Don't wanna be here? Send us removal request.
Text
6. ABESTIA: CHUCHUWÁ
youtube
Aupa talde! Gaur "Chuchuwá" abestia landuko dugu. Abesti hau lantzeko, haurrek zirkuluan jarriko dira eta bitartean, pertsona bat (abestia abesten duena) haurrei aginduak emango die. Haurrak aginduak entzun bezain laster, horiek erreproduzitu egin behar dituzte. Haurrek gorputzeko atalak modu dibertigarrian lantzeko edo ikasteko aukera ematen duen abestia da. Gainera, abestian ematen diren aginduak errepikatu egiten dira eta, azkenean, beste bat gehitzen da. Ordena bakoitza gorputzaren atal bati lotuta doanez, haurrek gorputzaren zati hori ikasteko erabil dezaketen erlazio bat egongo da.
Haurrek abestiaren bidez gorputzeko atalak ikasi dituzten jakiteko, jolas bat egingo dugu: zuek (irakasleek) haurren laguntzarekin, aurretik ikasi duten bezalako abesti bat asmatuko duzue, baina gorputzeko atal desberdinak erabiliz.
0 notes
Text
5. IPUINA: EZ DA AHOTSIK BEHAR
Ongi etorri gure blogera!
Gaur “Ez da ahotsik behar” ipuina irakurriko dizuegu. Ipuin honetan hainbat animali eta haiek komunikatzeko egiten dituzten soinuak ezagutu ahal izan ditugu. Jarraian, hauek birpasatzeko eta ikasteko asmoz jarduera bat antolatuko dugu irakasleok.
Jarduera hau aurrera eramateko bikotekako fitxak egingo ditugu. Bikotekide bat animaliaren argazkia izango da eta beste bikotekidea animaliak egiten duen soinuaren izena. Hasieran, haurrekin solasaldi bat prestatuko dugu ipuinean zehar ikasitakoa birpasatzeko, animali guztien soinuak banan banan ikasiz eta eginez. Gero, fitxa hauek bikoteka elkartzeko jolas bezala erabili daitezke. Hau da, fitxak buruz behera jarrita eta animaliak alde batetik eta soinua bestetik jarrita, animali bakoitzaren soinu bikotea aurkitu behar izatea.
0 notes
Text
4. ABESTIA: GURE ANIMALIAK
youtube
Aupa talde! Gaur gure ikasleekin “Gure animaliak” abestia landuko dugu. Abesti hau lantzeko, zuek (irakasleek) haurren aurrean jarriko zarete hauek zuei imitatzeko aukera izan ditzaten. Abesti honetan, zenbait animali agertzen dira bakoitzak ekintza bat egiten. Kasu honetan, haurrek bereganatu behar duten informazioa ez da hauek egiten dituzten soinuak (onomatopeiak) baizik eta aipatutako animaliek egiten dituzten ekintza edo mugimenduak. Adibidez; “Elefante Martin atzeraka dabil” esaldia entzutean, haurrak elefante bat izango balira bezala; hau da, besoekin tronpa bat egiten, atzeraka ibili behar dute. Abestian agertzen diren ekintzak behin eta berriz errepikatzen dira eta abestia aurrera joan ahala, ekintzak errepikatzeko gero eta zailagoa izaten da hauek egiteko baldintza batzuk narratzaileak esaten dituenean. Hala nola, “hanka baten gainean”.
Haurrak abestian agertzen diren ekintzak ulertu dituzten ala ez ziurtatzeko egingo dugun jolasa “Simonek dio” moduko bat izango da. Zuek (irakasleek) abestian esaten diren esaldiak eta esaten ez diren esaldiak esango dituzue, eta haurrek abestian aipatzen diren esaldiak bakarrik errepikatzen badituzte, ulertu dituztela esan nahi du.
0 notes
Text
3. IPUINA: KOLORETAKO MUNSTROA
Zelan talde?, Irrikitan gure hurrengo sarrera irakurtzeko?, Lasai egon, hemen daukazue.
Gaur koloretako munstroa irakurri dugu, ipuin honetan munstro baten bidez, haurrek emozio desberdinak daudela ohartu dira, are gehiagoa, emozio hauek kolore batekin adierazten direla ere konturatu dira. Geroago, irakasleak koloretako munstroaren ipuina eta emozioak elakartuz ariketa desberdinak proposatu ditu.
Lehenengoa, munstroari zer gertatzen zaion ikertu dute. Ikerketa hori aurrera eramateko haurrrek estabaida egin dute. Eztabaidari hasiera emateko, irakasleak munstroaren emozio eta sentimenduei buruzko hipotesiak aipatu ditu. Ondoren haurrei galdetuko diegu ea haiek zer pentzatsen duten. Haurrek hitza hartu dute eta haien iritziak eta argudioak azaldu dituzte.
Bigarrena, ariketa munstroak margotzen deitzen da. Ariketa hau jorratzeko haurrei munstro baten marrazkia eman diegu. Ostean, ipuinean agertzen diren ekintzak aipatu ditugu eta haurrek ekintza horien arabera munstroa kolore batekin edo beste batekin margoztu dute, kolorea haurrei aipatutako ekintza horretan sentitzen duten emozioak baldintzatu du. Beste era batera esanda, haurrak aipatutako ekintzetan sentitu duena margoaren kolorearen bitartez adierazi du. Margotu ostean haurrek aukeratu duten kolorearen zergatiak azaldu dute.
Aipatu daitezken ekintzak:
1.Barre egitea.
2.Bakarrik egotea.
3.Lo egitea argirik gabe.
4. Jostailu bat apurtzen denean.
5. Aita muxu bat ematean.
6.Eskolara joatea.
7.Lagunekin haserretzea.
8.Nebak azken izozkia jaten duenean.
9.Euria egiten duenean.
10.Mina hartzen duzunean.
Azkenik, aurreko ariketan margotu dituzten munstroak erabili dira. Ariketa hau egiteko taldeka (launaka) jarri dira. Gero, haurrek margoztutako munstroen marrazkietan ekintza bat idatzi dute. Noski, idatzitako ekintzak haurren sentimenduekin zerikusia zutela. Adibidez;
HORIA= POZIK

Lagunekin egotea, oporrak, gozokiak jatea, opariak, jostailuak.
BELTZA= BELDURRA

Otsoa, iluntasuna, pailasoak, itsasoa, sua.
0 notes
Text
2. ABESTIA: HOW MANY FINGERS
youtube
Kaixo Ekipo! Gaur ingeleseko klasean haurrek abesti berri bat landu dute How Many Fingers?. Klase hasieran abestia abestu eta dantzatu dugu. Abestia 3 aldiz entzun dugu. Lehenengo entzuketa aldian soilik abestia entzungo dugu. Bigarren aldian, bideoan agertzen diren panpinen mugimenduak imitatu eta errepikatuko ditugu, esate baterako, eskuko edo oineko hatzamarrak erabiliz zenbakiak kontatzea, txaloak egitea... Hirugarren aldian abestia dantzatu eta umeak abestia kantatzen saiatuko dira (zenbakiak hitzen bidez errepikatu).
Ondorek zenbakiak ikasteko ” zapia” jolasara jolastu gara. Bi talde egin ditugu, talde batean 10 ikasle eta bestean beste 10. Talde bakoitzak kide bakoitzari zenbaki bat esleitu dio. Beraz, talde gorria eskerrean jarri da, aldiz, urdina eskerran kokatu da. Irakasleak zapia hartu eta zelai erdian jarri da. Irakasleak esaten duen zenbakia duten umeek korrika aterako dira zapia hartzera, azkarrena zapia hartu eta zenbatzen (ingeleses) hasi da bere zenbakira iritsi arte, zenbakiak ondo eta ordenean esaten baditu irabazten du, bestalde, zenbakiak txarto esaten baditu beste taldea aukera izango du ondo esateko eta puntu bat lortzeko. Azkenean, talde urdina irabazi du.
Adibideak: Irakasleak “seven” esaten du, beraz, talde urdineko eta talde gorriko “seven”-ak zapia hartzera korrika ateratzen dira, urdinak azkarrago ahilegatu da, orduan zenbatzen hasi da: “one, two, three, four, five, six and seven”. Ondo zenbatu duenez talde urdinak puntu bat irabazi du.
Irakasleak “four” esaten du, talde urdineko eta talde gorriko “four”-ak zapia hartzera korrika ateratzen dira. Berriz ere, urdina azkarrago heldu da, zenbatzen hasten da; one, three, two, four, zenbakiak desordenatuta esan duenez ez du punturik irabazten. Gainer, gorria puntu bat irabazteko aukera dauka, gorriak esaten du: “one, two, three and four”. Ondo eta ordenatuta esan duenez puntua talde gorriak irabazi du.
0 notes
Text
1. IPUINA: QUIERO MI COMIDA
Kaixo irakasle maitatuak! Gaurko saioan “Quiero mi comida” izeneko liburuaren audioa entzun eta horrekin lotuta jolas bat egingo dugu.
Behin ipuina entzunda, interesgarria da ikasgelan ipuinaren edukia lantzea. Horregatik, hurrengo jarduera aurrera eramango dugu. Izan ere, beharrezkoa iruditzen zaigu ikasleei esker onekoak izaten eta gauzak modu zuzen batean eskatzen irakastea. Nola hobe jolas baten bitartean izaten bada!
Ariketa honetan, haur batek aztiaren papera hartuko du, eta gainontzeko ikasleek aztiaren nahiak bete behar izango dituzte, beti ere hitz magikoak esaten baditu; hau da, "mesedez" eta "eskerrik asko" hitzekin.
Jolasa egiteko haurrak musikaren, instrumentu baten edo txaloen erritmoa jarraituz espazioan aske mugituko dira. Eta irakasleak musika gelditzen duenean, mundu guztia estatua batean bihurtuko dira.
Aztiak, makilatxo magiko batekin, estatuak ukituko ditu eta "mesedez" eskatuko die berak nahi duen animalia edo objektu bihur daitezela. Horretarako, noski, beharrezkoa da hitz magikoak esatea. Aztiak ez baditu hitz magikoak zuzen esaten, jolasa bertan bera geratuko da eta beste haur batek aztiaren papera hartuko du.
Baina ondo esaten baditu estatuek, aztiaren nahia behar bezala bete behar dute. Ondoren, aztiak eskerrak emango dizkie guztiei eta espazioan libreki mugitu ahal izango dira lehen markatutako erritmoan. Bukatzeko, aztiak makilatxo magikoa ematen dio bere desioa ongien bete duen pertsonari, eta berriro hasten da jolasa.
0 notes
Text
ONGI ETORRI!!!

Ongi etorri Esponjakberbetan blogera!
Gu esponjak taldea gara, Haur Hezkuntzako 4 ikasleek osatutako taldea eta jarraian eskola bateko irakasleen rolean sartuko gara. Blog honetan, haurrekin lantzeko hainbat proposamen aurkituko dituzue. Proposamenak txikiekin lantzeko 6 jarduera dira, 3 ahozko hizkuntza ipuinekin lantzekoak dira eta beste 3 abestiekin lantzeko. Espero dugu zuentzako guretzako bezain erabilgarriak izatea eta hauekin haurrak literaturaz gozaraztea. Ondo pasa!
0 notes