Tumgik
praktikak · 7 years
Text
Ikasketa prozesua
Lehenago aurreratu bezala, ikasleak mota askotariko lanak burutu zituen praktikaldian egon bitartean, eta arrazoi horregatik, konpetentzia ugari ere ikasteko, barneratzeko nahiz garatzeko aukera izan zuen.
Arlo profesionalari dagokionez, eskuratutako konpetentzia nagusienetariko bat diseinuari dagokio. Ikasleak bazeuzkan aldez aurreko ezagutza batzuk alor horretan, baina ez zuen inoiz banner bat egin esate baterako, enpresan askotan eskatu izan ziotena. Bertan espazioa eta beraz kalitatea nahiko txikiak izan ohi dira, eta beraz ongi aprobetxatu behar da baina era berean begirada batekin guztia irakurri eta ulertzeko gai izan behar da hartzailea. Detaile txiki baina garrantzitsu hauetan arreta berezia jartzea beharrezkoa dela ikasi du ikasleak besteak beste. Gainera sortutako guztia ahalik eta kalitate onenarekin egiten saiatu da beti, gero askotan sarera igo behar zelako eta beraz publiko zabalak ikusiko zuelako eta horrek erantzukizun bat eskatzen du. Bestalde normalean ikasleari ez zizkioten epeak ipintzen lanak amaituta entregatzeko, baina hala ere argi zegoen haietariko batzuek nolabaiteko prisa zeukatela, eta horrelakoetan ikasleak ahalegin bereziak egiten zituen lanok ahalik eta hoberen baina azkarren amaitzeko.
Euskarazko eta gaztelerazko idatzizko erabilera zuzenaren ezagutza ere garatu ahal izan zuen ikasleak askotan (euskarazkoa gehien bat), testu dezente idatzi behar izan zituelako edota beste hizkuntza batzuetatik itzuli. Zenbaitetan ingelesa ere bai praktikan jarri behar izan zuen, pelikula baten bikoizketa edo honen gidoia ongi zegoela errepasatuz edota filmaren zuzendariaren curriculuma itzuliz. Aipatu beharra dago lan hauen ondorioz ikasleak azken aurreko astean nabaritu zuela askoz azkarragoa bihurtu zela gazteleratik euskararako itzulpenean.
Espiritu kritikoa garatzen nahiz kritikak jasotzen ikasi zuen. Izan ere ikasleak burututako lanak kasu gehienetan errebisatu egiten ziren eta lan artistikoagoak (banner-ak esaterako) oso era zorrotzean gainera. Arrazoi horregatik askotan atzera botatzen ziren edo etengabe hobekuntzak eta aldaketak proposatu. Hasieran ikasleari iruditzen zitzaion ez zuela ezer ongi egiten eta pixka bat tristatu egin zen egoera horrekin. Baina denborarekin ikasi zuen ohituta zegoena baino buelta gehiago eman behar zitzaizkiela gauzei eta ez dela ateratzen den lehenarekin konformatu behar. Eta are gehiago ekoiztutako produktu hori publikoari eskaini behar bazaio, banner-en kasua zen bezala, sarera igotzekoak baitziren non guztien begitan egongo ziren. Ondorioz hausnarketa gaitasuna ere garatu ahal izan zuen: lan bat bukatutakoan baina erakutsi baino lehen bere buruari galdetuz ea benetan ongi zegoen edo hobetzekorik zeukan, bai eta aldaketak egitea proposatzen zitzaionean pentsatuz zergatik aldaketa horiek eta zergatik geratuko zen hobeto horrela.
Horrekin lotuta beraz, egoera berrietara egokitzen saiatu da ikaslea, bai eta jarrera sortzailea garatzen errealitatearen aurrean. Egokitzen saiatze horretan lehenik aurretiaz zeuzkan ezagutzak aplikatzen saiatzen zen edota errekurtsoak bilatzen emandako zeregina burutzeko. Lortzen ez zuenean baina, behar zen aldietan laguntza eskatzen ikasi zuen eta beti gauza berriak ikasteko prest azaldu zen.
Egokitzea gehien kostatu zitzaion egoera, normala den bezala, enpresako giroa bera izan zen, ikasleak ez baitu oso izaera irekia eta bat-batean beste errealitate batean murgilduta sentitu zen. Hori erronka bat bezala izan zen beretzat, baina egia da lankideen gertutasun eta naturaltasunak izugarri erraztu zutela guztia. Gainera kostatzen bazitzaion ere bere iritzia botatzen ikasi zuen, ikusi baitzuelako ez zela ezer gertatzen eta gaztea izan arren eta praktikaldietan hasi berri, lankideek bere iritzia baliozko bezala hartzen zutela.
Behar bada hau izan da ikasleak kostata garatzen jarraitu duen konpetentzia garrantzitsuena: jende aurrean hitz egitea, eta hori bere inguruan gehienez hiru pertsona egoten zirela. Baina hasiera batean beti molestatzeko beldurra izaten zuen eta lankideentzat traba edo karga bat izateko. Baina asteak pasa ahala sentimendu hori desagertzen joan zen eta geroz eta gutxiago kostatzen zitzaion besteekin komunikatzea eta elkarrizketetan parte hartzea.
Bestalde antolatzeko eta ekintzak modu koordinatuan planifikatzeko gaitasuna erakutsi behar izan zuen, izan ere zenbait egunetan ordu gutxi batzuetan lan mordoa pilatzen zitzaion; haietariko zenbait lasai egitekoak, baina beste zenbait prisa zeukatenak. Beraz zein lani preferentzia eman ikasi behar izan zuen eta denbora aurrezten nahiz aprobetxatzen. Esate baterako, A lana egiteko beharrezko programa ireki bitartean, B lanarentzat itzulpen bat egitea. Hau da, zeregin desberdinak aldi berean egitea banaka-banaka joan baino.
Talde lanari dagokionez, hau ez da ikaslearen eguneroko praktikaldietan bereziki presente egon den arlo bat, gehienetan bakarka egiteko lanak burutzen zituelako. Talde lan definitu daitekeen bakarra da, film batentzat promozioa lortzeko komunikabideak topatu eta kontaktatu behar zenean, Jone, Noelia eta ikaslea elkarrekin lanean aritzen zirenean. Hau da, lehenik eta behin lana edo helburu komuna zein zen azaltzen zen, egitekoak hiruen artean banatzen ziren eta noizbehinka informazio truke bat egoten zen besteen lana errazteko. Ez da inoiz gatazka edo desadostasunik egon horrelakoetan, eta bilaketan arazoren bat suertatzen bazen, besteekin komentatzea besterik ez zen behar.
Horrez gain askotan Jonerekin batera lan batzuk egin behar izan zituen, eta aurreko kasuko berdina gertatzen zen. Zereginak elkarren artean banatzen ziren, bakoitzak bere bilaketak egin eta amaieran edo prozesuan zehar informazioa trukatzen zen. Ikaslearentzat lan atseginak ziren Jonerekin oso gustura egoten baitzen.
Ikaslea beti saiatu da arduratsua izaten bai bidaltzen zizkioten lanekiko bai beste edozein egoerarekiko. Enpresaren sekretu profesionala beti hartu izan du oso kontuan eta esate baterako Dibulitoonek esku artean zeukan filma estreinatu baino lehen ez zuen ordura arte egindako inongo lanik publikatu egunerokoan. Bidaltzen zizkioten zeregin guztiak gustatzen ez bazitzaizkion ere, normala den bezala, beti motibatuta mantentzen saiatu zen eta bere onena ematen azken hori burutzeko. Horrekin lotuta, ekimena, iniziatiba eta espiritu ekintzailea erakusten saiatu zen ahal zen neurrian, bere burua bidaltzen ez zizkioten zenbait lanetarako aurkeztuz edo eskatzen ez zitzaizkion hobekuntzak edo aldaketak proposatuz.
Orokorrean, ikaslea Dibulitoon Studiora ideia batekin sartu zen, eta bertan pasa zituen asteetan zehar ideia hori asko aldatzen joan zen. Hasiera batean imajinatu ezin izango lituzkeen lanak egin behar direla ikusi zuen, normalean kasurik egiten ez zaizkienak ere, baina funtsezkoak direnak. Gainera ikaslea konturatu zen edozein detailek axola duela, izugarri txikia bada ere. Oso gertu zegoen entrega data bat egonda ere, lanak hobetzekorik bazuen denbora gehiago dedikatzen zitzaion, ondoren horrek estresa ekarriko bazuen ere. Baina ikaslea enpresan egon bitartean egin behar izan zituen lan gehienak ondoren sarera igotzekoak zirenez edo gero beste enpresa batzuek material horrekin lan egin behar zutenez, kalitate ona edukitzea eta dena ezin hobeto egotea oso garrantzitsua zen.
Bestalde, enpresa ez oso handia bada ere etengabe ari dira lanean gauza berriak ekoizten, eta ikasleari arreta deitu ziona da, zenbaitetan beste enpresek lanen bat egin behar dietenean, Dibulitoonek guztia eginda eman behar izaten diela. Esate baterako, behin ingelesezko trailer bat Madrildik egin behar zieten, baina horretarako ez zen nahikoa bertan erabiltzen zen bideoa eta tipografia bidaltzea. Jada hitz guztien itzulpena eginda egon behar zen eta izenburutxo guztiak ekoiztuta fondo gardenarekin, haiek txertatu besterik egin ez zitzaten. Horrelako gauzak dira adibidez arreta erakartzen ez dutenak. Ez zaie atentziorik jartzen baina beharrezkoak dira eta ez badira egiten horrek arazoak ekar ditzake aurrerago.
Aipatutako guzti horrez gainera ikasleak zortea izan zuen zeren eta praktiketan hasi zenean enpresa film berri baten estreinalditik oso gertu zegoen eta Goya Sarien galarako ere gutxi falta zen (zeinetan pelikula bera izendatuta zegoen). Ondorioz nahiko maiz telebistatik edo prentsatik kazetariak etortzen zen Dibulitoonera filmean parte hartu zuten pertsona desberdinak elkarrizketatzera, eta hauetariko batzuk ikusi ahal izatea oso interesgarria izan zen. Izan ere unibertsitatean ikasleari jada tokatu izan zitzaion zenbait elkarrizketa egitea, baina profesionalek benetan nola funtzionatzen duten ikustea oso aberasgarria izan zen eta hurrengo batean ikasleak non hobetu dezakeen ikusteko balio izan zion.
Era berean behin aukera eman zitzaion Dibulitooneko bi lankiderekin batera aurkezpen batera joateko. Enpresa garatzen ari den proiektu bat epaimahai baten aurrean aurkeztu behar zuen bikoteak eta ikaslea haiekin batera egon ahal izan zen guztiak nola funtzionatzen zuen ikusteko. Noski esperientzia horrekin ere asko ikasi zuen, unibertsitatean noizbait eskatu baitzieten aurkezpen batekin entzuleak konbentzitzeko, baina lan munduko profesionalak horretan ikustea eta horretarako 10 minutu bakarrik izanda guztiz desberdina izan zen.
Orokorrean ikasleak uste du praktikak bere auto-estimuarentzat onuragarriak izan direla. Beldur askorekin hasi zen, Dibulitoon animaziozko luzemetraietan espezializatzen den enpresa bat izanda eta bera ikus-entzunezko komunikaziotik zetorren ikasle bat, ez zegoelako oso ziur beragandik zer esperoko zuten edo karga bat besterik ez ote zen izango. Izan ere ez zuen ongi irudikatzen animatzeaz gain zein beste lan egitea tokatuko zitzaien bertan. Baina behin hasi zenean, gehiagotan aipatu bezala, espero ez zituen lan pila bat egin behar zirela konturatu zen eta behar bada lagungarria izan zitekeela gainerakoentzat. Mota desberdinetako lanak egin behar izan zituen, eta haietariko gehienak egiteko gai izan zen aurretik eskuratuta zeuzkan konpetentziei esker. Horrek auto-estimua pixka bat igo zion, konturatu baitzen ez zuela lan zehatz baterako bakarrik balio, baizik eta esparru gehiagotan lagundu zezakeela animazioari buruz ezer gutxi bazekien ere.
Ikaslearen indar-guneen artean horixe egongo litzateke besteak beste; mota askotariko lanak egiteko gai izan zen zekarzkien konpetentziei esker eta horrek esparru desberdin askotan trebatzeko aukera eman zion. Bai eta bere buruarekin hobeto sentitzeko ere, ia inoiz ez baitio lan bati ezetz esan behar izan nola egin ez zekielako eta beraz uste zuena baino lagungarriago sentitu zen. Eta azpimarratzekoa da hizkuntzek izan duten garrantzia, hasieran horrela ez pentsatu arren. Izan ere behin ikasleak itzulpen bat egiteko bere burua eskaini ostean, hortik aurrera horrelako geroz eta lan gehiago ematen joan zitzaizkion, ez bakarrik euskaraz eta gazteleraz, baita ingelesez ere, eta askotan ikaslea bera arduratu izan zen testu askoren azken errebisioaz.
Behar bada arrazoi beragatik ia beti motibatuta agertu zen lan gehienen aurrean, nola egin behar ziren jakiteak horretan lagundu baitu. Horrek era berean eragin duena izan zen lan guztiak pazientziaz hartzea eta detaile guztietan arreta berezia ipintzea, motibatuta egon ezean askoz ere zailago suertatuko litzatekeena. Azken finean ikasleak lana egiteko gogoa zuen eta sentimendu horrek bere hoberena ematera bultzatu zuen, beste indar-gune garrantzitsu bat izan dena.
Ahulguneei dagokienez aldiz, haietariko bat dudarik gabe jende aurrean hitz egitea da. Hasieran bereziki ikasleari asko kostatzen zitzaion gauza bat zen bere izaera itxiaren ondorioz, eta asteetan zehar asko hobetu zuen arren, oraindik zenbait egoeratan ez zegoen erabat eroso. Egia da nahiko azkar egokitu zela giro berrira eta naturaltasun handiz joan zela guztia, baina hala eta guztiz ere oraindik pixka bat gehiago hobetu daitekeen puntu bat da. Izan ere ikasleak bere iritzia bota nahi zuenean beti pittin bat kostatzen zitzaion.
Bestalde espiritu kritiko gehiago izatea ere bai komenigarria litzateke, izan ere hasieran batez ere diseinuarekin zerikusia zuten lanak askotan atzera botatzen ziren aldaketa batzuek egin behar zitzaizkiolako. Arduradunek ezer esan izan ez balute ikaslea ez zen akats edo hobekuntza horiek egin zitezkeela konturatuko, kritikotasun hori falta zaiolako. Baina egia da espiritu hori esperientziarekin ere lortzen dela.
0 notes
praktikak · 7 years
Text
Postua
Aurretik aipatu bezala ikaslea produkzio departamenduan aritu da lanean, zehazki produkzio laguntzaile postua betetzen, mota askotariko lanak burutzeko aukera eman ziona: bideoak editatu, kontaktuak bilatu, haiekin hitz egin, produktu bat promozionatu, diseinu desberdin asko proposatu, maketazioak, itzulpenak egin... Hala ere esan daiteke lan guzti hauetariko gehienak film batentzat ahalik eta promozio gehien lortzera zeudela bideratuak, horren inguruko informazioa ezagutarazteko eta zabaltzeko xedearekin orokorrean. Beraz Dibulitoon animazioan espezializatzen den produkzio-etxea izanda ere, ikaslea ez da animazioaren aritu, esan daiteke produkzioaren aspektuaz arduratu dela gehien bat.
Gehienetan ikasleaz Jone arduratu da, produkzio internazionalaren arduraduna; besteak beste idazkaritza lanetan ibiltzearen ondorioz beti egoeraren ikuspegi orokorra zeukalako eta beraz bazekien zein lan eginda zeuden eta zeintzuk ez, eta zeintzuk zeukaten eginak izateko premia. Ricardo lan praktikoago edo “artistikoagoez” arduratzen zen normalean, ikasleak diseinu batzuk sortzen bukatutakoan berea zen iritzi kritiko nahiz garrantzitsuena. Noeliak ere noiz behinka lanen bat egiteko eskatzen zion, komunikabideak bilatu, haiekin kontaktatu edo itzulpenak egitea normalean, prentsa arduraduna den heinean. Ondorioz esan daiteke ikasleak esparru txiki askotan lagundu duela bere praktikaldian.
Esan beharra dago ikaslearen harremana arduradun eta lankideekin estua izan dela kasu batzuetan eta beste zenbaitetan aldiz ez dela egon. Izan ere Dibulitoon enpresa hiru pisuz dago osaturik eta ikaslea behekoan bakarrik egoten zen. Bertan Ricardo (ekoizlea), Jone (ekoizle laguntzailea eta idazkaria) eta zenbaitetan Noelia (prentsa arduraduna) egoten ziren, eta horiekin egunero izan zuen kontaktua ikasleak, beraz haiekiko harremana nahiko estua bihurtu zen, Jonerekin batez ere, bere alboko mahaian lan egiten zuena. Bigarren pisuan jende gehiago egoten zen, baina enpresara sartzen eta bertatik ateratzen zirenean bakarrik agurtzen zituen ikasleak eta hori zen haiekin zuen kontaktu bakarra, goian lan praktikoagoez arduratzen baitira (modelaketa, animatzea...) eta hori ez baita izan ikasleak Dibulitoonen burutu duen jarduera.
Hala ere langile guztien arteko harremana oso ona zela iruditu zitzaion ikasleari. Izan ere haietariko batzuekin Jonerekin bezain besteko denbora pasatzera iritsi ez bazen ere, zenbait egunetan ordu batzuek pasa zituen esate baterako Ángelekin edo minutu gutxi batzuek Jotarekin, eta oso jatorrak zirela iruditu zitzaion. Orokorrean giro oso atsegina arnas zitekeen Dibulitoonen, gertukoa eta naturala, edonor eroso sentiaraziko lukeena.
Egunaren arabera lan zama handiagoa ala txikiagoa izaten zen. Enpresa estreinatzera zioan filma zinematan atera baino lehenagoko asteak nahiko lanpetuak izan ziren adibidez, bereziki aurreko eguna, gauza asko eduki behar zirelako prest estreinaldiko data baino lehenago. Gainera azken honek Goya Sarietako galarekin ere bat egin zuen (zeinetan filma izendaturik zegoen) eta beraz lan karga handiagoa izan zen oraindik. Beste zenbait egun aldiz lasaiagoak ziren, produkzio-etxearen hurrengo proiektuarentzat lanak egin behar ziren adibidez, baina ez zeukaten bukatuak egoteko hainbesteko premia.
Amaitzeko aipatu behar da bi egun oso berezi egon zirela ikaslearen errutinatik atera zirenak baina zeinetan izugarri ikasi zuen; gainera biak aste berean gertatu ziren: Alde batetik, aukera izan zuen luzemetrai baten hasierako produkzio fasea ikusteko. Izan ere Fermín Muguruza beste bi lankiderekin batera proiektu berri batean zebilen lanean eta ikasleak horren animatika ikusi ahal izan zuen eta ondoren luzemetraia definituko duten milaka aldaketaren zergatiak entzun. Master Class baten gisakoa izan zen azken finean eta ikaslearentzat benetan oso aberasgarria.
Beste aldetik, Dibulitoonek esku artean daukan proiektu berri bat lehiaketa batera aurkeztu behar zuen, horretarako epaimahai baten aurrean presentatuz. Ba ikaslea aurkezpen hori egin behar zuten bi lankideekin batera joan zen, epaimahaiaren aurrean aurkeztuz eta bikoteak produktua nola presentatzen zuen ikusiz. Esperientzia oso interesgarria izan zen ikaslearentzat, asko ikasi baitzuen; besteak beste nola aurkeztu produktu bat 10 minututan soilik.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Martxoaren 1, 2 eta 3a. Asteazken, ostegun eta ostirala.
Asteazkenean Jonek kartel bat egiteko eskatu zidan, aurrerago erabili nahi dutena enpresaren film batzuen salmentaren promoziorako. Argibide batzuek eman zizkidan, esate baterako nolako estruktura izan behar zuen, zein datu agertu behar ziren idatzita, aurreko naiz atzeko aldea egin behar nituela... eta diseinatzen hasi nintzen photoshopen, lehenengo beharrezko material guztia deskargatuz. Amaitutakoan Jone bilduta zegoen, eta beraz aurreko naiz atzeko aldearen lehen bertsioak korreoz bidali nizkion, aurrerago gauza batzuk aldatu behar zirelako; adibidez, datu idatzi gehiegi agertzen dira.
Tumblr media
Horrez gain Teresa eta Galtzagorri zinematan egongo zen bostgarren asteburua iristear zegoen berriro ere, eta beraz, hamar bat zinemetako informazioa bilatu behar izan nuen astero bezala. Baina horietako 3k ez zeukaten informazioa eguneratuta, eta beraz hurrengo egunetan berriro ikusteko utzi nituen.
Ostegunean Jonek aurreko egunean egindako kartela begiratu zuen eta aldaketa batzuek egiteko eskatu zidan. Horrez gain txertatu behar nituen irudi batzuk pasa zizkidan korreoz eta haietariko bat editatu behar nuen izenburua ingelesez egon zedin eta ez euskaraz. Eskatutako guztia amaitzerakoan, Ricardo ere etorri zen nola geratu zen ikustera, eta beste hobekuntza batzuk egiteko eskatu zidaten. Amaitzerakoan berriro erakutsi nien emaitza eta ontzat eman zen.
Tumblr media
Gure zerrenda luzean apuntatutako bi zinema festibalek filmak aurkezteko epea ireki zuten, eta beraz bakoitzaren web orrialdean sartu eta ea Teresa eta Galtzagorri-rekin apuntatu gintezkeen begiratu nuen. Baietz ikusi nuenean bi web orrietan kontu bat sortu nuen eta pelikula aurkeztu ahal izateko formularioa betetzen jarri nintzen, zati batzuek zurian utziz erantzunak ez nekizkielako. Geroago Jone bileratik irteterakoan duda horiek argitu zizkidan eta formularioa bidali genuen.
Gaur, ostirala, oso egun alai nahiz tristea izan da. Goizetik ez nuen ia energia edo motibaziorik banekielako Dibulitoonen edozer egingo nuen azken aldia izango zela. Baina eguna alaitzeko Ricardok enpresa guztitik bira bat ematera eraman nau eta bitartean haien lanak nola funtzionatzen duen esplikatu dit. Lehenik hirugarren pisura joan gara, non haien filmetako paperean egindako material guztia gordetzen duten eta beraz bozeto eta storyboard asko ikusi ahal izan ditut. Gero bigarren pisura jaitsi gara, non behean gaudenez aparte, beste langile guztiak dauden. Bakoitzak zeregin bat dauka eta banaka-banaka erakutsi didate zertan ari ziren eta nola. Amaitzeko Ángelek errealitate birtualeko betaurreko batzuk eman dizkit probatzeko haiek egindako eszenatokiekin. Ondoren garajera joan gara, trasteleku bezala erabiltzen dutena haiek sortutako pertsonaia, liburu, eszenatoki, objektu eta abarrak gordetzeko. Azkenik lehen pisura igo gara eta Ricardok bere estudioko kartel guztietan dauden filmetako istorioak eta ezaugarriak kontatu dizkit, eta haietariko askoren laburrak edo trailerrak ipini.
Izugarrizko esperientzia polita izan da eta praktikak amaitzeko ezin hobea. Horren ostean ez dut gauza gehiegirik egin. Asteburuan Teresa eta Galtzagorri emitituko duten zinema batzuen web orrialdeak eguneratuta zeuden begiratu dut eta falta zitzaizkidan hiru horietako bat gehitu dut. Baina azkenean tamalez agur esateko ordua iritsi da, eta elkarri hoberena opatu eta bi musu eman ostean, nire praktikak amaitu egin ditut.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 27 eta 28a. Astelehen eta asteartea.
Azkenean iritsi naiz Dibulitoonen pasako dudan nire azken astera. Ezin dut sinetsi zein azkar pasatu den eta ze gustura aurkitu naizen, hasiera batean uste baino askoz ere hobeto. Eskerrak eman behar dizkiet ni hemen hartzeagatik, hain ongi tratatzeagatik eta gauza asko irakasteagatik.
Astelehenean Jonek urrian ospatuko den Bilboko film festibal baten esteka pasa zidan, eskatuz Teresa eta Galtzagorri filma bertara aurkezten saiatzeko; hau da, oinarriak eta arauak irakurri aurkeztu gaitezkeen ikusteko, formularioa goitik behera bete eta beharrezko informazio eta material guztia bidali. Denbora pixka bat behar izan nuen datu nahikotxo eskatzen zituztelako eta leku desberdin askotan bilatu behar izan nuelako, baina Joneri pare bat erantzun eskatu eta gero eta guztia berekin kontrastatuz, egin nuen bidalketa eta filma korreoz bidali nien, arauetan eskatzen zen bezala. Hortik ordu batzuetara korreo bat bidali zidaten baieztatuz beharrezko dokumentu guztiak zeuzkatela eta ongi zeudela.
Hori eta gero Jonek zerrenda bat pasa zidan beste 16 zinema festibalekin. Nik egin behar izan nuena da osatzen ari garen zerrenda luze horretan 16 horietakoren bat jada apuntatuta zegoen, eta apuntatuta ez zeudenak sartu. Horretarako lehenik arauak irakurriz eta ondoren interesatzen zaizkigun datu guztiak txertatuz.
Gaur, asteartea, atzoko 16 zinema festibalen informazioa biltzen bukatu dut eta taulan gehitu ditut guztiak, bai eta atzo baiezkoa eman ziguna ere. Gainera geroz eta gehiagok erantzuten ari digute, gehienetan baiezkoa ematen, beraz berdez jarri ditut ziur aukeratu gaituzten festibalak eta gorriz epea jada itxita dutenak edo ezezkoa eman digutenak. Horrez gain beste “erramu kartel” bat egin dut onartu gaituen festibal bateko informazioa jarriz, Gran Canariakoa hain zuzen ere.
Hori amaitutakoan Jonek film baten bi zati pasa dizkit. WeTransfer-etik bidali diote berari, baina gehiegi pisatzen zuenez bi zatitan egin dute. Nire lana izan da bi zati horiek elkartzea eta esportatzea film bezala. Baina horrez gain ezin zuen 2,5GB baino gehiago pisatu, eta nik ez nekien nola aldatzen den hori. Ondorioz tutorial batzuek bilatzen egon naiz behar nuena aurkitu arte, eta azkenean lortu dut 2,4GB pisatu ditzan.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 23 eta 24a. Ostegun eta ostirala.
Ostegunean Jonek festibalen beste zerrenda bat pasa zidan baina berriro ere eguneratuta, eta bertako sei festibaletara aurkeztuko garela esan zidan. Nik sei horientzat kartelak egin behar izan nituen, hemen “erramu kartelak” esaten zaienak agertzen den irudiarengatik.
Tumblr media
Bertan festibalaren izena, Teresa eta Galtzagorri aurkeztuko den kategoria eta urtea agertu behar dira, beraz photoshopen ezer egiten hasi baino lehenago, beharrezko informazio guztia bilatu nuen festibal bakoitzaren web orrialdean. Hala ere haietariko batzuetan sekzio zehatzak ez ziren agertzen, eta Jone eta Ricardo bilduta zeudenez, aurkitu nuena apuntatu nuen hurrengo egunean haiei galdetzeko ea kartelean gehitzea merezi zuen edo ez.
Horrez gain filma estreinatu zenetik laugarren asteburua hurbiltzen ari zen, eta beraz momentua zen pelikula emitituko zen zinematako paseen informazioa bildu eta apuntatzeko. Horretan hasi nintzen baina ez zidan amaitzeko denborarik eman; eta gainera zenbait zinema euskaldunetako informazioa ez zegoen eguneratuta.
Gaur, ostirala, asteburuan Teresa eta Galtzagorri emitituko duten zinemen informazioa bilatzen bukatu dut, eta atzo oraindik datu eguneraturik ez zeukaten web orrialde batzuek gaur bazeuzkaten interesatzen zitzaizkigun datuak.
Bestalde atzo hasitako “erramu karteletan” agertu behar diren datuak Jonerekin komentatu ditut, eta elkarrekin erabaki dugu zer idatzi eta zer ez. Hori eta gero 6 kartelak eta beste berri bat sortu ditut, esportatu eta korreoz bidali.
Justu-justu denbora eman dit azken lan hau bukatzeko eta Jonek galdetu dit ea berarekin eta Ángelekin Ficobara joan nahi nuen. Izan ere gaur Dibulitoon prestatzen ari den proiektu berri bat aurkeztu egin behar zuten epaimahai baten aurrean, eta nik bertan zer eginik ez nuen arren, joatea erabaki dut. Esperientzia oso interesgarria eta aberasgarria izan da, alde batetik ikusiz nola Jonek eta Ángelek 10 minututan soilik haien proiektu osoa deskribatzen eta saltzen zuten, eta bestetik horrelako aurkezpenen dinamika guztia nola doan ikusiz.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 21 eta 22a. Asteartea eta asteazkena.
Asteartea oso egun berezia izan zen, promestu zidaten bezala hirugarren pisura igo ahal izan nintzelako eta Fermín Muguruza eta beste bi langilerekin egon ahal izateko aukera izan nuelako haien proiektu berriari forma ematen zioten bitartean. Esperientzia izugarri polita eta aberasgarria izan zen, lehen aldiz ikusi nuelako zein den animaziozko produkzio baten hasierako fasea, animatika deiturikoa, eta zein irizpiderekin erabakitzen ziren aldaketa guztiak. Izan ere ni bertara ikustera bakarrik joan banintzen ere eta beste hiruekin ezagutzen ez baginen ere, askotan haien lana geratu eta niri gauzak esplikatzen jartzen zitzaizkidan, bai kontatzen ari ziren istorioa, bai zer esan nahi zuten pantailako markek, zeintzuk diren jarraitu behar dituzten hurrengo pausoak... Luxu bat izan zen benetan eta asko ikasi nuen, bai animaziozko produkzio baten prozesuari buruz, bai eta zuzendaritzaren esparrutik zenbat buelta ematen zaizkion detaile bakoitzari eta nola beti dagoen intentzio bat erabaki bakoitzaren atzean. Master Class bat bezalakoa izan zen azken finean.
Gaur, asteazkena, animazio festibaletako taula osatzen jarraitu dut amaitu arte. Zenbait data oraindik ez daude finkatuak festibal batzuek ospatzeko oraindik denbora dezente falta delako, baina orokorrean badirudi zerrenda berri honetan Teresa eta Galtzagorri festibal gehiagotara aurkeztu daitekeela, gehien bat azkenean filma ingelesezko bikoizketarekin jaso dugulako eta horrek lehiaketa askotako ateak zabaltzen ditu.
Behin taulako datu guztiak dataren arabera ordenatu eta gero, korreoz bidali diot Joneri, eta Noeliaren mezu bat ikusi dut. Aurreko astean El Correoren elkarrizketa bat euskarara itzuli nuen, baina era berean elkarrizketatuari ere bidali zitzaion berak nahi zituen aldaketak egin zitzan. Beraz berriro gaztelerazko bertsioa pasa zait baina aldaketa batzuekin, eta nik informazio berri hori euskaratu behar izan dut, zenbaitetan lehendik idatzitakoa kenduz.
Amaitzeko Jonek Teresa eta Galtzagorriren filmaren ingelesezko bertsioa pasa dit nik bertatik hiru klip moztu ditzadan, lehenago ere egin nuen bezala baina gaztelerazko filmarekin. Baina pelikulak pisu handia dauka eta denbora asko behar izan du deskargatzeko. Horregatik bitartean jada moztuta neuzkan klipak nahiz ingelesezko gidoia ireki, eta apuntatzen joan naiz zein minututik zein minutura moztu beharko nuen geroago. Behin artxiboa deskargatzean eta premier-en editatu eta gero, hiru bideoak korreoz bidali dizkiot Joneri.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 17 eta 20a. Ostirala eta astelehena.
Ostirala oso egun lanpetua izan zen eta itzulpenez betetakoa. Noeliak bosgarren prentsa ohar bat bidali zigun guztioi (Joneri, Ricardori eta niri) gazteleraz, egun horretan bertan komunikabideei bidali nahi ziena, eta horretarako euskarazko itzulpena behar zuen. Ni berehala horretan lanean jarri nintzen, baina baita Jone ere (ni itzultzen eta bera Noeliak idatzitakoa errepasatzen), eta ondorioz, amaitzeko gutxi falta zitzaidanean, berak egindako zuzenketak bidali zituen. Beraz aurreko bertsioarekin konparatu eta gauza batzuk aldatzen joan nintzen nire itzulpenean. Azkenean euskarazko bertsioa bidali nien guztiei, baina baita gaztelerazkoa ere, akats txiki batzuk gorriz markatuz, haiek erabakitzeko ea benetan aldatu behar ziren edo ez.
Baina itzulpenak ez ziren hor amaitu. Prentsa oharraz gain Noeliak beste dokumentu bat ere bidali zuen, El Correo-ren elkarrizketa bat. Hau ere itzuli behar izan nuen, baina bi dokumentuak nahiko luzeak zirenez egun osoa bi lan horiekin pasa nuen. Eta esan beharra daukat uste dudala abiadura gehiago lortu dudala itzulpenean, gazteleratik euskarara gutxienez, eta hori beti ongi datorren zerbait da.
Hau Dibulitoonen pasako dudan azken aurreko astea izango da, eta jada triste jartzen hasi naiz ziur nagoelako asko botako dudalako faltan hemen dagoen giro goxoa.
Gaur, astelehena, lan luze bat bidali zait. Teresa eta Galtzagorri animazio festibaletara aurkezteko gaiarekin gabiltza berriro ere eta exceleko dokumentu luze batean haietariko askoren izenak daude apuntatuta, nik aste batzuek lehenago bilatutakoak baino gehiago. Bertan hainbat lauki daude informazio desberdina eskatzen dutenak: festibalaren web orriaren esteka, non izango den, zein egunetan, noiz aurkeztu behar diren lanak, antolatzaileak, telefonoa, korreoa... Nire lana dokumentu hori betetzea izan da banan-banan datu horiek topatuz. Guztia bukatuta uzten saiatu naiz biharko; izan ere lanean nengoela atea jo dute, ni irekitzera joan naiz eta Fermín Muguruza agertu da. Dibulitoonekin proiektu bat egiten omen dabil eta bihar haiekin batera pasako dut eguna prozesua zein den ikusi dezadan.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 15 eta 16a. Asteazken eta osteguna.
Asteazkenean, festibalen informazioa biltzen guztiz amaitu nuen, eta aurreko egunean bezala, bi posible bakarrik geratu zitzaizkidan. Datu guztiak txukun apuntatu eta Joneri bidali nion dena korreoz, berak ikusteko eta posible zen festibal bakoitzaren eskakizun guztiak betetzea, batek adibidez 20 orrialdeko PDF bat aurkezteko eskatzen baitzuen.
Gero apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko egunari buruz informazioa bilatzen jarri nintzen, ikusteko ea Donostian edo Bilbon aurten ere ospatuko den. Izan ere Dibulitoonek egindako film eta serietako liburuak ere badauzka, eta azoka horietan saltzea ongi egongo litzateke. Era berean, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ere bada, eta jakin nahi genuen ea beste noizbait gertatu den bezala, bi ekitaldiak elkarrekin ospatuko diren ala ez. Hala ere oraindik denbora falta denez, oso informazio gutxi aurkitu nuen. Baina gutxienez bi hiritan liburuaren eguna beti bezala ospatuko da.
Azkenik Noeliak aurreko astean emititu zen irratiko programa baten podcast-a pasa zidan, zeinetan Teresa eta Gatlzagorri filmaz hitz egiten den eta honen zuzendariak hitz egiten duen. Beraz, programak asko irauten duenez, nik pelikulari buruz hitz egiten den momentuak bakarrik moztu behar izan nituen eta bertsio motz hori berriro ere Noeliari bidali.
Gaur, osteguna, Teresa eta Galtzagorri zinematan egongo den hirugarren astea da, eta beraz hau emitituko den 12 zinema edo aretoetako zenbait informazio bildu behar izan dut. Hau da, zein egunetan emitituko den, zenbat aldiz eta ze ordutan. Ondoren zerrendara beste bi zinema gehitu dira.
Datu horiek bildu ostean, lehen aldiz (elkarrizketa egin nuenetik) Dibulitooneko hirugarren pisura igo naiz Ricardorekin batera, bertako ordenagailu batean lan bat egiteko eskatu nahi zidalako. Filmaren hasieran titulua azaltzen deneko bideoa bakarrik esportatzea nahi zuten, baina izenburua euskaraz agertu beharrean ingelesez. Horretarako tif sekuentzia bat inportatu behar izan dut laguntza pixka batekin, ez bainekien sekuentzia horrek ongi nola funtzionatzen duen, eta euskarazko bideoak zituen ezaugarri berdinak ingelesezkoari aplikatu. Ondoren esportatzen utzi dut eta denbora dezente behar izan du oso proiektu pisutsua delako.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 13 eta 14a. Astelehena eta asteartea.
Astelehenean Agurtzane Intxaurragaren curriculuma itzultzen jarraitu nuen ahal nuen moduan eta amaitzerakoan korreoz bidali nion Joneri. Ondoren eskatu zidan Teresa eta Galtzagorriren beste titular batzuek egiteko, argazki eta testuekin, jada egin nuen bezala. Baina oraingo honetan ingelesez ere bai. Horretarako filmaren gidoian bost esaldi inguru bilatu behar nituen  nire ustez titular horietan ongi geratuko zirenak eta ondoren guztia muntatu. Bestela euskarazko eta gaztelerazkotan erabilitakoak bilatu nitzaken eta ingelesezko bertsioa egin besterik gabe.
Bigarrena egin nuen azkenean, gidoi osoa irakurri ostean Noeliak erabaki zituen esaldiak hoberenak zirela iruditu zitzaidalako. Bakar bat gehiago aukeratu nuen eta beraz azkenean sei muntatu nituen.
Tumblr media
Hori egin ostean, Jonek bigarren prentsa oharra pasa zidan baina ingelesera itzulita zegoena. Euskarazko eta gaztelerazko bertsioekin egin nuen bezala, elkarrizketa hau ere maketatu behar nuen: pelikularen izenburua, dibulitoonen logoa eta filmeko zenbait irudi txertatuz.
Gaur, asteartea, Jone Dibulitooneko web orrialdean lanean ari zen, aurreko astean sarrera berri bat ipini baitzuten bertan eta orain edukiz bete behar dute. Besteak beste, ekoiztutako filmen fitxak jartzen ari dira, bakoitza banner batekin, baina haietariko bat ez da ongi geratzen moztuta geratzen delako. Ondorioz Jonek eskatu dit ea ongi geratuko zen bat egin dezakedan, baina arazoa da berak ez zekizkiela banner horren neurriak. Azkenean gutxi gora behera kalkulatu dut web orriak non mozten zuen irudia eta neurri horiek erabiltzen saiatu naiz berria egiteko. Amaitzerakoan Joneri bidali eta balio duela esan dit ongi geratu baita.
Ondoren animaziozko festibaletara apuntatzen hasteko eskatu didate, edo gutxienez saiatzeko eta ikusteko ea bidean trabarik egon daitekeen. Hau da, ea Teresa eta Galtzagorrik eskakizun guztiak betetzen dituen. Aurreko asteetan jada informazio asko bilatua neukan eta guztira 8 festibaletako oinarrizko eskakizunak betetzen ziren. Baina banan-banan formularioa betetzen joan heinean, ia gehienek filmaren ingelesezko azpitituluak eskatzen dituztela ikusi dut, eta guk ez dauzkagu. Ondorioz 8 aukeratatik bakarrarekin geratu gara, eta oraindik ez daukagu oso argi.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 9 eta 10a. Ostegun eta ostirala.
Ostegunean suposatu bezala, komunikabideak bilatzen jarraitu nuen eta aurkitzen nuen informazioa apuntatzen. Lehenik Gijónekin amaitu nuen, eta datu guztiak Noeliari bidali nizkion bera ari baita hedabide guztiekin komunikatzeaz arduratzen. Denbora dezente eta gero Oviedo eta Benaventerekin ere bukatu eta aurkitutako guztia korreoz bidali nuen. 
Geroago beste lantxo bat eskatu zidaten: enpresaren ordenagailu “komunean” Dibulitooneko hurrengo proiektuaren zenbait plano zeuden PSD formatuan eta nire lana izan zeb banaka-banaka haietariko bakoitza irekitzea eta JPEG formatuan gordetzea, horrela behar baitituzte. Lan hau nire ordenagailuan egin nuen bestean photoshop ez delako irekitzen; beraz amaitutakoan artxibo guztiak berriro pasa nituen ordenagailu “komunera” eta PSD artxiboak borratu nituen jada ez dutelako balio.
Azkenik Noeliak eskatu zidan eginda neuzkan sarerako Teresa eta Galtzagorriren bi karteltxotan esaldi bat kentzea eta geratzen zena pixka bat aldatzea, izan ere zinema-areto batek bere web orrialdean jarri nahi zituen.
Tumblr media
Gaur, ostirala, Jone eta Ricardok atera behar zuten eta beraz lana utzi didate. Alde batetik ni naizenez beheko pisuan geratzen den bakarra, nik arduratu behar dut enpresako telefonoa hartzeaz. Nork deitzen duen apuntatu behar dut eta ondoren Joneri whatsappez dena azaldu berak erabakitzeko ea segituan mugikorretik deitu behar dien ala itxaron dezakeen.
Beste aldetik Jonek beste dokumentu bat pasa dit korreoz, non jartzen duen aurreko egunetan bilatutako zein hedabide edo erakunderekin kontaktatu den jada. Beraz kontaktatu ez den horiei mezuak bidaltzea tokatzen zait niri, promozionatu nahi dugun informazio guztia helaraziz. 
Azkenik Agurtzane Intxaurragaren curriculuma itzultzen hasi naiz, baina aldi honetan euskaratik ingelesera. Jada gazteleratik euskarara itzultzea zaila egiten bazitzaidan zenbait esaldi konplexurekin, oraingo honetan zer esanik ez. Hala ere erabaki dut ahalik eta hoberen egiten saiatuko naizela, akats pila bat egin ditudala jakinda, eta ondoren Joneri pasako diot abisatuz errepaso handi bat behar duela dokumentuak. Hasieratik amore ematea baino hobea iruditzen zait. Izan ere Dibulitoonen ikasi dudan gauzetako bat da, hasieran lan batek oso zaila ematen badu ere, beti saia zaitezkeela sarean tutorialen bat bilatzen, ondokoei laguntza eskatzen etab. Azkenean askotan nahi dena egiten lortzen da eta esfortzu estra hori aitortu egiten zaizu.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 7 eta 8a. Astearte eta asteazkena.
Asteartean Noeliaren bideoak mozten jarri nintzen eta bide batez elkarrizketetan esaten zutena entzuten, oso interesgarria baitzen bai esaten zutena bai nola zeuden editatuta ikustea. Gainera horietako bi elkarrizketa nik zuzenean ikusi eta entzun nituen Dibulitoonen egin zirelako, eta deigarria izan zen ikustea nola 30 minutu inguruko elkarrizketa batetik minutu inguru bakarrik gorde zuten.
Lanarekin amaitutakoan esportatzen jarri nituen bideoak baina denbora asko behar zutenez, bitartean animazio festibalen informazioa biltzen jarraitu nuen. Gainera Jonek berak duela gutxi bete zuen formulario bat inprimatu zidan, niri betetzea tokatzen zitzaizkidanean jakiteko zer idatzi behar den leku bakoitzean. Hala eta guztiz ere festibal bakoitzak arau eta eskakizun desberdinak ditu.
Gaur, asteazkena, Teresa eta Galtzagorriren euskarazko filmetik zenbait eszena atera behar izan ditut. Gauza da aurreko astean ETB Kulturakoek elkarrizketa batzuek egin zituztela Dibulitoonen, baina idatzi dute esanez pixka bat luzeago geratzea nahi dutela eta horretarako material gehiagoren beharra dutela. Horregatik nik minutu bateko bi eszena atera behar nituen non Teresa eta Tim agertzen diren eta trailerrean ahalik eta gutxien ikusten direnak. Baina azkenean bost atera ditut eta horrela denekin batera egokienak zeintzuk diren erabaki dugu.
Ondoren komunikabideak bilatzen jarri naute. Oraingo honetan zerrenda bat pasa didate, zeinetan otsailaren 10etik 16ra Teresa eta Galtzagorri emitituko duten zinemak eta hiriak dauden. Niri zerrenda horretako hiru hiri egokitu zaizkit eta beraz hor inguruko egunkariak, irratiak, aretoak, telebista kateak, eskolak etab. bilatzen joan behar naiz eta haiekin kontaktatzeko medio guztiak apuntatzen (telefona, korreoa, sare sozialak...), ondoren haiekin hitz egin ahal izateko. Lan luzea izango da beraz, milaka gauza topatu daitezkeelako leku bakoitzeko.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 3 eta 6a. Ostiral eta Astelehena.
Ostiralean Jonek dokumentu bat pasa zidan zeinetan agertzen zen zein zinematan estreinatuko zen Teresa eta Galtzagorri ostiraletik aurrera. Guztira 36 ziren, eta ni zinema haietariko bakoitzaren web orrialdean sartu behar izan nintzen ikusteko eta apuntatzeko egunero zenbat aldiz emango zuten filma eta zein ordutan.
Informazio guzti hori bildu ostean, bi karteltxo egiteko eskatu zidaten, bata Teresa eta Galtzagorrik Goya irabaziko balu erakusteko, eta bestea ez balu irabaziko. Facebookera, Twiterrera eta Instagramera igotzekoak ziren, beraz Facebookeko publikazioentzat tamaina perfektua zein den bilatu nuen eta horren arabera egin nituen bi diseinuak, bai euskaraz bai gazteleraz, beraz 4 guztira. Baiezkoaren karteltxoan Tim (filmeko bi protagonistetako bat) baloi  baten gainean eserita agertzen zen, eta Ricardok ideia bat izan zuen: Baloia kendu eta Goya baten gainean eserita egongo balitz bezala jarri. Beste diseinua gehiago kostatu zitzaidan eta irudi askorekin egin nituen probak, baina azkenean Noeliarekin batera emaitza txukuna lortu genuen.
Tumblr media Tumblr media
Larunbateko Goya Sarien galan, tamalez ez zuen Teresa eta Galtzagorrik irabazi, eta beraz gaur egin dugun lehen gauza gala zer moduz joan zen komentatzea izan da.
Filma jada estreinatu den arren, horrek ez du esan nahi pelikulaz ahaztu eta hurrengo proiektuarekin jarri behar garenik. Hain zuzen ere Jonek hurrengo hilabeteetan ospatuko diren mundu osoko animazio festibalen web orri bat pasa dit, non guztiak agertzen diren ongi zerrendatuta dataren arabera. Ni bakoitzaren estekan sartu behar izan naiz, haien arauak irakurri, informazio garrantzitsuena apuntatu, formularioak bete eta ikusi eta Teresa eta Galtzagorrik bertan parte hartu dezakeen. Esteka pila bat daude eta beraz nahiko lan luzea izango dela pentsatzen dut, baina era berean oso interesgarria.
Horrez gain Noeliak 3 bideoren estekak pasa dizkit, non filmean parte hartu duten zenbaiten elkarrizketak agertzen diren. Elkarrizketak bakarrik hartzeko eskatu dit, beraz lehenik bideoak deskargatu behar nituen eta gero premier-ekin moztu. Arazoa izan da bideoek asko irauten dutela, eta beraz denbora asko behar dutela deskargatzeko. Bat Dibulitoonen deskargatzea lortu dut, baina besteak etxean jarriko ditut, non interneten abiadura handiagoa den.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Erakundea
Dibulitoon Studio S.L. Irunen kokatuta dagoen ikus-entzunezko produkzio-etxe independente bat da, bereziki animazioaren sektorean espezializatzen dena, eta bere jarduerarekin 1991n hasi zen. Beraz Euskal Herriko animaziozko produkzio-etxerik zaharrena da eta erreferentzia bat Espainia eta Europarentzat. Maila nazional zein internazionalean egiten du lan eta hiru negozio linea ditu: Entretenimendua, Ikus-entzunezko Produkzioa eta Editoriala, baina bere jarduera nagusia ekoizpen zinematografikoa da. Izan ere bere produkzio-jarduera gehiena animaziozko luzemetrai propioetan zentratzen da, haurrei eta gazteei zuzendutakoak gehien bat, eta azkeneko animazio teknikak eta teknologiak erabiliz. Hala ere horrez gain laburmetraiak, fikziozko eta animaziozko serieak, dokumentalak, bideoklipak, spot-ak eta beste ikus-entzunezko produktu asko ere egin dituzte.
Esan bezala 1991. urtean hasi zen Dibulitoon bere ibilbidearekin, jada martxan ez dagoen Eskuz produkzio-etxeko langile batzuen eskutik: Ángel Alonso zuzendari artistikoa eta Ricardo Ramón ekoizlea. Helburua istorio propioak ekoiztu eta zuzentzea zen, baina lehenengo urteak ez ziren errazak izan. Hasiera batean bere jardueraren zatirik handiena bitartekoei zuzenduta zegoen, produkzio-etxe espainiarrei (Dócon Films, Milímetros edo Cromosoma esaterako) animazio zerbitzuak eskainiz. Horrek haien kontaktuak zabaltzea eragin zuen eta pixkanaka produkzio-etxe europar garrantzitsuekin lanean hasi ziren, bereziki Frantziarekin eta Ingalaterrarekin: Cosgrove, Teleimagination edo France animation-ekin adibidez.
Hamarkadaren amaiera aldera 3D teknikaren bidez egindako lehen pelikulak agertzen hasi ziren, Toy Story adibidez (John Lasseter, 1995), bai eta honen sorrerarako software-aren garapena ere, eta Dibulitoon teknika berri horretara ohitzen hasi zen. Horrela estudioa handitzen eta garatzen joan zen progresiboki Estatu Batuetako Warner Bros, Disney eta Universal Studios-entzat ekoizpenak egitera iritsiz. 9 urte iraun zituen lehen garai horretan Dibulitoonek 17 luzemetraien eta 50 telebista serieren ekoizpenean parte hartu zuen. Izenburu batzuek aipatzearren: Batman (Bruce Timm, 1992), Sabrina (Savage Steve Holland, 1999), Este chico es un demonio (Scott Alexander, 1993), Goomer (Nacho Moreno, 1998)...
2000. urtetik aurrera estudioak ibilbide berri bat hasi zuen, ekoizpen propioan gehiago zentratuz baina koprodukzioa albo batera utzi gabe. Izan ere ospe nazional nahiz internazionala duten enpresekin kolaboratzen jarraitu du noizean behin. Horrela 2000. urtean ekoizpen propioko lehenengo luzemetraia estreinatu zuen, “Ametseko lapurra”. Soilik 3D efektuarekin ekoitzitako lehenengo animaziozko luzemetrai espainiarretako bat izan zen, 2001. urtean Goya Sarietara izendatua izan zena Animaziozko Pelikula Onena kategorian. Esperientzia horrek produkzio-etxeak bide berdinetik jarraitzea eragin du, eta gaur egunera arte 7 luzemetrai ekoiztu ditu bai eta 4 laburmetrai esperimental teknologia berrien garapenerako.
Gaur egun Dibulitoon Studio merkatu nazionalean finkatu da animaziozko luzemetraien produkzio-etxe nagusi gisa, bere marrazki biziduneko filmak telebista kate printzipalen eskuetan jarriz, bai eta dokumental eta serieak telebista kate nazionalen esku. Aipatu bezala diseinu teknika berritzaileak erabiltzen ditu, azken generazioko teknologia baitauka bere esku irudiaren postprodukziorako eta hau etengabe garatzen jarraitzen du. Horrek eragin duena da bere pelikulak 50 herrialdetan baino gehiagotan ikus daitezkeela. Gainera orain arte ekoiztutako luzemetrai guztiak bat ez beste Goya Sarietara izendatuak izan dira.
Aipatzekoa da teknika berri eta aurreratuekin lan egitera ausartzen dela Dibulitoon etengabe, esate baterako, Mystikal (2010) luzemetraia kromarekin dago grabatuta %100ean eta aktore errealekin, Tron (Diseny, 1982), 300 (Legendary Pictures, 2006) edo Avatar (20th Century Fox, 2009) filmetako sistema jarraituz.
Esan bezala, Ángel Alonso eta Ricardo Ramón izan ziren Dibulitoon Studio produkzio-etxearen bi sortzaileak, eta gaur egun 20 langile baino gutxiagoko enpresen kategorian sartzen da, segun eta zein proiekturako beste enpresa edo langile batzuekin kolaboratuz.
Bi departamendutan banatu ahalko litzateke produkzio-etxea, produkzioa eta estudioa. Produkzioan Ricardo da arduradun nagusia, eta beraz gain Jone alor internazionalaz arduratzen da. Ikasleak ere departamentu horretan egin du lan, produkzio laguntzaile bezala definitu baitaiteke bere postua. Beste aldetik, estudioaren departamenduko arduraduna Ángel da, zuzendari artistikoa dena, eta bere gain dauzka beste hiru teknikoak: 3D modelatzailea, Mikel; 3D testuren arduraduna, Eider; eta kanpoko eszenatokien arduraduna, Jota.
Dibulitoon Studio produkzio-etxearen organigrama horrelako zerbait litzateke:
Tumblr media
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Otsailaren 1a eta 2a. Asteazken eta osteguna.
Asteazkenean egin nuen lehen gauza Noeliak egiteko eskatu zidan banner-a izan zen, Teresa eta Galtzagorri jada ostiral honetan estreinatuko denez, prisa dagoelako filmaren promozioan lagundu dezakeen material guztia egiteko. Testu asko sartzeko eskatu zidan eta beldur nintzen ez ote zen sartuko, baina azkenean lortu nuen eta asko gustatu zitzaion Noeliari. Segituan banner-a eskatu zigun web orriari bidali genion.
Gero titularren lanarekin jarraitu nuen. Pelikulatik falta zitzaidan irudia hartu nuen eta muntatzen jarri nintzen, baina beste zehaztapen batzuek jarraituz. Izan ere oraingo honetan Instagramera ere igo nahi ziren titular horiek, beraz forma karratuagoa eman behar zitzaien bestela aplikazioak irudiak moztu egingo zituen. Guztira 14 titular berri idatzi nituen, 7 euskaraz eta 7 gaztelaniaz, eta Noelia eta Joneri bidali nizkien beti bezala.
Tumblr media
Egun amaieran Noeliak hirugarren prentsa ohar bat bidali zidan euskaratu nezan. Horrez gain egun asko ziren erregeen kabalgataren bideoa bukatzeko astirik ez nuela, eta gainerakoek egiteko eskatu ez bazidaten ere, esportatu eta bidali nien, laster hilabete egingo baitu Yokok desfilatu zuenetik eta ez duelako zentzurik bideo hori oso berandu igotzea. Amaitzeko komentatu nuen youtuber txiki horrek erantzun zidala esanez eskatzen genion bideoa apirilean egin ahal izango zuela, baina beranduegi denez esan didate ez duela balio.
Gaur, osteguna, oso egun lanpetua izan da. Bihar Teresa eta Galtzagorri estreinatuko da azkenean, eta etzi Goya Sarien banaketa da, zeinetara enpresako asko joango diren. Horregatik RTVtik eta ETBtik bi taldetxo etorri dira goizean zehar Ricardori eta Agurtzaneri (filmeko zuzendaria) elkarrizketak egitera.
Nik bitartean gauza asko egin behar izan ditut, haietariko gehienak ahalik eta azkarren prisa baitutelako. Lehenik eta behin aurreko egunetan web orri batentzat sortutako banner-a euskaraz ere egin dut, nola geratu den gustatu zaielako eta beraz beste leku batzuetan ere jartzeko aprobetxatuko dute, izan ere filmari buruzko informazio garrantzitsu guztia biltzen du. Hau egiteko ez dut denbora gehiegi behar izan, bai ordea hirugarren prentsa oharra euskaratzeko, gehien bat gaztelerazko esaldi luze batzuk euskaraz zentzua galtzen dutelako eta zaila egiten zait esaldiak pixka bat aldatuz ahalik eta zehatzen itzultzea.
Tumblr media
Hori egiten ari nintzela, lana uzteko eskatu didate beste bat egiteko ahalik eta azkarren: ETBkoak zetozen elkarrizketa egitera, eta lehenagotik eskatu zuten Teresa eta Galtzagorriren trailerra nahi zutela baina audiorik gabe. Beraz lantxo hori egiten jarri naiz eta garaiz bidali diot Joneri, nahiz eta ondoren ETBkoak etorri eta esan haiei gutxienez interesatzen zitzaiela audioa edukitzea.
Gero konturatu gara gaur facebooken jartzen duela laguntasunaren eguna dela. Sarean pixka bat informatu gara eta hala dela ikusi dugu, eta ezin hobeto datorkigu estreinatzera goazen filmaren izenagatik: Teresa eta Galtzagorri. Adiskidetasunaren magia. Beraz zer egin genezakeen pentsatzen jarri gara eta azkenean erabaki dugu filmean agertzen den kanta nagusia hartzea (minutu inguru irauten duena eta laguntasunari buruz hitz egiten duena), bai euskaraz bai gazteleraz eta horixe igotzea. Beraz hori editatzen jarri naiz.
Azkenik Jonek komentatu digu niri eta Noeliari aurkitu duela web orrialde bat zeinetara Teresa eta Galtzagorriren diseinu bat bidali dezakegun eta norbaitek eskatzen badu web orriak kamisetatan inprimatu dezake. Beraz momentu horretan nik lan guztiak amaituta neuzkanez, web orriaren gida irakurtzen jarri naiz. Baina ulertu dudanagatik, zoritxarrez gure diseinuekin ezingo dugu parte hartu, ez dituztelako zenbait eskakizun eta arau betetzen.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Urtarrilaren 30 eta 31. Astelehen eta asteartea.
Aste hau oso berezia izango da, ostiralean azkenean Teresa eta Galtzagorri estreinatzen baita zinematan, eta larunbatean Goia Sarien banaketa dagoelako eta enpresako zenbait kide bertara joango direlako. Ondorioz zirrara berezi bat nabaritzen da airean.
Astelehenean sare sozialetarako fraseak maketatzen jarri nintzen. Hau da, aurreko astean Noeliak esaldi batzuk pasa zizkidan (8, gazteleraz), berak egindako eta nik itzulitako 4 elkarrizketa horietatik hartutakoak, bi elkarrizketatu bakoitzeko. Nik egin behar izan nuena zen guztia ahalik eta modurik bisualenean antolatu: bakoitzaren argazkia txertatu, ondoan zegokion esaldia jarri letra tamaina nahiko handiarekin, eta argazki oina idatzi. Prozesu bera 8 esaldiekin errepikatu ostean, esaldi guztiak euskarara itzuli eta berdina egin nuen.
Gertatu zena izan zen ondoren Jonek esan zidala JPG formatuan behar zituztela titular horiek, ondoren Dibulitooneko facebookeko orrira igotzeko publizitate gisa. Beraz hori jakinda, berriro egin nituen baina photoshopen (word-en ari nintzen  lanean), eta dezente hobeto geratu ziren. Gainera egiten ari nintzen bitartean Noeliarekin telefonoz kontaktuan egon nintzen (lehen aldiz) eta lana amaitutakoan, beste bi esaldi pasa zizkidan. Teresa eta Timen argazkiekin hornitu behar nituen fraseak, pelikularen promoziorako balio behar zutelako eta ez jada elkarrizketetarako. Uste baino denbora gehiago behar izan nuen lan hau egiteko eta azkenean egun osoa pasa nuen horretan, amaieran guztia Joneri eta Noeliari korreoz pasatuz.
Tumblr media
Gaur, asteartea, lehenik eta behin Teresa eta Galtzagorri pelikulako eszena desberdinetako irudiak gordetzen joan naiz, atzo Noeliak egiteko eskatu zizkidan pelikularen titularretarako. Azkenekoa topatzea falta zitzaidanean Noeliaren korreo bat iritsi zait, lehenengo lan hau baina urgentzia gehiago zuen beste bat egiteko eskatuz. 
Elkarrizketa bat pasa dit, Sara Tarrés psikologo infantilari egindakoa Teresa eta Galtzagorri filmaren inguruan. Nik euskarara itzuli behar izan dut, eta denbora dezente behar izan dut elkarrizketa nahiko luzea zelako, eta ondoren bi dokumentuak Tarrésen argazkiekin eta pelikulako irudiekin maketatu behar izan ditut, behar zenean argazki oinak ipiniz. Berriro errepasatu eta gero Noelia eta Joneri bidali dizkiet. 
Amaitzeko Noeliak esan dit web orri batek Teresa eta Galtzagorriren banner-a jarriko duela, baina ezin dira jada eginda neuzkanak erabili ez daukatelako web orriak eskatzen duen tamaina eta estreinaldi data hain gertu dagoenez horrekin zerikusia duen beste zerbait idaztea komeni delako. Beraz, horretan jarri naiz photoshopen.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Urtarrilaren 26 eta 27a. Ostegun eta ostirala.
Ostegunean enpresara iritsitakoan Jonek esan zidan Bilbokoek erantzun ziotela esanez asteazkenean nik egindako bi bideoen formatuak oso ongi daudela, baina bi gauza aldatu nahiko lituzketela: Amaierako irudia denbora gehiagoz agertzea eta bertan idatzita dauden datei tamaina handitzea, errazago irakur daitezen. Beraz bi bideo horiek aldatzen jarri nintzen.
Horretan nengoela postari bat iritsi zen pakete bat entregatzera. Barruan 8 DVD kopia zeuden, zeinetan nik egun batzuek lehenago egindako diseinuak zeuden! Izugarrizko poztasuna sentitu nuen eta oso gustura geratu nintzen amaierako emaitza ikusita.
Lehen lanarekin amaitutakoan Joneri berriro korreoz bidali nizkion bi bideoak eta Noeliaren mezu bat neukala ikusi nuen. Bertan eskatzen zidan ezagutzen nuen youtuber txiki horrekin kontaktatzeko, galdetuz ea prest egongo litzatekeen bere kanalean Teresa eta Galtzagorriri buruz hitz egiteko eta behar bada liburu zozketa bat egiteko.
Behin mezua bidalitakoan aurreko eguneko Erregeen kabalgataren bideoarekin jarraitu nuen, 2 ordu eta erdi irauten duenez luzerako lana baineukan horrekin. Azkenean Yoko agertzen zen zati guzti-guztiak elkartuta 3 minutura iristen nintzen, baina plano gehienak ez ziren onegiak nire ustez.
Gaur, ostirala, egin dudan lehen gauza kabalgatako bideoa erakustea izan da. Elkarrekin zein plano erabili erabaki dugu eta guztia txukundu dut planoak laburtuz eta orden egoki batean kokatuz, hoberenak amaierarako utziz. Izenburu polit bat jartzea falta da eta Yoko serieko musika bat ipintzea kabalgatako audioa kenduz. Baina horretarako serieko musikagileari idatzi behar izan zaio musika pieza bat bidaltzeko.
Erantzuna iritsi bitartean, Jonek haien hurrengo proiektuaren memoria idatzi bat pasa dit, Elkano, lehen mundu bira, laster aurkeztu behar dutena. Nik dokumentua errepasatu behar izan dut eta akatsak zuzendu, eta bide batez proiektuaren inguruan informatu naiz. Hori egin ostean, bi grafiko egin behar izan ditut, Publikoari eta Edukiari dagozkionak, txosteneko informazioa era bisualago batean aurkezteko.
Tumblr media
Hau amaitutakoan jada bageneukan Yokoren musika eta beraz kabalgataren bideoan txertatu dut. Horrez gain izenburu bat jarri diot, serieak berak duen izenburuaren estetika imitatuz.
0 notes
praktikak · 8 years
Text
Urtarrilaren 24 eta 25a. Astearte eta asteazkena.
Asteartean berriro ere Jone enpresan zegoen, beraz bera izan zen lana eman zidana ohitura bihurtu zen bezala. Emailez Teresa eta Galtzagorriren gaztelerazko trailer ofizialaren bideoa pasa zidan. Bertan, bukaera aldera esaldi eta hitz batzuk agertzen dira idatzita, off ahotsa esaten joaten dena osatuz. Nire lana izan zen agertzen diren hitz guztiak topatzea, dokumentu batean apuntatzea eta ondoren ingelesera itzultzea. Behin Jonek itzulpena ongi eginda zegoela errepasatu ostean, trailerrean erabiltzen den tipografia bilatzen saiatu nintzen interneten, horretarako letrei argazki bat ateraz eta zenbait web orritara igoz, tipografiak identifikatzeaz arduratzen direnak. Saiakera batzuen ostean aurkitu nuen behar nuena eta deskargatu. Photoshop ireki eta ingelesez 6 titulu berri idatzi nituen, trailerreko letren itsura ahalik eta antzekoena ematen saiatu eta fondo transparentearekin gorde nuen haietariko bakoitza aparte.
Tumblr media
Orain izenburutxo horiek emailez bidali behar dira, zehazki Madrilgo bi neskari trailerretan baitabiltza lanetan eta ingelesezkoa ere haiek egin behar dute. Baina haiei lana ahalik eta gehien erraztearren eta trailerra ahalik eta ongien geratu dadin, beharrezko izango duten material guztia bidali behar zaie.
Azkenik Noeliak Youtubeko Dibulitooneko kanalarentzat banner bat egiteko eskatu zidan, Facebook-eko orrialdean dagoena bezalakoa baina tamaina egokiekin, logorik gabe eta datak bi hizkuntzatan. Eskerrak Teresa eta Galtzagorrirekin zerikusia duen guztian erabiltzen den tipografia aurkitu eta deskargatu nuen, bestela askoz ere denbora gehiago behar izango nuen.
Tumblr media
Dibulitoonen egiten ari naizena lan txikitxoak izaten dira, hasiera batean garrantzi gehiegirik ematen ez zaizkienak. Baina gustatzen zaidana da hain txiki eta sinpleak izan arren askotan errepasatu eta zuzendu behar izaten direla, arreta handia eskaintzen baitzaio edozein produkturi. Eta gainera behin amaitu ostean oso pozik geratzen naiz, izan ere ikusten dut benetan baliagarria dela egin berri dudana; zenbaitetan Madrilera bidaltzen da, behin Berlinera eta bertan erakutsiko da, beste behin DVDetan erabiliko da... Lan gogobetegarriak dira azken finean.
Gaur, asteazkena, oso egun lanpetua eta entretenigarria izan da. Lehenik bideo bat editatzeko eskatu didate. Aurtengo Madrilgo Erregeen kabalgatan, desfilatzen zutenen guztien artean Dibulitoonen azken telebista serieko pertsonaia nagusia ere bazegoen, Yoko. RTVren web orrian egun horretako programa espeziala dago igota, eta nahi dutena izan da, bideo horretatik Yoko agertzen den momentuak aukeratzea eta horiekin bideo motzago bat egitea. 
Bideoak 2h eta erdi irauten ditu, baina haiek jada deskargatuta zeukaten. Arazoa bideoa Premierera inportatzean iritsi da, izan ere ez zen ongi deskargatua izan eta 23. minutuan blokeatu egiten da. Beraz ezin izan dut Premierera inportatu. Ondorioz berriro aurkitzen eta deskargatzen saiatu naiz, baina nola egin ez nekienez youtubeko tutorial bat jarraitu dut. Behin deskargatzen jartzea lortu dudanean, bigarren arazoa iritsi da: 7 ordu inguru behar zituela jartzen zuen. Ondoren denbora hori jaitsi egin da, baina hala ere asko behar izan du. 
Orduan bideoa deskargatzen utzi dut eta bitartean beste lan bat eman didate. Circuito Digital Bilbaotik esan diete Teresa eta Galtzagorri estreinatuko denean spot-a jarri nahi dutela, berez jada eginda zegoena eta 15s irauten zituena. Baina oraingoan 10s irautea nahi dute. Gainera ziurrenik pelikula jada zinematan dagoenean jarriko dutenez bideoa, ez du zentzurik “Otsailaren 3an zinema-aretoetan” jartzeak, eta esaldi hori beste batez ordezkatu behar dut. Horretarako lehenik Photoshopen Galtzagorri agertzen den fondo bat sortu behar izan dut spot-aren amaieran jartzeko. Gero spota laburtzen joan naiz baina zaila izan da 10 segundo benetan oso gutxi delako. Behin bukatutakoan eta bidalitakoan, erantzun digute tamaina ez zela egokia, eta beste bi bideo esportatu behar izan ditut erresoluzio desberdinekoak. Bietako bat egitea gainera nahiko zaila izan da pantaila berean hiru bideo agertu behar zirelako aldi berean. 
Bitartean ETBtik hiru pertsona etorri dira Ricardo eta Ángeli elkarrizketa bana egitera. Azken honek txakurra ekartzen du enpresara eta beraz berak elkarrizketa egin bitartean, txakurra behera ekarri dugu. Ordu erditxo batez beraz negar egin ez zezan saiatu gara, eskaileretan gora igo ez zedin eta gauza garrantzitsurik koskatu ez zezan. Lanetik atsedenaldi txiki bat egiteko primerakoa izan da.
0 notes