Tumgik
esponjakurazpian Ā· 2 years
Text
6. MAIATZAK 4
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Gaur, maiatzaren 4an eta beraz udaberrian, baratzera joan gara. Bertan hainbat aldaketa ikusi ahal ditugu, udazkeneko eta neguko egunekin konparatuz. Zuhaitz eta zuhaitzetako hostoak berriro adarretan daude, berdeak dira eta barazten dagoen zuhaitzak fruituak eman ditu jada. Bestalde, barazkiei dagokienez leka txikitxoak ikusi ahal izan ditugu, tipularen erraboilak ikusi ahal izan ditugu baita. Uraza eta zerbak hasten zeuden ere.Ā 
Loreetara igaroz, hainbat lore ikusi ahal izan ditugu, argazkietan ikus daitekeen bezala. Horien artean lore laranjak gure arreta deitu du, izan ere, lore honi petaloak kentzean eta hauekĀ  hilabete pare batzuk oliotan sartuta usten baditugu, olioaren kolorea laranja bihurtzen da. Are gehiago, olio hau haurren ipurdian sortzen diren narritadurak zaintzeko balio du.
Amaitzeko aipatu behar da txorien kantak askoz gehiago eta beraz, hobeto entzuteko aukera izan dugula.
0 notes
esponjakurazpian Ā· 2 years
Text
5. BARATZAN BUELTAN
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Gaur, apirilak 1, baratzara bueltatu egin gara. Bi hilabete ziren baratzera joaten ez ginela, eta, gainera, gaur egun egun hotzenetako bat zen Gasteizen, duela aste batzuetatik hona. Gauean tenperaturak oso baxuak izan dira, eta baratzara joan garen gehienak gauza bat galdetu genion elkarri: urmaela izoztu ote zen? Hori dela eta, baratzara ailegatu bezain pronto, urmaelera gerturatu gara eta urmaela izoztuta zegoen ala ez egiaztatu dugu. Erantzuna ezezkoa izan da. Urmaela ez zegoen izoztuta, eta gainera, Dani, gure irakasleak, kontatu digu praktikak egitera joan baino egun batzuk lehenago zapaburutxo batzuk askatu zituztela urmaelean. Gaur, urmaelean hondoratuta zeuden hostoetako batzuk mugitzean, zapaburuak dezente hazi direla eta igel bihurtzen diren unera iristen ari direla egiaztatu ahal izan dugu.
Jarraian, bankaletara gerturatu gara azaroan herein genituen babak eta ilarrak ikustera. Alde batetik, gure taldea, HH32, herein zituen babak arazorik gabe hazi egin dira. Baina, bestaldetik, HH31. taldea herein zituztenak ez dira ezta pixkatxo bat ere hazi. Hortaz aparte, ilarrekin gauza berbera gertatu da. Hala eta guztiz ere, baratzearekin laguntzen digutenek erabaki zuten ideia ona zela "udako landareak" landatzea ezer hazi ez zen lekuetan. Eta hala egin zuten. Bankaletan tipulak, berroak eta letxugak landatu zituzten. Landare hauei ā€œUdako landareakā€ deitzen zaie udan hazi egiten direlako.
Behin hori amaituta, Danik esan digu txorientzako janleku berri bat diseinatu zutela, eta litekeena zela goizean baten bat handik jaten gelditzea. Jangela horretaz aparte, baratzera egin genuen azken bisitan, beste txori-jale bat ikusi ahal izan genuen baratzeko atearen ondoan, eta, jakin-minez, hura ikustera hurbildu gara. Gure harridurarako, azaroan ikusi genituen bola handiak nahiko kontsumituta zeuden orain, hau da, txoriek jan egin zituzten.
Amaitzeko, gainerako denboran, Danik taldeka aurkezpenen egoera zein zen galdetzen zuen bitartean, gainerakook galdera sustatzaile pare bat pentsatu dugu eta intsektuen hoteleko hutsuneak osatu ditugu. Entomologo praktikoak garen aldetik, esan dezakegu hotel horretan ezin izan dugula intsekturik ikusi, tenperatura baxuak genituelako.
0 notes
esponjakurazpian Ā· 3 years
Text
4. URTARRILAK 28
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Gaur baratzean, lehenik eta behin, ikusi eta aztertu dugu nola zeuden aurreko egunean ereindako haziak. Alde batetik, babak, hasi egin dira baina oraindik gehiago handitu behar dira, kurtsoaren zehar behatuz joango gara noiz arte hasten diren jakiteko. Beste aldetik, ilarrak, hauek hil egin dira. Izan ere, auzokoak aurretik galdetu gabe errautsak bota zituen bankaletara. Errautsak ez dira txarrak baina urarekin elkartzen badira likido bat sortzen da eta likido hori kalaren papera hartzen du eta erretzen du.
Gero, taldeka besteoi elkarri behar genituen liburuak erakutsi eta aurkeztu ditugu. Danielen laguntza pixka batekin gure taldeari argi eta garbi utzi digu armiarmak ez direla intsektuen taldekoak, araknidoen taldekoak baizik. Hain zuzen ere, ezberdin egiten dituen aldea hankak dira, araknidoek zortzi hanka dituzte eta intsektuek aldiz, sei.
Jarraian, urmaela ikustera joan gara. Urmaela ez zegoen izoztuta baina ez ditugu ikusi ez zapabururik eta ez igelik, hosto gehiegi daudelako bertan. Baina guk pertsona ā€œzaharā€ edo hobeto esanda, pertsona heldu bezala hipotesiak egin ahal ditugu. Horri esker, esan dezakegu zapabururik urmaelan ez ikusi arren, hor jarraitzen dutela eta ez direla hil egin.
Bukatzeko, irakasleak txoriei elikatzeko tramankulu bat erakutsi digu eta barruan jateko hiru bola sartu ditu. Momentu horretan ez ditugu txoririk ikusi baina Danielek esan digu hortik ordubetera, hortik pasatuz gero, tramankuluan nola pausatzen diren eta bolak nola txikitzen dituzten ikus dezakegu.
Hurrengo asteetan laborategira joango gara, hori dela eta baratzera bueltatzen garenean espero dugu babak handituta egitea.
0 notes
esponjakurazpian Ā· 3 years
Text
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
3. EGUN EURITSUA
Gaur, egun euritsu bat izan dugu. Hala eta guztiz ere, euritakoak eta zirak hartu eta baratzera joan gara. Gutxi gora behera 15 pertsona egon gara baina nahikoa izan da ia talde guztietako gutxienez pertsona bat egon delako. Hasteko, taldeka azken egunean ikertzeko agindu zigunari buruzko azalpen txiki bat ematen saiatu gara. Egia esanda, talde guztiak Danielen laguntza behar izan dugu aurkezpen txikia egiteko. Izan ere, ez genuen guztia ondo prestatuta izan baina hala eta guztiz ere gure taldeak azkenean azalpen onak eta argiak egitea lortu genituen.
.
Talde guztiak hitz egin ondoren, Karpologoen azken azalpenari esker, babak eta ilarrak landatzera ekin diogu. Horretarako, lehenik eta behin, bi talde egin ditugu. Euria ari zuenez eta denontzako aterkirik ez genuenez, batzuk lan egin zuten bitartean, beste batzuk euritakoekin estaltzen zieten, asko busti ez zezaten. Beraz, alde batetik, talde batek kartelak egin eta ureztontziak bete dituzte. Eta, beste aldetik, beste taldea bankalak garbitu eta bankal bakoitzean hazi batzuk (babak eta ilarrak) landatu ditugu.
Babak landatzeko, lehenik eta behin bankala garbitu dugu, eta gero, bi babak jarri ditugu zulo bakoitzean. Jarraian, haziak lurrarekin estali ditugu eskuekin presioa eginez. Esan beharra dago, garrantzitsua dela zulo txiki bat bezala uztea, ura hazira iristea errazagoa izan dadin. Babak landatzeko, bi hazi jartzen dira zulo bakoitzean eta zulo bakoitza 2-4 cm-ko sakontasunera egin behar da. Gainera, 20 cm inguru uzten dira zulo bakoitzaren artean landareak hazten direnean, haien artean traba egin ez dezaten eta espazioa izan dezaten. Babekin amaitzeko, gure kideek egindako kartelak landatu ditugu, eta gero bankala ureztatu dugu bi ureztagailurekin.
Bukatzeko, ilarrak landatu ditugu beste bankalean. Bankal honetan, esperimentu bat egitea erabaki dugu eta makil bat jarri dugu bankala alde batetik bestera zeharkatzen duena.
Esperimentua zaindutako lur baten eta zaindu gabeko lur baten artean dagoen aldea ikustean datza; izan ere, gu praktiketan gauden bi hilabete hauetan Danielek, gure irakasleak, gure babak eta ilarrak zainduko ditu. Prozesua babak landatzeko erabili dugun berdina izan da, baina behin ilarrak ladatuta izan ditugunean, 8 makil iltzatu ditugun ilarren bankalean, bankalak landare igokariak direlako eta makilei esker tente mantenduko dira. Honekin bukatu dugu egun euritsua.
0 notes
esponjakurazpian Ā· 3 years
Text
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
2. SARRERA
Gaur baratzean hainbat gauza egin ditugu. Eta entomologoak garenez ā€œbetaurrekoakā€ jantzi ditugu eta egunean zehar ikusi ditugun intsektuei argazkia atera diogu. Hasieran, matxinsalto bat ikusi dugu, gero, armiarma bat sare erraldoi batean, belar txarrak kentzen genituen bitartean zizare bat eta azkenik, erle bat.
Eginbeharrekin hasteko, aurreko astean zapaburuak ikusi ez genituenez eta urmaela mahukarekin bete behar zenez hori egitera abiatu gara. Urmaela betetzen zegoen bitartean sarearekin zapaburu bat harrapatu eta gertutik ikusi egin dugu. Urmaela betetzen utzi eta belar txarrak bankalatik kentzera joan gara. Behin dana garbituta zegoela laya hartu eta lurra aireztatu dugu.
Jarraian, zenbait klasekideen artean bahea hartu eta lurra gainetik sakabanatu dugu, iragaziz. Berdina beste balankan egin dugu eta ondoren lurreko hostoak pilatzerari ekin diogu hauek geroago konpostera botatzeko.
Bat-batean irakasleak egiten ari ginen ekintzari uko egiteko eta guztiok biltzeko esan digu. Alegia, talde bakoitza ā€œbetaurrekoakā€ jarri behar ditu egokitutako gaiari buruz aztertzeko eta hori buruz hitz egin nahi zuen. Guztion artean hain zuzen ere, edafologoak (lurra aztertzen dute), karpologoak (haziak), entomoloak (intsektuak), meterologoak (eguraldia), dendrologoak (zuhaitzak), ornitologoak (txoriak) eta petrologoak (harriak) aurkitu ditzakegu. Gure taldean aurretik aipatu bezala entomoloak gara eta baratzean gauden bakoitzean intsektuei buruz aztertu behar dugu. Talde bakoitzari eskatu digu gure gaiari buruz informazioa bilatzeko eta hausnartzeko.
Gure kasuan hainbat galdera planteatu dizkigu: Zelakoak dira intsektuak? Zer da intsektu bat? Zer da intsektu bezala identifikatzen duena? Ba al daukate bizkar hezurrik? Material egokiak daude intsektuak harrapatzeko eta hauek salgai daude? Haurrak zer jakin beharko lukete intsektuei buruz? Ze aurreideak dituzte gai honen inguruan? Ba al dakite haurrak izaki bizidunak direla? Curriculumean zeozer jasota dago? Galdera hau guztiak pentsarazteko balio dizkigute eta hurrengo egunerako gehiago informatuko gara. Talde bakoitzari zertaz aztertu behar duten sakondu eta gero mahuka jaso eta guztion artean erabilitako material guztia batu eta bere lekuan jarri egin dugu.
0 notes
esponjakurazpian Ā· 3 years
Text
AIRE ZABALEKO ESPAZIOAK
Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media Tumblr media
Gaurko klasea gure unibertsitateko sarreran hasi da. Bertan irakaslearekin geratu gara eta ezer egin baino lehen, aire zabaleko espazioei buruz hitz egiten egon gara. Etorkizuneko irakasleak bezala, jakin behar dugu aire zabaleko espazioak ondo erabiltzen eta aprobetxatzen. Azken finean, haurrak aire zabaleko espazioetara eramatea helburu batzuk izan behar ditu, bestela ez du ezertarako balio. Gure irakaslea, kontatu digu, bere semea txikia zenean, haurtzaindegian marmeladarekin trasteatzen egon zela ariketa sentsorial bat egiten. Baina, irakasleak galdetu zuenean ea zer lantzen ari ziren tailer horrekin konturatu zen haurrak ez zutela helburua ulertu eta ez zekitela ariketa zertarako balio zuen. Horregatik beti ziurtatu behar dugu ariketa baten helburua argi eta garbi dagoela.
Aire zabaleko espazioak gure irismenean daude eta ia oso gutxi erabiltzen ditugu baina haurrak gauzak era desberdin batean ikasteko modu bat da. Hau praktikan jartzeko baratzera joan gara. Bertara heldu garenean, irakasleak jakinarazi digu baratza lantzen joan direla ikasleen eta zenbait adituen laguntza eta proposamenekin. Poliki-poliki leku bikaina sortu dute 4 urte gorako umeekin joateko eta han hainbat ariketa egiteko. Ondoren, baratzaren plano huts bat eman digu 4 galderekin. 20 minutuz baratza behatu, plano bete eta galderak erantzun ditugu. Hortaz aparte, argazkiak edo bideoak egiteko aukera eman digu.
Hasieran, pixkat galduta egon gara eta pentsatzen genuen ia ez zeudela landareak edota, ikusten genituen gehienak ezagutzen ez genituela. Hala eta guztiz ere, denbora aurrera joan ahala eta baratza ondo aztertu ondoren, zenbait landare aurkitu ditugu.
Anekdota bezala, baratza aztertzen ari ginenean, laguntxo bat agertu zaigu urmaelaren ondoan eta bi ikaskideak izutu egin dira. Gure laguntxoa, igel txiki bat da eta gure irakaslea igela hartu eta guri erakutsi ondoren, urmaelan utzi du berriz.
Klasearen amaieran, azken bost minututan, batu egin gara berriz guztiok, eta orokorrean galderen inguruan hitz egiten egon gara, zalantzak argitzen eta etorkizuneko baratze klaseetan egingo dugun jardueren inguruan hitz egiten egon gara.
2 notes Ā· View notes