etorri eta Ipar Amerikako indiar tribuetan errotu bide zela, esan dezakegu, halaber, haien kulturako beste ezaugarri batzuk ere asiar eragin bati zor zaizkiola beharbada. -  E.B. Taylor
Tumblr media
    Difusionismoa hasiera batean, XIX. mendean hain zuzen ere, eboluzionismoa izeneko eta garaiko pentsamendu zabalduenaren kritika izan zen. Helburua berdina zen bi teoriei dagokionez; idatzirik gabeko gizarteen historia zein izan zen jakinaraztea. Hala ere, desberdintasuna ere argia da; eboluzionismoak jada finkaturiko lege unibertsalen bitartez azaldu nahi zituzten ezaugarrien arteko atributu amankomunak, difusionismoak, ostera, ezaugarri hauek zenbait kulturek pizturiko zabalkuntza prozesuaren ondorio dira.
    Zabalkunde prozesu hau onartuta dago erabat esparru ezberdinei dagokionez; historialariek eta arkeologoek batik bat. Antropologoei dagokionez, E.B. Tylor eta L.H. Morgan ditugu pentsamendu honen sustatzaile, nahiz eta lehenengo eboluzionisten artean sailkatu. Ondoren, difusionismoa korronte independente bilakatu zenean ere, eboluzionismoaren eragina ukaezina dugu pentsamendu honi dagokionez.
 Eskola difusionistak:
    Pentsalari alemanek berehala azpimarratu zuten korronte honen arazoa; F. Ratzelen lanetan banaketa geografikoari erreparatzen zitzaion, Afrikako arku eta geziek zeukaten itxura eta eraketa prozesuari esate baterako. Autoreak, G. Gerlandek aipaturiko zabalkunde kontzeptua aipatu eta M.F. Wagnerrek haren migrazioaren inguruko ikerketen emaitzak erabili zituen lana burutu ahal izateko. Beranduago, L. Frobenius antropologoak, “kultura-zirkulu” izeneko teoria sortu zuen, mediterraneoek afrikar zibilizazioetan izandako eragina erakutsiz. Ondoren, honako lan hau aintzat hartuta, F. Graebner era B. Ankermannek Eskola historiko-kulturalak deiturikoa sortu zuten, “Vienako Eskola” deritzoguna zehazki. Erakunde honen ordezkariei dagokionez Aita W. Schmidt (Jainkoaren ideiaren jatorria zein zen ikertu nahi zuen gizona) eta W. Koppers aipatuko genituzke.
    Vienako Eskolaren garrantzia ukaezina da erabat antropologiaren alorrean. Hala ere, esan beharra dago “hiperdifusionismoaren” barnean jorraturiko lanek ez dutela inolako arrakastarik izan; honen adibide argi dugu G. Elliot-Smith, “panegiptoar” teoriaren bidez, Asiako, Indiako, Ozeania eta beste zenbait lurraldeko kulturaren oinarriak Egiptoren ondorio zirela azaldu zuen ikerlaria. Zibilizazioaren sorkuntza Nilo ibaiaren hazialdien oparotasunaren ondorengo dugu hain zuzen ere pentsalari honen aburuz. W. J. Perryk ere teoria “helotikoa” azaldu zuen, kritika bortitzak jasan zituen pentsamoldea. Horretaz gain, W.H. Riversen ikusmoldean ere difusionismoa aintzat hartu beharreko eragilea dugu; ahaidetasun-egitateak aztertzeagatik aipagarria den antropologo honek, 1911tik aurrera difusionismoa jorratu zuen. Gizarte-egitateak populazio-migrazioen bidez aztertu zituen zehazki.
    Amerikarrei dagokionez, difusionismoaren eragina zalantzan jarri izan da etengabe, honen adibide diren autore ugari daude hain zuzen ere. Esate baterako, F. Boasen lanak espekulazio hutsak direla esan ohi da, formazio historikoaren inguruko azterketaren inguruan batez ere. Mailegu fenomenoak gizarte hartzaile baten balditzen mende daudela zioen pentsalariak eta, ondoren, ideia honetan oinarriturik kaleratu zen Herskovitsen “akulturazioan” funtsaturiko lana. Horretaz gain, Lowie dugu, Boasen dizipulu izandakoa, “etnia” eta “kultura-ezaugarri” kontzeptuak adierazten lehena. Boasen bestelako ikasle batzuen lanak ere aipagarriak izan ziren; hala nola, Wisslerren “kronologia-eremua”, Kroberrek Ipar Amerikan buruturiko lana edota Supirren “kultura-seriazio” kontzeptua. Azkenengo hau salbuespena dugu, gizarteen historiaz eta hizkuntzaz aritu beharrean, etnologia eta psikoanalisia konbinatzen saiatu baitzen.
Difusionismoaren balantzea:
     Hainbat ekarpen egin ditu difusionismoak: alde batetik, historiarik gabeko gizarteen existentzia demostratu du eta, bestetik, gizarteen arteko harremanaren eragina aztertu du. Bigarren Mundu Gerraren garaian, ostera, bestelako kontu batzuen poderioz ez zen azpimarratzen honako pentsamolde hau; historiaren bidez azalpenak emateko grina eta hipotesien arriskua dela eta baztertzen ziren difusionismoak proposaturiko hipotesiak.
    Hala ere, esan beharra dago, ukaezina dela gizarteen arteko harremanek zabalkuntza prozesuak edota fenomenoak sortzen dituztela, eta hauen azterketa bat burutzea debekurik gabekoa dela. Gogoratu beharra dago, gizarte batek ezaugarri bat inposatzerakoan, hartzailea denaren interpretazioan ezaugarri hau nabaria izango dela beti. Honen adibide anitz ditugu; R. Bastiden afro-amerikarren erlijioaren azterketan, A.G. Haudricourten postaren inguruko ikerketa…etab. Amaitzeko, aipatu beharko litzateke difusionismoaren eskutik etorri direla antropologiaren garapenari buruzko hainbat ikerkuntza, teknologiaren inguruko lanak zehazki.
BIBLIOGRAFIA:
- Géraud, Marie-Odile et. alt. (2011), Etnologiaren nozio giltzarriak. UPV/EHU. Bilbao
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
2. ZATIA: EUSKAL ANTROPOLOGIA
    Euskal Herrian antropologiak berezko tradizio eta ibilbidea du, eta horren nondik norakoak zuoi azaltzea izango da gure egitekoa. Hortaz, has gaitezen!
Tumblr media
- NOIZ ETA NOLA SORTZEN DA EUSKAL ANTROPOLOGIA?
    Euskal Antropologia hiru ikerketa-denboralditan bana daiteke:
1918-1936
    Denboraldi honetan Eusko Ikaskuntzak gauzatu zituen euskal kultura eta gizarteari buruzko lehen ikerketa antropologiko sistematikoak, Telesforo de Aranzadi eta Jose Migel de Barandiaranen gidaritzapean. Hala ere, Eusko Ikaskuntza sortu baina lehen egin zen ikerketa antropologikorik.
    Gogoeta antropologikoak momentu hartan, hainbat esparru barnebiltzen zituen: natur-zientziak, arkeologia, historiaurrea, antropologia fisikoa, etnologia, folklorea eta etnografia.
    Telesforo de Aranzadi, Jose Migel de Barandiaran eta Julio Caro Baroja ditugu, garai horretako autore esanguratsuenak. Haien azterketari, endoantropologia deitu diote.
    Metodologiari dagokionean, Barandiaranek itauntegia eta korresponsalaren ihardunbidea erabili zuen.
Jose Migel de Barandiaran
Tumblr media
    Jose Migel de Barandiaran euskal etnografiaren aitatzat har dezakegun intelektuala dugu, hori dela eta, bere izaera aztertu beharrean, interesgarriagoa da guretzat honen sorkuntza denaren ikerketa bat burutzea. Hau da, euskal antropologian garrantzizkoenak eta azpimarragarrienak izan diren kaleratutako lanak, ikerlerroak, etab. ikertzea.
 -LAN AIPAGARRIENAK:
 1-Etniker:
    Etnikerren sustapenean pertsona eragilea dugu Barandiaran, hots, ikerkuntza etnikoa bultzatzen duen elkartea etnografikoaren sorkuntzan. Talde honi dagokionez, “Atlas Etnografiko Euskaldun” bat burutzea zuten lehentasun.
    Lan hauen lehenengo pausoak Nafarroan burutu ziren, 1968an zehazki, eta 1969an fundaturiko Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra izeneko aldizkarian argitaratuak izan ziren emaitzak. Esan beharra dago, aldizkari honen buruei dagokionez, gizarte antropologia ere arlo aipagarria izan zela, Jesús Azcona eta Mikel Aranbururi esker.
    Aranzadi Zientzi Elkartea (1947) ere  1974tik aritu da Etniker bultzatu nahian, antropologiari buruzko ikerkuntzak sustatzeko batik bat. Munibe aldizkariak ere etnografia eta arkeologia landu izan ditu, nahiz eta hauen izenak antropologiari erreferentzia egin.
    1973 era 1977 bitartean, Bizkaian kokaturiko Etniker taldea Labayruko institutura batu zen, Etnografia sailean zehazki.
    Orduan, Etniker aldizkariak Etnologia eta Etnografia Ikerketak argitaratzen ditu, eta, bestalde, Araban Ohitura. Arabako Etnografia Ikerketak kaleratzen da. Gertakari aipagarriak etnografiaren arloan.
 2-Eusko Ikaskuntza elkartea:
    Horretaz gain, Barandiaran buru zeukan Eusko Ikaskuntza elkartea dugu adigarri aipagarrienetako bat. 1978an birsortua, ilegalizazio edota debeku bar dela eta, bazkide ugariko sozietatea dugu honako hau 1991an. Esan beharra dago, Antropologia-Etnografia saila aipagarriena dugula, bazkide ugarien biltzen dituena baita. Bestalde, ikerkuntza proiektuak sustatzen dituen eta Barandiaranen izena jasotzen duen beka bat existitzen da. Beka hau jaso duten ikerketen artean hainbat adibide azpimarragarri ditugu; Anuario de Euskal Folklore, Cuadernos de Sección. Antropología y Etnografía. Hala ere, aipatu beharko genuke, antropologiaren garrantzia etnografiarena baino urriagoa dela, azken honi eskaintzen zaion lehentasuna dela eta.
 3-Kobie:
    Amaitzeko, Kobie izeneko elkartearen salbuespena aipatzea ezinbestekoa dugu, nahiz eta kasu berezia izan, honek buruturiko ikerketen garrantzia dela eta, antropologiaren arloko azterketena batez ere. Horrela, nahiz eta erregulartasunez etnografiaren inguruko lanak argitaratu, antropologiari dagokionez, ikerketen zabaltasun eta pluralitatea dela eta, esparru honen adierazle aipagarri bilakatuz.
Julio Caro Baroja
Tumblr media
    Julio Caro Barojaren eragina aipagarria da hainbat arrazoirengatik: nahiz eta gizarte antropologiaren eremu metodologiko teorikoa ez jorratu, bere irudiaren garrantzia ukaezina da erabat, kultura oparo eta aberatsagoa bilakatu duen gizona dugu honako hau. Horrela, euskal etnografiatik gizarte antropologiara igarotzea ahalbidetu zuen intelektual honek.
    Bere burua etnohistoriagile duen gizona dugu Caro Baroja, bere ikerketetan erabiliriko analisi diakronikoa dela eta; ikuspuntu honek fenomeno bat denboran gertatzen den bilakaeraren arabera aztertzen du. Antropologian biltzen diren paradigma teorikoetatik at aritu zen gizon hau eta beranduegi eskuratu zuen onarpena edota merezimendua; honen lanek miresmen edota ukatzea sortu dute, baina ez jarraitzaile sutsurik.
 -LAN AIPAGARRIENAK:
    Los Vascos izeneko berargitalpena 1972an aipatu beharko genuke, euskal kulturaren sintesia dugu honako hau. Ondoren, 1973tik aurrera hain zuzen ere, Estudios Vascos izeneko bildumaren kaleratzea azpimarratzea nahitaezkoa dugu, non ikerketa ekonomikoak, baserri girokoak, instituzionalak, mitologikoak, etab. garatzen ziren, Euskal Herriari dagokionez, noski. Azkenengo zenbait alek, 1984koek zehazki, hausnarketa kritiko bat burutzen dute, euskal identitate edo izaeraren, populismoaren eta biolentziaren inguruan esate baterako.
    Amaitzeko, Caro Barojak pairaturiko baztertze akademikoa aztertu beharko genuke, UPV-ren eskutik jasotako izendapena dela eta zehazki, Filosofia Antropologian Aparteko Katedratiko izendatu zutenekoa hain zuzen ere. Donostiko unibertsitatean 1981 eta 1984 bitartean zenbait klase irakatsi zituen alegia. Horrela, biolentziaren inguruko hausnarketen eta kontestu sozial eta akademiko batek sor ditzakeen egoeren artean arazoak sortzea saihetsezina zen, nozituriko zokoratzearen azalpena izan daiteke honako hau.
1936-1960
    Testuinguru historikoaren ondorioz (Espainiako Gerra Zibila eta hurrengo urteetan ezarri zen frankismoa), Eusko Ikaskuntza eta honi loturiko hainbat aldizkari desagertu ziren: Anuario de Eusko Folklore eta Revista Internacional de Estudios Vascos. Gainera, azterlari batzuk erbesteratu behar izan ziren eta honek, ikerketa taldeen desegitea ekarri zuen.
    Esan bezala, Gerra Zibilak Hego Euskal Herriko antropologia bi testuingurutan garatzera eraman zuen:
Espainiatik kanpo (Jose Migel de Barandiaranek egin zuena)
Espainia barruan (Julio Caro Barojak eta Resurrección María de Azkuek gauzatu zutena). 
1953. urtean Jose Migel de Barandiaran Euskal Herrira itzuli zen, eta Aranzadi Natur Zientzia Elkartetik antropologi ikerketei ekin zien berriz ere.
    Garai hartan, antropologiaren atalak gero eta autonomia propioagoa hartzen joan ziren. Hortaz, antropologia fisikoa, etnologia, folklorea eta antropologia soziala egituratu ziren. 
    1960-2000
    1960.urtetik aurrera, ikerketa antropologikoek bultzada handia hartu zuen.
1964an, Barandiaranek Nafarroako Unibertsitatean euskal kultura irakasteari ekin zion eta Etniker taldeak sortu zituen.
Antropologo anglosaxonei interesa piztu zitzaien euskal kulturaren inguruan.
1978an, berriro osatu zen Eusko Ikaskuntza
Madrilgo eta Bartzelonako Unibertsitateetan antropologiako katedrak jarri ziren.
EHUn eta Deustoko Unibertsitatean, antropologiaren lizentziatura eta doktoregoa jarri ziren.
    Etniker taldekideen “etnia” eta “etxe” nozien inguruko ikerketa etnografiko eta etrioogiko ugari egin ziren.
    Antropologo anglofonoak ditugu sasoi hartan antropologia sozial eta kulturalaren jokabideak Euskal Herrira ekarri zituztenak. Besteak beste, William Douglass, Davydd Greengood eta Sandra Ott. Horiek, Malinowskik ekarritako tokian-tokiko ikerlan intentsiboa egin zuten: partehartzen behatzailea.
    Bestalde, antropologia graduan unibertsitateko lehenengo irakasleak honakoak ditugu: Teresa del Valle, Jesús Azcona, Joseba Zulaika eta Joxemartin Apalategi.
   Garai honetako antropologoen metodologiari dagokionean, bi jokaera daude:
beste antropologo, etnografo, historialari eta folklorista batzuek bildutako datuetara jotzen dutenak.
tokian-tokiko ikerlana egiten dutenak. Baina tokian-tokiko ikerlan extensiboa, bestelako tektinkak ere erabiltzen baitituzte.
Teresa del Valle 
    Gizarte Antropologian EHUn katedraduna eta irakasle izandakoa dugu, besteak beste. Euskal Herrian, Mikronesian, Hawaiin eta Ipar Amerikan egin ditu ikerketak.
Tumblr media
    Teresa del Valleren ekarpena benetan zabala da antropologiaren esparruan, urteetan zehar egindako argitalpen, kongresuetan partaidetza, hitzaldi, ponentzia, eta beste hainbatetan erakutsi duen bezala.
    Bi ardatz tematikoren inguruan jorratzen du Teresa del Vallek bere lana XX. mendeko Euskal Herrian, besteak beste: emakumea euskal gizartean, batetik; etnizitatea eta nazionalismoa, bestetik.
    Emakumearen gaiari dagokionez, espazioaren erabilera ikertzen duen lan batetik eman zion hasiera lanketari. Bi dimentsio landu zituen, erreala eta sinbolikoa, eta espazio ezberdinak: familia, festa, errituala, eta mitoa (euskal folkloreari lotuta denak). Emakume euskaldunen jarrera eta baloreak herrietan, kostan eta hirietan ikertu zituen talde bat ere gidatu zuen.
    Planteamendu horiek sistematizatzen zituen lana aurkeztu zuen gerora. Bertan ikertu zituen lehen aipatutako espazioetan hierarkizazio sexuala sortzen zuten elementuak, aldagai ekonomiko, kultural eta ideologikoak kontuan izanik. Lan horietan metodologia pluridisziplinarra izan zen, behaketa partehartzailea, entrebista, inkesta, dokumentazioa, eta beste hainbat teknika erabili baitziren. Ikerketen hipotesi  nagusia zera zen: emakumeek protagonizatutako sozializazio prozesuek azalduko zutela gerora emakumeei esparru publikoan egotzitako ardurak eta boterea. 
Tumblr media
    Teresa del Vallek landutako bigarren gai nagusia euskal etinizitatea da. Identitate etnikoa birsortzen eta adierazten duen sinbolo bat ikertze aldera, Teresa del Vallek Korrika jarri zuen bere ikerketen erdigunean. Ekintza sinboliko  hori erreferentziatzat hartuz (oso partehartzailea, publikoa, jaigirokoa eta euskararen egoerari guztiz lotua dena), euskal etinizitatearen dimentsio historiko, estruktural eta kognitibo-sinbolikoak planteatzen ditu bere lanean. Ondorio bezala du, erritualizatu egiten dela Korrika, tradizio kulturala birsortzen duten elementu eta sinboloak darabiltzan heinean gizarte modernora egokiturik.
    Hemen uzten dizuegu 2015eko korrikaren bideoa.
youtube
TERESA DEL VALLEREN BIBLIOGRAFIA
    Hainbat argitalpenetan parte hartu du, eta 200 artikulutik gora idatzi ditu Teresa del Vallek. Hauek dira nagusiak:
1979 Social and Cultural Change in the Community of Umatac Southern Guam. University of Guam, Guam.
1985 Mujer vasca.Imagen y realidad. Barcelona: Anthropos (Teresak zuzendutako ikerketa-talde baten emaitza)
1987 Culturas oceánicas, Micronesia. Barcelona: Anthropos
1987 La mujer y la palabra / Teresa del Valle... [et al.]. Primitiva Casa Baroja, Donostia.
1988 Korrika rituales de la lengua en el espacio. Barcelona: Anthropos
1990 Cultura vasca y su diáspora : ensayos teóricos y descriptivos (bil.). Baroja, Donostia
1991 Género y sexualidad
1991 The importance of the Mariana Islands to Spain at the begining of the nineteenth century. University of Guam, Guam.
1991 Las mujeres en la ciudad: estudio aplicado de Donostia. Seminario de Estudios de la Mujer, San Sebastián
1993 Gendered Anthropology (edit.). London: Rutledge
1993 Korrika a Basque Ritual for Ethnic Identity. Reno: University of Nevada-Reno.
1997 Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la antropología
1997 Las mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. Donostia:Orain
2000 Perspectivas feministas desde la antropología social. Ariel.
2001 Emakumeak Euskal Herrian (Erresistentziak eta hausturak). Donostia: Gaiak.
2001 Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de genero. Madrid: Narcea.
    Euskal antropologia ikertu dutenek, gizartearekiko mantendu beharreko hiru harremana eredu mota daude.
  - Antropologo zientzilaria delako eredua. Antropologoak zientzia egiten du; hots, paradigma zientifikoak osatzeko lan egiten du. Telesforo de Aranzadi, Jose Migel Barandiaran eta lehenengo antropologo anglofonoen (Violet Alford, William Douglass eta Sandra Ott) ikerlanak kokatzen dira hemen. ZIentzialariak objektibitatea bilatzen du eta horregatik komunitate zientifikoa da haien audientzia.
- Antropologoa intelektuala delako eredua. Errealitate sozial eta kulturalaz egiten du gogoeta, baina batez ere, aginte politikoaz. Antropologoak uste du pertsonak gero eta libreagoak izateko laguntzen duela kultura aztertzean, Juan de Aranzadi, Mikel Azurmendi, Jesus Azcona, Teresa del Valle eta besteren liburuak sartzen dira honetan. Autoreok euskal kuturaren aginte politiko-maskulinoa zein politiko-nazionalista ikertu zituzten. Haien audientzia gizartean eta aginte politikoan dago.
 - Antropologoa espertoa delako eredua. Antropologo jakituna da, kudeatzailea, gestio-lana. Administraziorako edo enpresa publiko zein pribatuetarako lan egiten dute. Horregatik, euren audientzia instituzio publiko eta pribatuetan dago.
- ZEINTZUK IZAN DIRA BERE INTERESGUNE NAGUSIAK?
    Euskal ikerlariek hiru ikerlerro nagusiren inguruan egin dituzte euren lanak: antropologiaren historia, etnizitatea eta indarkeria; emakumearen inguruko azterketa eta generoaren antropologia; eta jai erritualak eta identitatea, soziabilitatea eta imajinario kolektiboa.
    Lehenengo ikerlerroan, honako autoreak nabarmentzen dira:
Joxemartin Apalategi Begiristain. Apalategik euskal antropologiaren historiaren inguruko gaiak jorratu ditu bereziki. Hala nola, ahozko euskal literaturaren historia, arrantzaren etnografia eta antropologia edota euskal emakumearen irudia eta errealitatea. Bestelako lanak ere egin ditu erlijio herrikoiari eta honek euskal kulturan dituen praktiken inguruan. Barandiaranen eskolatik gertuen dagoen ikerlaria dugu.
Tumblr media
José Miguel (Txemi) Apaolaza Beraza. Berazak doktorego tesiaren (Euskara, etnizitatea eta nazionalismoa) gaia, bere ikerlari lanen ardatz bihurtu zuen. Batez ere, hizkuntzak eta etnizitate zein nazionalismo prozesuek elkarrekiko dute erlazioa ikertu zuen. Euskal Herrian bestelako ikerketak egin bazituen ere (Zalduondon, kasu), Estatu Espainiarraren emigrazio eta etnizitate prozesuak aztertu zituen alde batetik, eta Granadako La Cartuja poligonoko marjinazioa bestalde.
Jesús Azcona Mauleón. Nafartarraren lanen artean, hiru eremu tematiko bereiz daitezke:
 - Pentsamendu antropologikoaren historia. Gizakia izaki biosozial moduan planteatzen du, pentsamendu darwiniarraren ideietan oinarrituta.
 - Euskal antropologiaren historia.
 - Euskal etnizitate eta nazionalismoaren azterketa. Etnizitatea ez da hainbat parametroren edo desberdintasun kulturalen ondorio bezala  ikusten, faktore politiko, ekonomiko eta sozialekin lotzen da baizik.
Tumblr media
Joseba Zulaikak Euskal Herriko testuinguruko indarkeria politikoari buruz mintzatu zen, ikuspuntu kultural batetik behatuta. Antropologia sinbolikoan oinarrituz, alde batetik kultura militarra zein biolentzia instituzionala aztertu zituen sakonki; bestalde, baserriaren instituzio sozioekonomikoa aztertu zuen, baita etxe-ideologia eta kooperazio komunalaren moldatzeko ezintasuna ere.
    Genero antropologiaren inguruko ikerlerroari dagokionean, bost ikerlari (guztiak emakumeak) gailentzen dira.
Carmen Díez Mintegui. Díezek Teresa del Vallerekin batera emakumearen eta boterearen inguruko ikerketa proiektua gauzatu zuen. Bertan, gizonezkoen boterearen iraunaraztea aztertu zen zenbait joko eta erritual analizatuz. Carmen Díezek Nafartar Pirinioetan egindako ikerketan, eremu hiritarretara egindako etorkinen mugimenduak behatu zituen, emakumeen ikuspegitik bereziki.
Tumblr media
Lourdes Méndez Pérez. Méndezek 70. hamarkadatik aurrerako euskal emakume sortzaileak aztertu zituen: La mujer artista en la cultura vasca (1985) Horrekin batera, arte eremuan emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak ere ikertu zituen.
Rosa Andrieu Sanzek, festa eta manifestazioetan emakumeen parte-hartzea ikertu zuen.
Begoña Atxaga Santos. Aretxagak, emakumearen papera ikertu zuen euskal heriotza erritual inguruaren. Genero ikuspegitik emakumeen rolen eta heriotza-erritualen aspektu sinbolikoen analisia egin zuen.
Carlota Joanne Crawford ipar amerikarrak euskal ama eta bere testuinguru psikologikoa aztertu zituen, non izaeraren egitura eta kulturaren arteko harremana planteatzen den. Bere lanen artean, honakoa azpimarra daiteke: La personalidad étnica de la madre vasca: comprensión de la identidad femenina vasca a través de un modelo psicoanalítico objetal (1987).
    Azkenik, jai erritualen ikerlerroan, honako autoreak ditugu: Mikel Azurmendi, Kepa Fernández de Larrinoa eta José Ignacio Homobono.
Tumblr media
    Horiek guztiek hainbat gai jorratu zituzten, besteak beste: baserriaren parte diren animaliek irudikatzen dituzten sinboloak, kontakizun mitologikoak, ohiturak, sorginkeria, Ipar Amerikan ematen diren euskal errituak, euskararen erabilera baserriko eguneroko bizitzan, erromeriak eta jai giroetako bazkal inguruak.
    Azkenik, hau guztia irakurri ondoren gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen eitb-k Barandiaranen omenez egindako dokumentalaren esteka:
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/barandiaran-oroituz/4105019498001/4388408156001/barandiaran-oroituz/
Tumblr media
Bestalde, gure Antropologiako irakasleak, Jone Miren Hernandezek, Teresa del Valleri egindako elkarrizketa ere uzten dizuegu hemen; oso hausnarketa interesgarri Antropologia Sozialaren inguruan:
BIBLIOGRAFIA:
- Fernández de Larrinoa, K. (2002), Antropologia soziokulturalaren nondik-norakoak Hego Euskal Herrian: euskal kultura ikertzetik kultura-askotza ikertzeko bideak.
youtube
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
I.3. “BESTEAK” ETA “GIZARTE TRADIZIONALAREN” NOZIOAK
  I.3.I. GIZARTE TRADIOZIONALAK     Tradizio deritzo belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren eta kultura-ordena bermatzen duten mezuen multzoari. Sistema gisa ere uler daiteke, eta balio, sinbolo, ideia, debeku etab. barnebiltzen ditu. Gainera, tradizio nozioak gizarte mota bat zehazteko balio izan du antropologian: gizarte tradizionala.     Antropologiaren historian gizarte moderno edo mendebaldarrarekiko kontrajarriak izan diren gizarteak izendatzeko erabili diren izendapenek (XVIII. mendean “basatiak” “zibilizatuen” aldean, XIX. mendean “primitiboak edo arkaikoak” idazketa garatua zutenen aldean…) XX. mendean eman zioten bide “gizarte tradizional” terminoari, industrializatuak ez ziren gizarteak izendatzeko. Kontrajartze honek alteritatearen arazoa dakar.     “Gizarte tradizional” esamoldeak baina, gizarte desberdinak hartzen ditu deitura beraren azpian, kanpo-begiradan oinarritzen delako. Kanpo-begirada, izan ere, oso orokorra da, orohartzailea eta dualista. Muga horiek gainditzen ditu, ostera, barne-begiradak. Honek erlatibizatzeko aukera ematen du, gizarte bakoitzaren ñabardurak hartzen baitira kontuan.
I.3.2. GIZARTE TRADIZIONALEI BURUZKO AURREIRITZI BATZUK SINPLISMOA
    Lehen antropologoek gizarte-bizitzako arlo guztietan saiatu ziren sinplismoaren oinarri teknikoaren ideia ezartzen. Baina egiatan, hori egitea gizarte horrentzako balio handia daukan zerbait aintzat ez hartzea da baita gizarteetako arlo batzuen konplexutasun-maila baztertzea ere. Ahaidetasun sistema eta erlijio-sinesmenak adibidez, gure gizarteenak baino landuagoak dira gure erreferentzia sistemarekin konparatuz. KONFORMISMOA
    Gizarte tradizionalak adostasun gizarte bezala irudikatu dira, gizartekideek haien arteko antza izatera arte. Durkheim-ek bi elkartasun mota kontrajarri zituen, mekanikoak eta organikoak. Elkartasun mekanikoko gizarteetan, norbanakoek balio eta printzipio berak dituzte; elkartasun organikoko gizarteak, orde, norbanakoen ezberdintasunean dauka oinarria, zeinak lanaren banaketarekin lotuta duen.     Baina Durkheim-en ikusmoldea azkar jarri zuten kolokan. Izan ere, Ipar Amerikako indiarren zeremonia batean frogatua geratu baitzen gizarte horietan, prestigio eta botere auziek zeukaten garrantzia. IDAZKERA-SISTEMARIK EZA
    Etnologoek aztertutako gizarte gehienak aho-tradiziodunak ziren. Oso goiz hartu zen ahozkotasunaren irizpidea idazkeradun eta idazkerarik gabeko gizarteen tipologia marrazteko. Bereizketa horrek hainbat aurreiritzi indartu ditu. Iragan aztarna idatzirik ez izateak indartu egin du gizarte hauek ahistorikoak eta aldaezinak izatearen ideia.     Baina ikerketa serioek erakutsi zuten tradizio horiek malguak eta eraldaketari lotuak zirela. IZAERA AHISTORIKOA
    Bi gizarteak bereizteko beste aurreiritzi bat historia ezarena da. Gizarte tradizionalak, ahistoriko edo estatikotzat hartzen ziren, eta modernoak aldiz, eraldaketaren menpekotzat.     Balandier-ek bi idea plazaratu zituen historikotasunaren ukazioaren alde. Lehenengo ideia honetan datza: erabat ezagutu daitekeen historiarik eza (“gertaerak oroimenean gordetzen direlako eta ez euskarri materialetan”) eta bizi izandako historiarik eza berdintzat jotzea. Beste ideiak zioen gizarte horiek ez zutela aldaketarik jasaten, aurreko fase batean irauten zutelako eta iraganaren lekuko argiak zirelako.     Gaur egun historikotasun arazo hori gaindituta dago, gizarte oro historian dagoelako eta aldatzen delako.
I.3.3. HISTORIAREKIKO ERLAZIOA
    Lévi-Strauss-ek bi gizarte motaren arteko bereizketa egin zuen: gizarte hotzak eta gizarte beroak. Sailkapen horren arabera, hotzak deritze historia geldi eta egonkorra, funtzionatzeko era mekanikoa eta desoreka gutxi duten gizarteei (hau da, gizarte tradizionalei). Osterantzean, gizarte beroak dira aldaketak berariaz bilatzen dituztenak garapenaren eragile bihurtzeraino, historia bizkorra bizi dutenak eta gizartean zatiketa presente dutenak (hots, gizarte modernoak).     G. Balandier-ek sailkapen horren aurkako bi tesi eta aldeko bat emango ditu geroago. Batetik, ez deritzo afrikar gizarteei hotz deitzea zilegi denik. Izan ere, deskolonizazioaren testuinguruan jasan dituzten eraldakuntza eta gatazkek erakusten zuten aldaketa betean ari zirela. Horretaz gain, ez dator bat Lévi-Strauss-ek ez-parekotasunari buruz dioenarekin. Levi-Strauss-en arabera, tradizioaren gizarteek ez-parekotasun gutxi sortuko lukete beren printzipioen arabera gizartekideen artean. Balandier-en ustez ordea, antropologia politikoko lanak kontuan izanda, harreman hierarkikoak eta ez-parekotasunak garrantzizkoak dira gizarte tradizionaletan. Beraz, ezin dira gizarte unanimistatzat hartu.     Bestalde, Balandier-ek, Strauss-ekin bat etorriz, onartu egiten du gizarte tradizionaletan mekanismoak baliarazten direla aldaketek ahalik eta eragin desegonkortzaile txikiena izan dezaten. Horren adibide dira Afrikan egiten diren arbasoen gurtza, errebelio-errituak edo sorginkeria-salaketak. Harentzat, honek frogatzen du gizarteek aldaketa bizi duten erak (historiarekin duten harremana) ezartzen duela bi gizarte moten arteko desberdintasun nagusia. Modu horretan, gizarte tradizionaletan, oroimenari eta ahozko tradizioari ematen zaien lehentasunagatik, iragana etengabeko eguneratzen prozesuan dago, eta oraina tradizioaren ikuspegitik interpretatzen da. Tradizioa, berrikuntzari zentzua emateko erreminta moduan ulertzen da beraz. Gizarte horiei kontrajarrita, gizarte modernoek aldaketa (=aurrerapena) aldatze hutsagatik bilatzen dute. Baina horrek ez du esan nahi tradiziorik ez denik. Modu berean, tradizioren gizarteetan desoreka gertatzea ekidin ezina da.Beraz, ez omen da erori behar gizarte-erreprodukzio berdinaren irudipenean, prozedura hori errealitatearekin identifikatuz, Balandier-en ustez. Ostera, Lévi-Straussen aburuz, gizarteek aldaketa irudikatzeko duten era denez, kritikak ez du funtsik.     Azkenik, Balandier kexu da Lévi-Straussen tipologian ageri den gizartearen ikuspegi dikotomikoaz. Izan ere, dualismoa gainditu beharra azaltzen du tradizio eta modernotasunaren arteko harreman dialektikoa oinarri.
I.3.4. TRADIZIOA/MODERNOTASUNA DIALEKTIKA
    Tradizioa eta modernotasuna bi errealitate erabat kontrajarri dira gizarteei buruz diardugunean. Hots, erlazio dikotomikodun kontzeptutzat hartzen ditugu, bateraezinak direla pentsatzeko joera baitugu. Hala ere, haien arteko harreman dialektikoa ukaezina da erabat: banaketa apurtezin bat egon ordez, batak besteari eragiten dio. Izan ere, herrialde azpigaratuetan modernitate ekonomikoa aurrera doa tradizio kulturalarekin uztartuz. Gizarte hauek ez dituzte haien tradizioak baztertu kasu ugaritan eraldatu diren arren. Arlo honi dagokionez, bi teoria nagusitzen dira, XX. mendeko ideologia nabarmenenak hauetan oinarritzen direlarik (kapitalismoa eta sozialismoa hain zuzen ere):
 · Modernizazioaren teoria: Bigarren Mundu Gerra ostean garaturiko tesi honen arabera, herrialde azpigaratuek herrialde garatuen eredua jarraitu behar dute. Honako eredu hau jarraitzerakoan eta bertako tradizioak kontuan hartuta, berrinterpretazioak gertatzen dira, aniztasuna bultzatuz. Beraz, honek ez dakar inondik inora gizarteen bateratzea.
 · Menpekotasun teoria: 1960ko hamarkadan sorturiko tesi honek garaian garaiko inperialismoari aurre egiten dio, marxismoak aldarrikaturiko ikuspuntutik abiatuta. Ideia hauen aburuz, herrialde azpigaratuak garatuen menpe egongo lirateke, haien interesen alde eraikiriko sistema ekonomikoa indartuz. Horrela, gizarteen arteko menpekotza harremanaren deskribapen erreala dugu honako teoria hau.
    Horrela, erlazio dialektiko hau kontuan harturik zera ondorioztatuko genuke: gizarteen dinamismoak ez duela soilik aldaketa adierazten, egonkortasuna ere erabat beharrezkoa baita.
BIBLIOGRAFIA:
- Géraud, Marie-Odile et. alt. (2011), Etnologiaren nozio giltzarriak. UPV/EHU. Bilbao
0 notes
antroposarrera-blog · 8 years
Text
I.2. GIZARTE ANTROPOLOGIAREN SORRERA: TESTUINGURU HISTORIKOA
ANTROPOLOGIAREN SORRERA. 
- ZERGATIK DA AZTERGAI ANTROPOLOGIAREN SORRERA?
“…Ez dira soilik arazo eta datu antropologikoak berriro historikotzat hartzen direnak (…) antropologia bera ere fenomeno historikotzat hartzen da.” - George Stocking
Tumblr media
    George Stocking-en zita honek bi ideia garrantzitsu adierazten ditu:
Arazo antropologikoek izaera historikoa dute eta antropologia bera testuinguru sozio-politiko edo ekonomiko ezberdinetan garatzen den fenomeno historikoa da.
Antropologia beste disziplinekin harremanetan dago (eta harreman horiek denbora eta tradizio antropologikoaren araberakoak dira). Beraz, antropologia ulertzeko ezinbestekoa da disziplinaren beraren historia kontuan hartzea.
- ZEINTZUK DIRA SORRERA HORREN INGURUAN DAUDEN PLANTEAMENDU/HIPOTESI NAGUSIAK?
    Antropologiaren historia antropologoek zein historialariek ikertu dute. Honakoak dira antropologiaren historia ikertu duten antropologo entzutetsuenetako batzuk:
 - Haddonek antropologiaren historia bat kaleratu zuen 1910ean. Historikoki antropologia anarkikotzat hartu dela dio, Eliza eta Estatuarentzako arriskutsuak diruditen ikuspuntuak defendatu dituela. Horretaz gain, bi korronte bereizten ditu antropologoen artean gizakiaren jatorriari dagokionean (aurreko mendeetan ikerturiko topikoa baita): monogenistak edo ortodoxoak eta poligenistak. Beste askoren aldean, nahiko atzean kokatzen du historian antropologiaren sorrera.
 - J. Greene-ren ustez, 1815etik aurrera sortzen da antropologia zentzu naturalista edo zientifikoan, "Espezieen jatorria"-ren kaleratzearen ondorioz. Beraz, ez da antropologia XVIII. mendean egiten zena.
 - Boas-ek dioenaren arabera, XVIII. mendeko eta XX. mende hasierako antropologia eta gaur egun antropologiatzat hartzen duguna, ezberdinak dira helburu eta metodoei dagokionean. Dena den, antropologiaren hasiera XIX. mende amaieran ematen dela arrazoitzen du, hiru ikuspuntu kontuan harturik: historikoa (eboluzionismoaren agerpenak historizismoa integratzen du zientziaren arau orokorrak ulertzeko eran, eta antropologiaren sorrera ekarri), klasifikatorioa eta geografikoa.
 - Tylor-ek antropologia XVIII. mendeko misiolariekin hasi zela esango du 1884. urtean.
 - Beranduago, Lowiek kritikatu egingo du eboluzionismoa: eboluzio biologikoa ukatu ez arren, zalantzan jartzen du eboluzio kulturala zientifikoki frogatua ez den heinean. Haren ustez, Boas-ekin hasten da antropologia eta Ricket eta Windelband filosofoak (zientziaren ikuspuntu nomotetikoa eta ideologikoa bereizi zituztenak) eta Herder ditu aurrekari.
 - Herderek Lowie-ren hitzetan gaur egun erlatibismo kulturala deritzoguna defendatu zuen 1774an. Izan ere, “Kultura zein aldi bakoitza bere testuingurua kontuan izanik aztertu behar da eta ez aztertzen den garaikoaren arabera.”
Tumblr media
    Antropologiaren historia ikertzen jardun zuten historialariak izan ziren:
 - Margaret Hodgen-ek bere liburuan defendatu zuen, XVI. eta XVII. mendeko misiolari eta konkistatzaileek arazo antropologiko tipikoak planteatu zituzten heinean, antropologia egin zutela eta hor eman zela antropologiaren sorrera.
Tumblr media
 - Irvin Hallowell-en ustez, lantzen diren gaiei eman behar zaie garrantzia rotuluei baino gehiago antropologiaren historia ikertzean. XVI. mendean eman zen bere ustez marko historiko aproposa antropologia garatzen hasteko ("aurkikuntzen garaian"). Gainera, "antropologia popularraz" ere aritzen da, herrien antropologiaz. Izan ere, kultura orok omen du galdera antropologikoren baten erantzuna.
Tumblr media
    Esan beharra dago, antropologiaren historiaurreaz hitz egin dezakegun arren, ezin nahasi daitekeela antropologiaren historia gizakiaren historiarekin.
GIZARTE ANTROPOLOGIAREN HISTORIA. HISTORIAURREA.
- ZEIN ELEMENTU BULTZATZAILE/ ERAGILE TOPATZEN DITUGU ANTROPOLOGIAREN AGERPENEAN?
    Laburbilduz, autore guztiek bat egiten dute antropologia (kontzeptu eta zientzia moduan), XIX. mendean sortu zela esatean. Baina zientzia honen aurrekariak testuinguru zehatz batean kokatzeak, bi jarrera kontrajarrietara eraman ditu autoreok: 
XIX. mendea baino atzerago joatea ez da komenigarria 
XIX. mendea baino lehenago badago jarrera antropologiko baten genesia.
    Lehengo jarreraren alde, Gimenez (1919) dugu. Honen arabera, antropologiaren historia gehienek gehiegi egiten dute atzera (batik bat, Herodoto grekoa eta Tazito erromatarrarekin hasten dira). Hortaz, antropologiaren hasiera zehatza XIX. mendean kokatzen da eta aurreko guztia “anekdota hutsa” da.
Tumblr media
    Esandakoa justifikatzeko dio, zientzia egon dadin hain ezinbestekoak diren teknikak, metodoa eta teoria falta zirela autore horiei antropologo deitu ahal izateko. Ondorioz, Gimenezek ikuspuntu berri bat proposatzen du: antropologia beharrezko zientzia moduan; hau da, historiaren une batean derrigor sortu eta garatu behar izan zen. Izan ere, giza-auziak inplizituki pertsona guztien pentsamenduan dauden kezkak dira. Horien lekukotasunik gabe, ez legoke antropologiarik.
    Bigarren jarreraren alde, bi autore ditugu: Javier San Martín (1985) eta Paul Mercier(1979). Alde batetik, Javier San Martinek zientzia esplizitua eta jakintza inplizitoa bereizten ditu. 
    Jakintza inplizituan oinarrituz, garai zehatz bateko ideia eta printzipio kulturalak dituen espazio epistemiko bat (=ezagutza gunea, gune zientifikoa) sortzen da. Hori teoria bihurtu, eta gertakizunei aplikatu ondoren, zientzia esplizitua sortzen da. Ikuspegi honengatik, San Martinek ez du apropos ikusten antropologiaren sorrera XIX. mendean kokatzea.
    Nahiz eta antropologia esplizitua XIX. mendean kokatu, hura sortzen duen teoria aurreko mendean sortu zen, XV. eta XVI. mendeetan gertatutako mugimendu batzuen ondorioz, zeintzuetan antropologiaren eta beste zientzien espazio epistemikoa gorpuztu zen.
    Honekin lotuta, San Martinek akatsa deritzo Erdi Aroan antropologia espliziturik ez egoteak gizakiaren jakintzarik eza bezala ulertzeari. Erdi Aroan, Jainkoa eta mundua dira gizakiari buruzko diskurtsoa mugatzen duten markoak, hausnarketarako lekurik utzi gabe. Horregatik beragatik esan dezakegu ez zegoela antropologia espliziturik. Hala ere, badago XIX. mendeko antropologia esplizitua sortuko duen jakintza inplizitu bat.
Tumblr media
    Bestalde, Paul Mercier-en ustez, antropologoek landutako galderak, gizakiok beti eta leku guztietan egin izan ditugunak dira. Galdera horiek ez dira askotan argi eta zuzen agertu, baina gizarte orok berezko antropologia bat eraiki du. Hortaz, antropologiaren historiaurrea gizakiarena adina luze da. Hala ere, soilik XVI. mendeko aurkikuntzetatik egungo antropologiara doan mugimendua da garapen iraunkorraren adierazle. Horren aurretik, ezaugarri antropologikoei buruzko ardura eta hausnarketak haien artean komunikatzen ez ziren zibilizazioetan ematen zen. Ondorioz, ez da jakintzaren transmisiorik egon, mendebaldeko zibilizazioan ez bezala.
    Mercier-ek bi aro nagusi bereizten ditu: 
gune anitzen edo mundu ez osoen aroa (XVI. mendearen aurrekoa)
gune bakarreko aroa (XVI. mendearen ondorengoa)
GIZARTE ANTROPOLOGIAREN HISTORIA. ANTROPOLOGIA ESPLIZITUA.
Antropologia Esplizitoaren sorrerarako faktore eragileak
    Laplatinek (1987) honela kokatzen du antropologia ezplizitoaren sorrera: 
XVI.mendean, kolonialismoaren eskutik, lurralde ezezagunetako gizakiei buruzko diskurtso bat garatzen hasten da. 
XVIII. mendean, diskurtsoa antolatu eta “argitu” egiten da. 
XIX. mendean, Antropologia sortzen da diziplina autonomo gisa.
    Izan ere, XIX. mendea une historikoa izan zen bere testuinguruagatik: kolonialismoaren garapen izugarria; Amerikan hasitako konkista eta eraso militarren jarraipena eman zen Afrika, Asia eta Ozeanian. Horren adibide esaguratsuena Afrikako kontinentearen zatiketa da, mendebaldeko herriek pastel baten antzera zatikatu baitzuten.
Tumblr media
    Kolonialismo honek hainbat ondorio izan zituen:
Gizarte, ohitura eta material mota berriei buruzko interesa areagotu zen.
Mendebaldeko balore, bizimodu eta gizartearen ikuspegiarekin hautsi zen nolabait.
Potentzia okupatzaileek, kolonizatutako lurraldeetako bizimodu eta egitura sozialak ezagutu behar izan zituzten.
      Horregatik ondorioztatu ohi da, egungo Antropologia kolonoen urratsak jarraituz sortu zela. Mendean zehar banatu zituzten metropolietako ikertzaileek euren galdetegiak mundu osotik. Horiek izan ziren antropologiako lehen lanen oinarrizko erreflexioen materialak.
XIX. mendeko Antropologiaren hainbat ezaugarri
Hainbat gairi arreta berezia eman zitzaien:
 - Munduko herri zahar moduan agertzen diren herriei: Australiako aborigenak. Laplatinek Australian kokatzen du antropologiaren eraikuntza, bertan baitago gure instituzioen sorrera.
 - Ahaidetasunaren ikerketa. Hainbat ikertzailek, sistema matrilinealak patrilinealak baino aurregokoak zirela frogatzen saiatu ziren. Ideia honek, eragin handi izan du gaur egungo zenbait autorerengan.
 - Erligioaren ikerketa. Franzeren “La rama dorada” da XIX. mendean sinesmen eta superstizioei buruzko ikerketen sintesirik osoena. Bertan azaltzen da majiatik erlijiora eta erlijiotik zientziara emandako jauzia.
Tumblr media
BIBLIOGRAFIA:
- Marko Juanikorena, J. I. (2011), Antropologia Hezkuntzan. Lulu Press.
- Martínez Veiga, U. (2008), Historia de la Antropología. Teorías, praxis y lugares de estudio. UNED, Madrid.
0 notes